Landerren Txokoa |
![]() Orain arte argitaratu ditudan albiste, erreportaia eta kazetaritza genero ezberdinetako artikuluak aurki daitezke bitakora honetan. Ingelesez dauden azken hauek Danimarkako kazetaritza eskolan egiten ditudan proiektuak dira.
|
|
|
DEAD KENNEDYS Jello Biafra Londresen izan zen 1977an, punk-aren iraultzan, bete beterik. AEBtara itzuli zenean, The Ramones-en kontzertu batean izan zen eta guztiz txundituta geratu zela aitortu zuen. Hasiera batean, AEBtako punka New York inguruan kontzentratzen zen, baina gero Los Angeles eta San Francisco inguruak hartu zuen garrantzia. Dead Kennedys San Franciscokoak ziren. Bigarren punk olde hau gogor eta basatiagoa zen, AEBn sortu zen lehena baino. 1980n, DK-k lehen diskoa atera zuten era guztiz independente batean, ‘Fresh fruit for Rotting Vegetables’ (Fruitu freskoak usteldutako berdurentzat). Diskoetxe hau Jello Biafra kantariak zuzentzen du eta Alternative Tentacles du izena. Diskoak tapatik eta guzti inpresionatzen du, polizia autoak sutan agertzen baitira. Abestien artean ‘Kill the poor’ eta ‘California Über Alles’ bezalako kantuak daude. Jende askorentzat taldearen diskorik onena. Letrak zuzenak dira, baina ironia erabiltzne du Biafrak etengabe mundu guztiarekin sartzeko. Lehen aldiz ozeano Atlantikoa gurutzatu eta Ingalaterrara joaten dira, non Biafrak borroka mediatiko bat burutzen duen Exploited taldeko abeslariarekin. Biafrak esan zuen ez zitzaiola Ingalaterrako bandarik gustatu eta besteak gezurti bat zela, lehenago aitortua baizuen gustatu zitzaiola batenbat. Orduan, Biafraren erantzuna: “Exploited eta polizia gauza bera dira”. Exploited irudi matxista eta biolentoa duen talde bezala hartua da, ultra eskuindarra. Ordutik aurrera bi talde hauen arteko erlazioak asko gogortuko dira. Honen ondoren etorri zen taldearen banaketa eta taldekideen arteko liskarra. 1994an punky batzuek Biafrari ikaragarrizko jipoia eman zioten eta hanka eta kostilla batzuk hautsi zizkioten. Bestalde, biafrak Levi’s markari ‘Holiday in Cambodia’ abestia anuntzio baterako 200.000$ en trukean saltzeko ezezkoa ez zuten ongi ikusi beste taldekide ohiek eta liskarrak areagotu egin ziren. Azkenik, beste hiruek beste abeslari batekin Dead Kennedys-ekin jarraitu zuten eta Jello Biafrak bere aldetik jarraitu zuen. Lander Arbelaitz |