Landerren Txokoa



Orain arte argitaratu ditudan albiste, erreportaia eta kazetaritza genero ezberdinetako artikuluak aurki daitezke bitakora honetan. Ingelesez dauden azken hauek Danimarkako kazetaritza eskolan egiten ditudan proiektuak dira.

Temas



Archivos

Enlaces

Euskal Herriko informazioa

Musika

Aldizkariak

Blog-ak

Gazteontzat

Besterik...


www.310 project.com : Proiektu bat baino gehiago

axi_800x600 txiki.jpg20 eta 23 urte arteko Zarautzeko koadrila honek ikusmina sortu du azken aldian. Hasiera batean web orri pertsonal bat zena, gaur egun, argazki eta bideo txundigarriz horniturik surf, skate, BMX eta snowboard zaleentzat bisitatu beharreko beste bat izatera pasa da. 2001 urtean Manex Aranburuk berak ateratako argazkien inguruan sortu zuen, afizio gisa. Koadrilako beste kide batek kamara bat erosi eta jendeari bideoak ikusteko aukera gehitu ziotenean hasi zen eboluzionatu eta indarra hartzen. Jada ez zen web orri pertsonal bat, jende gehiagok hartzen zuen parte.

Herri mailan jendea hasia da koadrila honetako kideak ezagutzen, baita inguruko herrietako jendea ere, herriz-herri ibiltzen baitira kirolarekin zerikusia duten bideoak grabatzen. Web orrian ikus daitezkeen zenbait bideok kirolarekin zerikusi zuzena ez izan arren, momentuan bururatutakoak izaten dira, hau da, ez dira horren bila joaten, baina askotan emaitza espektakularrak lortzen dituzte.

Jendeari gehien gustatu zaionetako bat horietakoa da, Zarautzeko portuan grabatua. Surfean aritzeko uretara sartu nahi zuten koadrilako kide batzuk, baina itsasoa handiegia zenez, olatu erraldoiak portuaren aurka talka egiten zutenean itsasora jauzi ikusgarriak egitea bururatu zitzaien. Oso harrera ona izan duen beste bat, eurek “sandboard” bezala izendatzen dutena izan da. Moto bati loturik snowboard-eko taula batekin mendixka batean saltoak egitean datza.

Orain snowboard denboraldia datorrenez, etorkizunean egingo dituzten bideoak batez ere elurrarekin zerikusia izango dute. Horrez gain, hainbat bideotan ikusgai dagoen ranpari akople handiago bat egin diote oraindik salto handiagoak egiteko.

Zaurituak sarritan izaten dituzte. Adibidez, kide batek skate-arekin aldapa bat jeisten ari zela, eskua hautsi zuen; aurreko batean beste eskua hautsi zuen pertsona berak. Beste bat bizikletarekin zebilela, koadroa hautsi eta hortz batzuk hausteaz gain, aurpegian 8 puntu eman zizkioten. Ibiltzen denari gertatzen zaizkio holako gauzak.
(Matraka: #2; 2004ko urriaren 25etik 31ra)
Lander Arbelaitz
04/06/2005 02:13 #. Tema: Erreportaiak.

Comentarios » Ir a formulario

gravatar.com
Autor: jarrai

Aupa zarautz, izugarrizko lana egiten ari zarete,zegi orrela, ezkuminak zarautzeri nire partez, gora euskadi askatuta.

Fecha: 29/05/2009 18:13.


Añadir un comentario

*

*
No será mostrado.


*

* Datos requeridos.


Blog creado con Blogia. Derechos de autor con . Estadísticas. Suscribir RSS. Admin.
Blogia apoya: Fundación Josep Carreras; Emprendedor ven a Iniciador Aragón.