Oraindik ere ez gaituzte bakean utzi
HERTZAINAK
Euskal Herriko rock-aren historian letra larriz idatzita geratu den talde honek, 1981 urteko Gabon Zaharrean jo zuen lehen kontzertua Gasteizen. Zenbait jaialditan jotzen hasi ziren eta uda iristearekin batera, Gammak, geroago M-ak taldeko abeslaria izango zenak, taldea utzi zuen, Garik bere lekua hartuz. 1983an, zuzeneko kontzertuak jotzen zituzten bitartean landutako maketa grabatu zuten IZ estudioetan. Bertan, Pakean utzi arte bezalako kantuak aurki zitezkeen. Beraiek arduratu ziren salmentaz, eta kopiak segituan agortu zituzten jarraitzaileek. 1984ko urtarrilan, Egin egunkariaren irakurleek, Arabako rock talderik onena hautatu zuten eta Hertzainaken ospea Arabatik kanpora zabalzen hasi zen. Hertzainak izeneko lehen diskoa arrakastatsua suertatu zen eta 1984 urtean gehien saldu ziren diskoen artean kokatu. 1985eko udan, jaialdi batetik itzultzean, kotxe batek Tito kolpatu zuen eta horren ondorioz, laukote bihurtu zen taldea. Hurrengo urteetan, Hau dena aldatu nahi nuke eta Salda badago lp-ak kaleratu zituzten, honekin, Euskal Herriko talde garrantzitsuenetariko bat izatera iritsi zirelarik.
80. hamarkadan sortu eta 90.ean desagertu zen talde hau The Clash-en euskal bertsioa bezala hasi ziren, baina beren estilo propioarekin bukatu zuten. Azken urteetan konturatu ziren Euskal Herria txiki geratzen zitzaiela eta estatu mailan oso zail zegoela ezer egitea euskaraz abesten baitzuten.
Hiru maxi-single, hainbat single eta ondorengo Lpak atera zituzten: Hertzainak (1984), Hau dena aldatu nahi nuke (1986), Salda badago (1988), Amets prefabrikatuak (1990), Onenak (1991), Zuzenean (1991) eta Denboraren orratzak (1992). Azken kontzertua Donostian izan zen 1993ko urtarrilaren 24ean eta honen ondoren, taldea banandu egin zen.
Matraka: #7; 2004ko azaroaren 29tik abenduaren 5era
Lander Arbelaitz

0 comentarios