Borroka oraindik ez da amaitu
Euskal Herrian Euskaraz taldeak borroka berezia hasi zuen dela bost urte, Gernikako Epaitegiak hizkuntza eskubideak bermatzen ez dituelako.
Duela bost urte hasi zen borroka. Euskararen inguruko arloz-arloko analisi bat egin zuten irakaskuntza, Osakidetza, justizia administrazioa eta abar aztertuz. Osakidetzarekin batera, gaizkien zegoena justizi arloa zela konturatu ziren eta hor hasi zen dena. Euskal Herriko epaibarruti euskaldunean, 64000 euskaldunentzat egoten den zerbitzuan, konturatu ginen hiru epaileak erdaldunak zirela. Hori gutxi balitz, langileen %80 ere erdalduna zen (langile, fiskal ). Oso inguru euskaldun honetan epaitegiak gaztelania hutsez funtzionatzen zuen. Egoera zein zen ikusita, sozializazio lana hasi zuten EHEko kideek eta beste aldetik, nolabaiteko markaje lana, epaileak deseroso sentziteko. Pixkanaka-pixkanaka, udaletxe guztiek hauen aldarrikapenarekin bat egin zuten eta epaitegia euskalduntzeko jendearen aldeko jarrera bat ere bazegoela konturatu ziren. Momentu horretan, beste pauso bat eman behar zela pentsatu genuen eta hor hasi zen intsumisoen borroka, oihartzun gehien izan duena.
Epaitegi horrek sistematikoki urratu egiten zituela euskaldunon hizkuntza eskubideak eta lege unibertsal batzuk (justizian aurrean denok berdinak garela) salatuz paper batzuk jarri zituzten jendeak sinatzeko. Hasiera batean 10 pertsonak bat egin zuten salaketarekin eta Gernikako Auzitegiak beren eskubideak bermatzen ez zituen bitartean joango ez zirela esan zuten. Horrek kanpaina bat hastea dakar eta gaur egun ia 3000 intsumiso gaude Lea Artibai eta Busturialdean. Horrek esan nahi du 3000 pertsona (adin guztietakoak: zaharrenak 80tik gora eta gazteenak 15 inguru) ez direla epaitegira joango hizkuntza eskubideak bermatzen ez zaizkien bitartean. Hala ere, justizia administrazioak jendearekin oso harreman gutxi du, ez da medikuarengana joatea bezala. Nahiz eta paper gainean intsumiso kopuru altua izan, pausua eman dutenak 16 inguru dira, behin deituta joan ez direnak. 8 pertsona atxilotuak izan dira. Intsumisoen bideari atxiloketekin erantzuten diete eta hori gutxi balitz, arazoak ekiditeko, euskararen inguruan sortzen diren kasu guztiak epaitegiak sistematikoki ixten ditu epe laburrean salatzen digu Ierak. Gaur egun, lau pertsona intsumisio egoeran daude, horietako bi bilatze eta atxilotze egoeran, eta beste biak laster egongo dira honela. Honez gain, gose-greba ere egin zuten oso jende ezberdinarekin 10 astez eta denbora hau gerora begira zer landuko zuten aztertzeko erabili zuten.
Bost urteko borroka eta gero, langileen artean aldaketak behintzat hasi dira. Gose greba amaitzean, 12 langile euskaldun sartu zituzten epaitegian, epaileek eta fiskalek berdin jarraitzen duten arren. Jaurlaritzaren aldetik, hitz politak daude, baina gero, egoera konpontzeko aurrera pausurik ez dute ematen dio Iera Aritzabalegik, adibidez, epaitegian dauden funtzionario guztiak Jaurlaritzan menpe daude, 12 dira euskaldunak eta gainontzeko 30ak erdaldunak. Intsumituek, orain, zigor ekonomikoa ere badute eta txantaia ekonomikoa egiten diete intsumituek. Bati 600 euro kendu dizkiote eta beste bati zuen diru apurra. Orain isuna heldu eta heldu ari dira. Argi dagoena zera da, 5 urte hauetan lortu duguna, Gernikan epaitegi barruan oso egoera deserosoa sortzea izan dela. Gernikako epaitegia oso konfliktibitate baxuko epaitegia da, ez da kasu politikorik epaitzen berton. Gaur egun arte, oso leku erosoa da epaileak egoteko eta egun, ez du ezta epaile batek hona etorri nahi gure kontuagatik. Horrekin lotua, udaletxearen aldetik jarrera aldaketa bat izan dela aitortzen digu Ierak. Lehen Ezker Abertzaleko udalek ematen ziguten apoio hori ez digute ematen hain argi EAJren udalek, ez diote behar bezalako garrantzirik ematen euskararen aferari.
Duela 5 urte sortutako borrokak gaur egun ere jarraitzen du eta beste pausu batzuk eman nahi dituzte. Adibidez, urtarrilean hiru eguneko kanpaldi bat egingo dute EHEko kideek eragile ezberdinekin, eta bertatik argi atera nahi dute eragile bakoitzak jokatuko duen papera Gernikako epaitegiaren aferan. Horrekin batera, herri erreferendumaren kontua egongo litzateke. Herriak bere posizioa argi eta garbi erakuts dezan, nahiz eta eskubideak ez diren denon artean bozkatzen, argi gera dadin daukagun apoioa, herri kontsulta bat egin nahi dugu Hala ere, hori ongi antolatzea oso zaila dela diote.
EHEko kideak positibo ikusten dute gauza. Jendearen atxikimendua, langile euskaldunak hartu izana eta duela bost urte gazteleraz bakarrik zetozen paperak, orain elebidun datozela borrokan ongi ari direlako seinale direla diote. Ikusiko dugu nolako amaiera duen honek.
Matraka: #14, 2005eko urtarrilaren 19tik 26ra
Lander Arbelaitz

0 comentarios