Keep on keeping on!
THE REDSKINS
Musika munduan bere aztarna utzi duen talde mitiko hau 1981ean Ingalaterran Chris Dean-en gidaritzapean hasi zen punkaren ukitua zuen soul bizia jorratzen. Hasiera batean, No Swastikas izena bazuen ere, hurrengo urtean aldatu egin zioten. Hasiera-hasieratik oso letra ezkertiar politizatuak kantatzen zituzten eta pixkanaka-pixkanaka indarra hartzen joan ziren. The Supremes eta The Clash taldeak zituzten eredutzat; baina The Redskins zerbaitek bereizten bazuen, sozialismo iraultzailearekin zuten lotura zen. Politikan buru-belarri sartuta zeuden eta hiru partaidetatik bi Socialist Worker Partyko kide ziren. 1985ean, meatzarien greba jazo zenean, guztiz irauli ziren langileen alde eta talde honen eraginez beste hainbat talderekin kontzertuak egin zituzten meatzarien alde. Euren hitzetan, ez zuten fama diruagatik bilatzen, baizik eta, euren letrak zenbat eta jende gehiagorengana iristeko. The Clash eta Dead Kennedys bezalako taldeekin jo zituzten kontzertuan eta diruaren zati handi bat borrokan ari ziren langileei ematen zieten. Skin naziak kontzertu batzuk saboteatzen saiatzen ziren hauek kantatutako letrengatik eta hauetako batzuek jarraitzaile eta saboteatzaileen arteko borrokoetan bukatzen ziren. 1986an Kick over Apartheid Tour biraren barnean Londresen ospaturiko kontzertuan grabatu zuten zuzeneko lana. Lean on me, Unionize eta Keep on keeping on bezalako kantuak aurki daitezke energia eta ilusioz beteriko ingurugiro batean murgildurik. 2004eko abuztuan lan honen beste edizio bat atera zuten taldearekiko omenaldi gisa.
(Matraka: #1; 2004ko urriaren 18tik 24ra)
Lander Arbelaitz

0 comentarios