Landerren Txokoa



Orain arte argitaratu ditudan albiste, erreportaia eta kazetaritza genero ezberdinetako artikuluak aurki daitezke bitakora honetan. Ingelesez dauden azken hauek Danimarkako kazetaritza eskolan egiten ditudan proiektuak dira.

Temas



Archivos

Enlaces

Euskal Herriko informazioa

Musika

Aldizkariak

Blog-ak

Gazteontzat

Besterik...


Se muestran los artículos pertenecientes al tema CDen erreseinak.

14/01/2006

The Story of the Clash. volume 1

20060114115244-pic-story-of-the-clash.gif

THE STORY OF THE CLASH, volume 1

 

Punk talde mitikoenetako baten errekopilazio diskoa dugu hau. Disko bikoitza izan ere. Taldea banandu eta bi urtera atera zuten, baina edizio ezberdinak izan ditu. Bertan Ingalaterrako taldearen diskoetatik abestirik onenetakoak hautatu dituzte, guztira 28. Disko bikoitz honekin, musikaren ibilbidean izan zuten eboluzioa ikus daiteke: punk gogorretik hasi eta nola pixkanaka estilo berrien munduan esperimentatzen egin zituzten saioak. Honez gain, taldearen historia laburtzen duen liburuxka dago. Bertan oso ongi kontatzen dute taldearen bilakaera, hori bai, dena ingelesez. Eta ingelesez ulertzen ez duenak, argazkiei begiratzearekin konformatu beharko du edo bestela, Paddy Rekaldek idatzi duen The Clash: punk, rock'n'roll, reggae matxinada liburua erosi. Arrakasta guztiak daude bertan, Rock The Cashbah, Spanish Bombs, London Calling, Guns of Brixton eta askoz gehiago. Taldearen zaletuentzat altxortxo bat; eta taldea oraindik deskubritu ez dutenentzat, aukera ezin hobe bat, abestirik onenak entzunaz taldearen sareetan erortzeko.

 

 

 

Lander Arbelaitz

Etiquetas:

14/01/2006 11:52 Autor: Lander Arbelaitz. #. Tema: CDen erreseinak No hay comentarios. Comentar.

05/12/2005

Negu Gorriak 1991-2001

20051205231906-negu-gorriak.jpg

Aterako zutela jakin genuenetik egutegian egunak ezabatzen eduki gaituen lana. Hobe, maisulana. Fermin Muguruzak ohiturik gauzkan mailako DVDa, irudiz leporaino betea.  Orotara 3h 30 minutuko materiala. Bertan sartu dute beren historia guztian grabaturiko material guztia: Orain arte VHSn zeuden lehen kontzertu Herrera de la Mancha, 91+1, Negu Gorriak TB, Hitz Egin kontzertuko 4 kantu; bideoklipak, euren making-offak (Borreroak Baditu Milaka Aurpegirenak aipamen berezia merezi du, helikoptero eta guzti!), eta orain arte horrenbeste denboraz zain eduki gaituena: azken kontzertuko irudiak. Ezin aipatu gabe utzi azken kontzertuko irudien nahasketa, atzerriko talde famatuenen mailako irudiak. Hala ere, DVD honen alderik txarrena zera izan daiteke, ez dituztela jo zituzten 30 abestiak jarri, 12 soilik eta ez gainera onenak. Hala ere, dena ere ezin da eta abesti onak dira denak, kontzertua nolakoa izan zen irudikatzeko balio dute. (Ez da inolaz ere ahaztu behar talde hau izan zela Euskal Herriko lehen taldea kalitate handiko bideoklipak egiten).

Liburuxka landu bat ere badu: kontzertuetako sarrerak, egunkari zatiak, argazkiak, kartelak… eta amaieran, banaka-banaka, beren historian jo zituzten 164 kontzertuen zerrenda. CDan azken kontzertuko 16 abesti jarri dituzte. Olentzerori badakizue zer eskatu, edo bestela, ezin baduzue horrenbeste itxoin, Durangon erosi.

05/12/2005 22:40 Autor: Lander Arbelaitz. #. Tema: CDen erreseinak No hay comentarios. Comentar.

22/10/2005

Berri Txarrak - Jaio.Musika.Hil

20051022160649-jaio.musika.hil.jpgBere izen ona lanaren bidez irabazi duen Lekunberriko talde honen bosgarren lana: jaio.musika.hil. Izenburuarekin musikari, eta batez ere rockari, omenaldia egin nahi izan diote, eta a zer omenaldi puska! Agertokietan 11 urte eta beste lau disko bizkar gainean izateak ematen duen esperientzia nabari zaie azken lanean. Aurreko diskoetakoa baino estilo lasaitxeagoa erabiltzen duten eta hirukote izatera igaro diren arren, Berri Txarrak-en usaina urrutitik har daiteke, eta hori beti da ona.
12 kantuz osatua eta ohiko legez, denak euskaraz. Doinu melodikoak, gitarra zorrotzak, letra kritiko eta sakonak Urbizuren ahots bereziaz abestuak, diseinu erakargarria eta kalitate oneko soinua. Kantuak bata bestearekin lotuta daudela diruditen honetan, Berri Txarraken eta musika onaren zaleak pozik egoteko moduan daude Gor disketxearekin atera duten disko puska honekin.

Etiquetas: ,

22/10/2005 16:06 #. Tema: CDen erreseinak No hay comentarios. Comentar.

07/06/2005

Betagarri – Zuzenena (CD + DVD)

cd_zuzenena.jpgTalde gasteiztarraren zazpigarren lana dugu 10 urteko ibilbidearen ondoren zuzenean grabatu duten hau. Duela urtebete, euren webgunean intentzio hau zutela esan zutenean, jendeari ea zein kantu egotea nahiko zukeen galdetzen hasi ziren eta hainbat lista jaso ostean, 17 kantu hauek hautatu dituzte. Ia beti, zuzeneko CDak ordura arte kaleratutako lanen sintesi bat izaten dira, kantarik onenen bilduma gehienetan eta Betagarriren CD hau bada, ez da salbuespena; “Zure ingurua”, “Euskadi antifaxista”, “Jabe izan arte”, Baldin Bada-ren “Baldin bada” eta hainbestetan entzun dugun “Revolution mix” daude besteak beste Salt-eko (Girona) publikoaren oihu eta animoen artean. Obrint Pas talde kataluniarreko bi kideren partaidetza eta soinu kalitate paregabea ezin aipatu gabe utzi, soinua txapela kentzeko modukoa. Bestalde, DVDan kontzertu osoa, 66 minutuko dokumental bat eta hiru bideoklip aurki ditzakegu. Musika alaia, esanahi sakoneko letrak, jende lehiala eta talde paregabe bat Betagarriren Zuzenena lanean aurki ditzakegun osagai batzuk besterik ez dira.

Lander Arbelaitz
07/06/2005 02:11 #. Tema: CDen erreseinak No hay comentarios. Comentar.

04/06/2005

Rammstein. Reise, Reise

Reise, Reise.jpgAlemaniako mugak gaindituta datorzkigu Rammstein-ekoak, beti bezala, beren hizkuntzan kantari. Hainbat musika estilo nahasi dituzte, horien artean, technoa, musika klasikoa eta rock gogorra. Nahiz eta berrikuntza ugari sartu dituzten, beren estilo nahastezinez zipriztindutako lana da. Alemaniako taldeak estudioak grabatzen duen laugarren lana dugu ‘Reise, Reise’, Malagako “El Cortijo Studio”n hain zuzen ere. 2 formatu ezberdinetan jarri dute 11 kantuko lana salgai: digipack-en edizio limitatu batean eta jewelcase edizio normalean. “Mein Teil” single-a izan zen lehena kaleratzen eta ondoren “Amerika” etorri zen, biek ala biek, arrakasta itzela izan dutelarik. Oso disko landu eta osoa dugu ‘Reise, Reise’; musikaren industrian serioago hartua izatea merezi duen horietakoa. Behin baino gehiagotan entzuteko “lana” hartu behar da ‘Reise, Reise’ benetan baloratzeko, baina behin ondo entzuna edukitzean, asko gustatzen den horietakoa dugu. Agian, Mutter-ekin batera, atera duten onena da nahiz eta besteak baino ukitu komertzialagoa duen. Ezin aipatu gabe utzi, Europan disko salduena izatera iritsi dela. Biran Euskal Herrian ikusteko aukera ere izango dugu irailaren 12an Donostiako Anoeta belodromoan, hala eta guztiz ere, aldez aurretik esan, sarrera guztiak urriaren erdialdetik agortuta daudela.
(Matraka: #2; 2004ko urriaren 25etik 31ra)
Lander Arbelaitz

Etiquetas: ,

04/06/2005 02:18 #. Tema: CDen erreseinak No hay comentarios. Comentar.


Blog creado con Blogia. Derechos de autor con . Estadísticas. Suscribir RSS. Admin.
Blogia apoya: Fundación Josep Carreras, y Evento Blog España. Vota en los Premios Bitacoras.com [Blog Oficial en LaInformacion.com]