Sistemaren aurkako makina
RAGE AGAINST THE MACHINE
Zack del la Rocha abeslariaren Inside Out taldearen bigarren diskoaren izena zen eta hau desegitean, hurrengo taldearentzat sistemaren aurkako lelo gisa hartu zuen. Makina hori beren idealen aurka zihoan edozer zen, poliziatik politikarienganaino.
Tim Commerford baxuan, Tom Morello gitarran eta Brad Wilk bateriak osatzen zuen laukotea Zack de la Rocha abeslariarekin.
Lagun batzuen saloian lehen kontzertua jo zutenetik 1991n, Epic Records disketxearekin Rage Against The Machine diskoa kaleratu arte bi urte igaro ziren. Beti izan zen talde polemiko eta idealen defendatzaile. 1993an 14 minutuz bilutzik atera ziren jotzera zentsuraren aurka; People of the Sun EZLNaren aldeko kantua egin zuten; NBC telebistan ez zieten utzi Bullet in the Head kantua jotzen, protestetan atxiloketak pairatu zituzten...
1996an Evil Empire, eta 1999n, The Battle of Los Angeles hirugarren lanak lehen postua lortu zuten AEBn.
2000 urtean, De la Rochak taldea utzi zuen erabakiak hartzeko orduan izandako desadostasunengatik eta polemika tarte horretan, bertsioz osaturiko Renegades kaleratu zuten. Abeslaria bakarka hasi zen eta gainontzekoek Chris Cornellekin Audioslave sortu zuten. 2003an Live at the Grand Olympic CD eta DVDa kaleratu zuen Epic diskoetxeak.
Taldeak bere punk, hip-hop eta trash musikak nahasiz, letra ezkertiarrekin kultura inperialismo eta gobernu zapaltzaileen aurkako egin zuen beti.
Matraka: #34; 2005eko ekainren 3tik 15era
Lander Arbelaitz

0 comentarios