Amonak prestatzen dizkidan afariak botatzen ditut faltan
Iban Aizpurua donostiarra Bordelen dago ekaina arte. Esandakoarekin ez dirudi batere gaizki dagonenik behintzat.
1- Zer dela eta joan zara Bordelera? Espero zenuena bezalakoa al da?
Enpresaritzan ez zegoen joateko lekuen aukera handiegirik. Hasieran ingelesa hitz egiten den leku batera joan nahi nuen, baina gero, frantsesa pixka bat dominatzea gustatuko litzaidakeela bururatu zitzaidan. Iparraldera batzutan joan izan naiz eta frantsesa hitz egin ahal ez izateak ez zitzaidan gustatzen. Azkenean, Paris eta Bordeleren artean aukeratu behar izan nuen. Lehena sei-hileko bat bakarrik zenez eta nik urte osorako joan nahi nuenez... “goazen Bordelera, ze arraio!” esan nion neure buruari.
2- Zerk harritu zaitu gehien?
Hemen daukadan sentimenduak. Lotsatiak lotsa galtzen du eta gainera, guztiz aske naiz nahi dudana egiteko. Nire etxean bizi naiz, bakarrik nago etxeko lan guztiak egiteko (bizilagun askorekin, hori da onena!). Lehenengo egunetan familia bat hezitzeak dituen zailtasunak ikusi nituen. Garbigailua jarri, janaria prestatu, gela garbitu, astean bitan edo erosketan egin, bankuan gauzak egin behar dira hasieran, etab.
3 - Zer botatzen duzu faltan Euskal Herritik familia eta lagunak kontatu gabe?
Amonak prestatzen dizkidan plater goxoak ezin ditut jan. Gabonetan ondo-ondo jateko irrikitan nago. Taberna batean tortila bokadilo bat eskatu ahal izatea ere faltan botatzen dut. Donostian dena gertu dago; hemen, aldiz, denbora gehiago behar da leku guztietara joateko. Donostiako bidegorriak ikaragarri botatzen ditut faltan. Hortaz aparte, lokal kanpoko mus partidak, soziedadeko afariak. A! Sagardoa izango da Donostiara itzultzean afaltzen edango dudan lehenengo gauza.
4 - Euskal herritar bat eta bordeletar bat ezberdintzen al dira zerbaitetan?
Galdera ona. Bordeleko jendea batzutan ez da batere atsegina. Nire ustez gutxi diren arren, batzuk oso gaizki tratatzen gaituztela pentsatzen dugu nik eta nire lagunek. Hemen atzerritarren aurkako zerbait badutela nabari da. Bordeaux IV-ko Erasmuseko bulegoko arduradunak gehienetan nazkagarriak dira (jefa batez ere!) eta oso gaizki tratatzen gaituzte. badirudi lan gehiago ematen diegula, baina beraien lana gu laguntzea da; ez dut uste beste ezer egiten dutenik. jajaja!
5- Egia al da Erasmusekoak parranda eta parranda ibiltzen direla?
Erasmus parrandarekin guztiz erlazionatua dagola argi dago, hori aitortu beharra daukat. Kar, kar! hemengo bizitza ikaragarria da. Nahi dudana egiten dut eta denbora libre dexente daukat. Urte bete aukeratu izanaz ea naiz batere damu! Hemengo kanpotar batzuentzat bekaren ehuneko 80a edo gehiago parranda dela diote. Pittin bat exageratzen dutela uste dut.
Ondo. Ostegun, ostiral eta larunbatetan festa handia dago eta aste barruan beti aurki daiteke zerbait irekita. Hala ere, asko ateratzen banaiz, Erasmuseko bekarekin ez dut nahikoa izango, edariek asko balio baitute. Diskoteketan Heineken txiki batek 8 euro balio du. Etxera itzultzeko, ostegun, ostiral eta larunbatetan, orduro autobusa daukagu. Hau batzutan gaueko gauzarik onena izaten da eta Donostiako ‘Ilunbe’rako bidearen antzekoa izaten da. Badirudi rally batean gaudela. jajaja!
7- Neska aurkitu duzula enteratu gara. Errazagoa al da Erasmus bekarekin joanda ligatzea?
Asko gara eta festa asko daude. Alkoholak eragin ere izaten du gauetan dauden erlazioetan...
Hona bikotearekin etorri diren neska asko ezagutu ditut, eta oso zaila egiten ari zaie. Proba ikaragarria da beraientzat; mutil edo neska laguna benetan maite duten hemen ikusten dute. Mutil eta neska asko ezagutzen dira eta gure artean gauzak gertatzea ezin dela saihestu uste dut. Neska frantsesekin ez dut erlazio handirik izan, baina oso politak direla uste dut. Kar, kar, kar!
8- Oraingoz ikusiarekin, gomendatuko al zenioke norbaiti denbora baterako kanpora joatea?
Dudarik gabe! Esperientzia ahaztezina da. Independizatzen hasteko, beste hizkuntza bat ikasi, beste kulturak ezagutu, bidaiatu, zure gauzetan pentsatzeko denbora piloa daukazu… Gauza bat gaineratuko nuke: Kanpora joan nahi duzuen guztiontzako mezua: bidaiatu eta kanpoan zaudela aprobetxatu!Lander Arbelaitz
0 comentarios