Blogia
Landerren Txokoa

Inkestak

Azterketek nola eragiten dizute eguneroko bizitzan?

Azterketek nola eragiten dizute eguneroko bizitzan?

Iosu Errezola. Donostiarra 20 urte. Zuzenbide ikaslea.

 

Kanpoan bizita, ikaslearen bizimodua ederra da azterketen hilabete hori kenduta. Hilabete horretan ongi sufritu egin behar da, hilabete bat bakarrik baita.

 

Hala ere, ikasten pasatako denboraldi horretan ez naizenez ateratzen, diru mordoxka aurrezten dut, opor eta festetan eta xahutzeko

Azterketek nola eragiten dizute eguneroko bizitzan?

Azterketek nola eragiten dizute eguneroko bizitzan?

Aitor Agirrezabalaga. Zumaiarra. 20 urte. Enpresaritza ikaslea.

Azterketa garaian klasera ez dudanez joan behar, ez daukat inongo presarik jaikitzeko eta lo berandu arte egin dezaket.

Oso deskantsatuta egoten naiz garai honetan eta orduan buruak ere hobeto funtzionatzen dit.

Gabonetan bestela baino solidarioagoak garela iruditzen al zaizu? Zergatik?

Gabonetan bestela baino solidarioagoak garela iruditzen al zaizu? Zergatik? Aitor Esnal. 19 urte. Donostiarra. Ingenieritza ikaslea.

 

Jendearen gehiengoa behintzat bai. Gabonetan zure ingurukoengan gehiago pentsatzen duzulako eta eskaleren bat edo norbait bakarrik ikusten baduzu, askoz ere pena gehiago ematen dizulako urteko bete edozein garaitan baino. Ez luke horrela izan behar, baina hala da.

Gustuko al duzu elurra?

Gustuko al duzu elurra? Mikel Martinez. 20 urte. Zuzenbide ekonomiko ikaslea. Irun.

 

Alde batetik gustuko dut elurra, eta askotan joan ohi naiz eskiatzera. Hala eta guztiz ere, azken asteetan gertatutako elurteek arazo asko sortu dituzte errepideetan eta alde horretatik esango nuke elurraren aurka ere banagoela. Gauza askok bezala, alde on eat txarrak ditu elurrak. Hala ere, elurra dela klasera ezin banaiz joan, ez naiz kexatzen.

Gazteel sexuaz askatasunez hitz egiten al dute?

Gazteel sexuaz askatasunez hitz egiten al dute?

Makel Irazabal. 21 urte. Arrasate. Enpresa Administraritza eta Zuzendaritzan Lizentziatura (EAZL)  ikaslea.

Askatasunez hitz egin beharko genukeen arren, askotan lotsa ematen digu. Sexuaz hitz eginaz, nik uste denok ikasten dugula zerbait besteen esperientziekin. Hala ere, azpimarratu nahi dut batzuekin ezin dela ezta gaia atera ere, guztiz ‘tabu’-a baita. Penagarria.

Langileen eguna bezalakoek zerbaitetarako balio dutela uste duzu?

Langileen eguna bezalakoek zerbaitetarako balio dutela uste duzu? Peio Etxeberria. 38 urte. Gernikarra. Igeltseroa.

Ez dakit zerbait lortzeko balio izango duten egun hauek, baina badakidana zera da, kalterik behintzat ez digutela egingo. Langileok baditugu zenbait eskaera, eta maiatzaren bata bezalako egunik ez balitz existituko, askoz ere oihartzun txikiagoa izango genuke eskaera hauek egitean.

Hala ere, egun hauetan ateratzen dugun gure eskubideen aldeko borrokarako grin hori urte osoan mantendu behar genukeela uste dut, dena ez baita egun batean eskatuz lortzen. Demostratu beharra dugu langileok ere badugula zer esana.

Ohituren aitzakian joango al zara sagardotegira?

Ohituren aitzakian joango al zara sagardotegira? Julen Kortajarena. 19 urte. Donostiarra. Biologia ikaslea

Folklorea sagardotegira joateko aitzakia aparta baldin bada ere, aurten ere orain arteko moduan joaten jarraituko dut, lagunekin giro ezin hobe batean eta sagardoari egurra eman ondoren farra ederra botatzeko asmoarekin.

Nola ikusten duzu emakumearen egoera Euskal Herrian?

Nola ikusten duzu emakumearen egoera Euskal Herrian? Mikel Enziondo. Biologia ikaslea. 18 urte. Lekeitio

Emakumearen egoera hoberantz aldatu dela uste dut, gure gizartean behintzat. Aitortu beharra dago Europa mendebaldea dela emakumearen egoera “onena” duena munduko beste lekuekin alderatuz, adibidez, Asia, Afrika… baina honek ez du esan nahi emakumearen egoera hemen perfektua denik eta berdintasunerako borroka utzi behar dugunik. Oraindik ere badaude hobetu beharreko esparru batzuk, adibidez, lan mundua, tratu txarrak, etab. Etorkizunean nik uste arazoak hobera egingo duela, baina horretarako bai gizon eta bai emakumeak inplikatu behar gara.

Ohituren aitzakian joango al zara sagardotegira?

Ohituren aitzakian joango al zara sagardotegira? Alex Salgado. 19 urte. Donostiarra. Biologia ikaslea

Folkloreagatik ez, baina sagardotegira joaten jarraituko dudala ziur daukat 2005ean. Nik argi daukat sagardotegira joaten banaiz sagardo eta txuletarekin bapo-bapo gelditzeko izango dela, eta honen aitzakiaz gero lagun giroan parranda ederra botatzeko.

Europako Konstituzioa interesatzen al zaizu?

Europako Konstituzioa interesatzen al zaizu? Ion Caceres. Produkzio ikaslea Andoainen. Donostiarra. 19 urte.

Interesatzen zait, baina herritarrongana ez zaigu ideia oso orokorrik ez den beste ezer iristen. Badakit talde politiko batzuk alde daudela eta beste batzuk aurka, baina ideia pare batengatik, bestela ez dakit ezer. Nola egongo naiz Europako Konstituzioaren alde edo aurka ez banaute informatu.

Gabonetan bestela baino solidarioagoak garela iruditzen al zaizu? Zergatik?

Gabonetan bestela baino solidarioagoak garela iruditzen al zaizu? Zergatik? Aitor Esnal. 19 urte. Donostiarra. Ingenieritza ikaslea.

Jendearen gehiengoa behintzat bai. Gabonetan zure ingurukoengan gehiago pentsatzen duzulako eta eskaleren bat edo norbait bakarrik ikusten baduzu, askoz ere pena gehiago ematen dizulako urteko bete edozein garaitan baino. Ez luke horrela izan behar, baina hala da.

Sakeleko telefonoari loturik bizi al zara?

Sakeleko telefonoari loturik bizi al zara? Mikel Urkia. 20 urte. Ingenieritza ikaslea. Donostiarra

Nahiz eta jende asko egon lotuta, ni astean zehar etxetik kanpo bizi naizenez, gurasoei deitzeko soilik erabiltzen dut; eta aste bukaeretan, berriz, lagunekin gelditzeko. Galderari arrapostu eginez, ez nago batere lotuta.

Nire egoeraren erantzule izan daiteke duela denbora gutxi eta gogoz kontra erosi nuela. Ez zait batere gustatzen egun guztia kontrolatuta bizitzea eta horregatik erabiltzen dut hain gutxi.

Sakeleko telefonoari loturik bizi al zara?

Sakeleko telefonoari loturik bizi al zara? Danel Lizartza. Biologia ikaslea. Donostiarra. 18 urte

Ezta hurrik ere! Dirudienez nire kasua Atacama basamortuan elurteak ikustea bezalakoa da, ez baitut mugikorra erabiltzea atsegin. Tramankulutxo horren xedea nire bizitzan, gurasoen nireganako kontrola bermatzea da.

Hala ere neskaren batek telefonotik zintzilik bizi dela esaten badit, gai naiz hipokresiaren hipokresiaz ni ere hala ibiltzen naizela onartzeko. Zergatik ez?

Abortua ugaritzen ari ei da gazteengan….

Abortua ugaritzen ari ei da gazteengan…. Julio Estebanez Esteban. 19 urte. Enpresaritza ikaslea. Donostiarra.

Nire ustez, ezin da abortua arau bezala hartu, gauza serioa baita. Etorkizunera begira, arazoak ekar litzake gazte garaian asko pentsatu gabe horrela jokatzeak.

Abortua ugaritzen ari ei da gazteengan…

Abortua ugaritzen ari ei da gazteengan… Alex Larburu Apalategi. 19 urte. Arkitektura ikaslea. Zumaiarra.

Haurdun bazaude abortatzea ondo iruditzen zait ez baduzu haurrik izan nahi, baina ez zait ondo iruditzen arinkeriaz aritzea gero aborta daitekeelako.

Puntukako gidabaimena egokia al da?

Puntukako gidabaimena egokia al da? Ekain Fernandez. Zarautz. 20 urte. Ikaslea

Autoeskolentzat negozio polita dela iruditzen zaidan arren, ondo iruditzen zait karneta galtzeko beldurrez istripu kopurua nabarmen jeitsiko delako.