Landerren Txokoa



Orain arte argitaratu ditudan albiste, erreportaia eta kazetaritza genero ezberdinetako artikuluak aurki daitezke bitakora honetan. Ingelesez dauden azken hauek Danimarkako kazetaritza eskolan egiten ditudan proiektuak dira.

Temas



Archivos

Enlaces

Euskal Herriko informazioa

Musika

Aldizkariak

Blog-ak

Gazteontzat

Besterik...


Karibea Euskal Herrian

20060408130130-joxe.jpg

JOXE RIPIAU

Bost urtetan lau disko kaleratu zituen taldea. Lehena Positive Bomb izan zen 1996an, jende askorentzat sorpresa handia talde honen sorrera. Euskal Herrian doinu berriak ziren, beste kultura batzuetatik hartuak. Hurrengo urtean, Karpe Diem atera zuten, aurrekoa  baino disko landuagoa eta harrera ona izan zuen. 1998an Paradisu Zinema atera zuten, planteamendu oso original batekin, abesti bakoitza pelikula bat izanik. Azkenik, 2000. urtean, Bizitza Triste eta Ederra, letra pesimistago batzuez osatua. Lan guztiak Esan Ozenki diskoetxearekin plazaratu zituzten. Musika alai eta dinamikoa egiten zuen Iñigo Muguruza (baxua eta gitarra), Jabier Muguruza (eskusoinua) eta Sergio Ordoñezek (guiroa eta perkusioa) hasiera batean sortutako hirukoteak. Hirugarren diskoarekin batera, taldea laukote bihurtzen da, Asier Ituarte tronboilaria sartu baitzen.
Karibe aldeko doinuak jorratzen zituzten, hala nola, ska, reggae, runba eta merenguea. Honi gehitzen badizkiogu eduki sozial handiko letrak, koktel potentea zen emaitza. Kontzertu aretoak benetako jai bihurtzen zituzten eta jendeak dantza egiteko parada ezin hobea izaten zuen. Zenbait kantu utzi zituzten historiarako, hala nola, Pedro Mayo, Karpe diem eta Kaiser Sose batzuk aipatzearren.
Lander Arbelaitz

08/04/2006 13:01 Autor: Lander Arbelaitz. #. Tema: Betiko musikako taldeak.

Comentarios » Ir a formulario

No hay comentarios

Añadir un comentario

*

*
No será mostrado.


*

* Datos requeridos.


Blog creado con Blogia. Derechos de autor con . Estadísticas. Suscribir RSS. Admin.
Blogia apoya: Fundación Josep Carreras; Emprendedor ven a Iniciador Aragón.