|
Temas
Archivos
Enlaces
Euskal Herriko informazioa
Musika
Aldizkariak
Blog-ak
Gazteontzat
Besterik...
|
Se muestran los artículos pertenecientes al tema Erasmus.
07/12/2005
 Iban Aizpurua donostiarra Bordelen dago ekaina arte. Esandakoarekin ez dirudi batere gaizki dagonenik behintzat. 1- Zer dela eta joan zara Bordelera? Espero zenuena bezalakoa al da? Enpresaritzan ez zegoen joateko lekuen aukera handiegirik. Hasieran ingelesa hitz egiten den leku batera joan nahi nuen, baina gero, frantsesa pixka bat dominatzea gustatuko litzaidakeela bururatu zitzaidan. Iparraldera batzutan joan izan naiz eta frantsesa hitz egin ahal ez izateak ez zitzaidan gustatzen. Azkenean, Paris eta Bordeleren artean aukeratu behar izan nuen. Lehena sei-hileko bat bakarrik zenez eta nik urte osorako joan nahi nuenez... “goazen Bordelera, ze arraio!” esan nion neure buruari.
2- Zerk harritu zaitu gehien? Hemen daukadan sentimenduak. Lotsatiak lotsa galtzen du eta gainera, guztiz aske naiz nahi dudana egiteko. Nire etxean bizi naiz, bakarrik nago etxeko lan guztiak egiteko (bizilagun askorekin, hori da onena!). Lehenengo egunetan familia bat hezitzeak dituen zailtasunak ikusi nituen. Ga ... (... jarraitzen du)Etiquetas: Iban, Aizpurua
07/06/2005
Joyce Kim. Berverly Hillsetik Bilbora etorri da. 19 urterekin, parranda ezagutu duBeverly Hills handitik etorri da Joyce Kim Bilbora. Alde handia topatu du bi hirien artean, bain ahemen ere gustura dagoela dio. Eguzkiaren falta duela aitortu du, eta hemengo jendea itxi samarra iruditu zaiola ere bai. Gaztelania hobetzeaz gain, euskara apur bat ere ikasi duela dio. Zergatik etorri zara Euskal Herrira?Gaztelera praktikatu nahi dudalako eta Euskal Herria eta Espainiaz gehiago jakin nahi nuelako. Ezagutzen al zenuen Euskal Herria etorri aurretik?Pixka bat, baina soilik hedabideetatik jasotzen nuen informazioa nuen. Euskal Herriaz diren albiste guztiak azken finean ETAz dira eta horrek Euskal Herriaren izena zikintzen du nazioartean. Noiz arte geratuko zara hemen?Maiatza arte. Oraingoz, gustura al zaude?Bai, oso gustura nago. Familiagandik libre naiz hemen eta Deustuko Unibertsitatean oso pozik nago. Zer da gehien gustatu zaizuna?Hemen nagoenetik, Galizara joan naiz, Santiago de Compostelara eta asko gustatu zitzaidan bidaia. Bestela, Bilbon ikaragarri gustatzen zait gau-giroa eta hemengo tabernak, han ezin baitut edan 19 urte ditudalako, ilegala da. Eta zer gutxien?Hemen ez dagoela kultura dibertsitate hori. Hemengo jendea pixka bat itxia da, ez dago ohituta beste kulturetako jende asko ikusten. Zer botatzen duzu faltan zure herrialdetik?Eguzkia. Zer eramango zenuke zure herrialdera Euskal Herritik?Gaztelera hobe bat eraman nahi nuke, lagun berriakGaztelera beren hizkuntza mintzatzen diren pertsona na Ba al dakizu euskaraz hitzik?Bai, noski. Irteera, kaixo, agur, bai, ez, Euskal Herria, etxe, lehendakari… Deustuko unibertsitatean euskal kulturari buruzko klase bat daukat eta hor euskarazko hitzak i... (... jarraitzen du)
05/06/2005
 Italia hegoaldetik etorri da, baina ez du hotz handirik sentitu Euskal Herriko neguan. Claudia Di Spiezio Sardo italiarra da; Napolikoa. 21 urte ditu, eta Ekonomia ikasten dihardu. Aurtengo ikasturtea Bilbon egingo du, eta orain arte ikusi duena, behintzat, gustatu zaio. Esperientzia berria bizi du gurean, eta asko ikasten ari den sentsazioa dauka; pozik dago. Zergatik etorri zara Euskal Herrira?Bilbo, Almeria eta beste hiriren bat neukalako aukeran, eta niri Bilbon zen gehien gustatzen zitzaidana, besteak baino handi eta politagoa delako. Ezagutzen al zenuen Euskal Herria etorri aurretik?Ez, ez nuen ezagutzen. Noiz arte geratuko zara hemen?Otsaila arte. Oraingoz, gustura al zaude?Bai, oso pozik nago. Oso polita da hau. Zer da gehien gustatu zaizuna?Tabernak eta Bilbo hiria. Euskal jendea ere asko gustatzen zait, oso parranderoak zarete. Eta zer gutxien?Ikastetxe Nagusiko janaria. Horrez gain, hemen ezagutu dut gurekin (kanpotarrokin) oso itxia den jendea kanpokoak garelako, eta jarrera hori ez zait gustatu. Zer botatzen duzu faltan zure herrialdetik?Italiar baten erantzun tipikoa botako dizut: pasta, jajaja. Zer eramango zenuke zure herrialdera Euskal Herritik?Hemengo jaigiroa. Han gaugiroa diskotekekin lotzen da beti. Hemen berriz, oso gustuko dut gauaren hasieran Alde Zaharreko tabernetara joatea eta hauek ixtean beste batzuetara joatea. Hemen gaua dinamiko eta luzeagoa da. Ba al dakizu euskaraz hitzik?Bai, kaixo eta agur. Matraka: #7; 2004ko azaroaren 29tik abenduaren 5era Lander Arbelaitz Hiri handiago batera joateak ikasketetan traba egingo ziola eta, Bilbora etorri da. Patrick Byrne Chicagokoa da (AEB) izatez. Orain, baina, Bilbo du bizileku, eta gustura dago gurean; oraingoz behintzat. 22 urterekin ozeanoa zeharkatu du, ikasketak egiten jarraitzeko eta esperientzia berri bat bizitzeko. Zergatik etorri zara Euskal Herrira?Bilbora etorri naiz txikia delako eta nire ikasketetarako hobea delako adibidez Madril baino. Noiz arte geratuko zara hemen?Abenduaren 20a arte Oraingoz, gustura al zaude?Bai, oso gustora nago. Oso gustuko dut Euskal Herria. Zer da gehien gustatu zaizuna?Festa handiak ditut gustuko. Siesta ere gustuko dut. Hemengo jendea ere asko gustatzen zait, irekia iruditzen zait. Bai, jende jatorra dago hemen. Eta zer gutxien?Zerbaitez kexatzekotan, eguraldiaz kexatuko nintzateke Zer botatzen duzu faltan zure herrialdetik?Familia, lagunak, hanburgesak eta Budweiser garagardoa. Zer eramango zenuke zure herrialdera Euskal Herritik?Hemengo futbola. Hemengoan askoz ere maila altuagoa dago han jokatzen dena baino. Hemen izar handiek jokatzen dute eta han berriz ia erretiratu direnek. Ba al dakizu euskaraz hitzik?Bai, lehendakari (ahoskera amerikar batez esana) eta gudari (ondoko paretean dagoen pintada batetik irakurri du momentuan). Matraka: #6; 2004ko azaroaren 22tik 28ra Lander Arbelaitz Bradi Ching Hawaiitik etorri da gurera. Bereziki gustatu zaio gure kultura.Brad Ching hawaiiarra da, eta 20 urte ditu. Hango olatu handiak eta giro epela utzita etorri da Euskal Herrira. Gure herriaz esaten diren kontu asko gezurrak direla ikasi duela aitortu digu, eta euskarak eta euskal kulturak txunditu egin dutela. Bilbon egongo da abenduaren 20ra arte. Zergatik etorri zara Euskal Herrira?Madril ez dudalako gustuko eta Euskal Herriaz zer edo zer entzuna nuelako. Interesgarria iruditu zitzaidan euskal kultura eta euskara ezagutzera etortzea. Ezagutzen al zenuen Euskal Herria etorri aurretik?Zurrumurruren bat entzuna nuen. Jende askok esan zidan hemen terrorista asko dagoela, baina hori gezurra da. Horrez gain, esana zidaten hemen denek euskaraz hitz egiten dutela, baina pena bat izan arren, hori ere gezurra da. Noiz arte geratuko zara hemen?Abenduaren 20a arte. Oraingoz, gustura al zaude?Bai, oso gustura nago. Zer da gehien gustatu zaizuna?Euskara, euskal kultura, hemengo jende irekia eta jende berria ezagutu dudala. Eta zer gutxien?Hemen edateko ohitura duzuen esne epela (barreak). Guk Hawaii-en esnea oso hotza edaten dugu eta hemen hotza deitzen diozuen esne hori epela dago. Zer eramango zenuke zure herrialdera Euskal Herritik?Hemengo gaugiro eta ordutegiak. Hawaii-en gauez ateratzen garenean, goizaldeko 2tarako denok etxera joaten gara eta hemen berriz, goizaldeko 6-7tan oraindik badago zeozer irekia. Horrez gain, asko gustatu zaidan ohitura eta hara eramango nukeena siesta da. Ba al dakizu euskaraz hitzik?Bai, 5. Kaixo, agur, bai, ez eta iepa. Baina joan aurretik gehiago ikastea espero dut. Matraka: #4; 2004ko azaroaren 8tik 14ra Lander Arbelaitz
|