Landerren Txokoa |
![]() Orain arte argitaratu ditudan albiste, erreportaia eta kazetaritza genero ezberdinetako artikuluak aurki daitezke bitakora honetan. Ingelesez dauden azken hauek Danimarkako kazetaritza eskolan egiten ditudan proiektuak dira.
|
|
|
Se muestran los artículos pertenecientes a Octubre de 2007.
Galeoi handietatik familiarteko txalupetara, jatorri, kolore eta tamaina askotako itsasontziak pasa izan dira Euskal Herriko uretatik. Bertako porturen bat izan dute askok abiapuntu zein helmuga, beste askok une baterako geltoki besterik ez; eta izan dira itsaso zabalean ustekabeko bidaiaren amaiera garratza topatu dutenak ere. Arrazoi ugarik hondora dezakete ontzi bat eta ondoren, Kantauri Itsaso zakarra arduratzen da egur eta burdina pixkanaka hondar bihurtzeaz. Dena den, alga artean bada oraindik historiako kapitulu hauen testigantza ematen duen aztarna ugari. (artikulu hau Argia astekariaren 2102. zenbakian argitaratu zen testu osagarri batzuekin). Portugaletetik (Bizkaia) atera zen Padosa belaontzi suediarra. 1878an eraiki zuten eta 60 metroko luzera eta 860 tonako pisua zuen. Ekaitz gogor batek astintzen zuen 1907ko abenduaren 14ko ilunabar hura. Haizearen zakartasunak oso zail egiten zuen olatu erraldoien artetik bide egitea eta Martin Björk kapitainak berehalako erabakiren bat hartu behar zuen, hamaika pertsonako tripulazioa ez bazuen arriskuan jarri nahi. Bide erdian Biarritzeko hondartzan aterbe hartzea erabaki zuen. Baina kapitainak ez zekien Saint Martin gaineko faroa aldatu zutela eta hondartzarantz zuzendu zenean, zorigaiztoko harkaitzezko labarra topatu zuen hondar xehea beharrean. Garai hartako argazki batean ageri denez –ikus ondoko irudiak–, hondartzatik bertatik ikusi zuten hainbat bizilagunek belaontzi dotorea, ur gainean mantentzeko borrokan, baina itsasoa hain zakarra izaki, natura erraz gailendu zen. Gau ilun hartan, tripulazioko hamaika gizonetatik lauk bizia galdu zuten eta orduz geroztik, herri lapurtarreko plaza batek Padosa izena darama gau hartan zendutakoen omenez. Itsasontzi suediarra bezalako pasarteak ez dira gutxi izan Euskal Herriko kostaldearen historian. Duela 2000 urte baino gehiago, itsaso bidez ere iristen ziren erromatarrak euskal herrietara, eta bertako bizt Logroñotik bederatzi kilometrora eta Iruñetik 81era egon arren, Errioxa eta Nafarroaren arteko mugan, azkenaren aldean geratu da Viana. Ondoren muga gehiago marraztu izan dira Nafarroa zatikatuz, eta eremu ez-euskalduna deituriko zakuan sartu zuten aipatu herria, beste askorekin batera. Errealitate horretan bizi da Erentzun ikastola 1978an sortu zutenetik. Ikastolaren ondoan bada Kueto izeneko muinoa. Bertara igotzen denak pare bat begiradatan hiru administraziotan banatutako hiru lurralde begiztatzeko aukera izanen du. Lehenik, Nafarroa ikusiko du Viana aldera begiratuz, XIII. mendeko eliza dotorearen arrasto eta guzti. Ondoren, ikastola aldera zuzentzen bada, begiak zorroztuz, atzean Logroño ikus daitekeela konturatuko da. Kokagune geografiko horren kariaz, inguruko herrietatik ere etortzen dira ikasleak bertako ikastolara, hala Bargota (Nafarroa), Aras (Nafarroa) edo Logroñotik (Errioxa) bertatik ere. Hala ere, nahiz eta bianar gazteen zatirik handiena herriko eskola publikora joan, bianarrak dira gehiengo Erentzun ikastolan. Etengabe gora doa haur matrikulatuen kopurua eta aurten 133 ikasle dituzte, iaz baino 16 gehiago. Ikastola herrian gero eta onartuago dagoela dio Aritz Lizarraga ikastolako zuzendari gazteak, baina oraindik ere bide luzea egin behar dutela aipatu du. Ikasle kopuruaren gorakada ikastolak herrian duen onarpenaren zeinutzat har daiteke, eta bide horretan 1992an Vianan egindako Nafarroa Oinez garrantzi |