Betagarri, Japoniara zuzen-zuzenean.
Zuzeneko diskoa atera berri dute Betagarrikoek eta Japoniara joan dira bigarren aldiz hegazkinez ibiltzea astun egiten zaien arren. Lehengo urtean ere izan ziren eta baita oso gustura itzuli ere. Euren hitzetan txip-a aldatzeko ondo dator.
1-Arrazoi bereziren batengatik joan zineten Japoniara?
Euskal Herrira Japoniako talde bat etorri eta haiekin harremana egin genuelako joan ginen hara. Komentatu ziguten ea gurekin jo zezaketen eta pare bat kontzertu egin genituenean elkarrekin, beren managerrarekin harremana sortu zen. Zuzenean ikusi gintuen, gustatu zitzaiola zuzeneko emanaldia eta bazegoela aukerarik Japonian jotzeko. Fermin Muguruza eta Banda Bassotti hara eramaten dituena da eta Betagarri ere linea horretan ikusten zuela esan zigun. Pasa den urtean eraman gintuen eta horrexegatik joan gara aurten ere.
2-Pasa den azaroan joan zineten eta aurtengo azaroan ere berriz han izan zarete.
Bai, hala da.Gutxi gora behera tour bat sortu genuen eta horrek aukera sortu zigun berriz ere hara joateko. Leku batera joaten zarenean harremana egiten duzu bai taldeekin, bai managerrekin eta badakigu ze baldintzapean joko dugun, ze salak aurkituko ditugun Oso baldintza oneko salak daude jotzeko eta soinuaren aldetik dena askoz garatuagoa. Badakigu nora goazen eta zer aurkituko dugun.
3-Nolako harrera izan zenuten Japonian euskaraz kantatzeagatik?
Jendeak ez dio hizkuntzari erreparatzen, doinuari baizik. Haientzat lehen aldia da euskara entzuten dutela eta agian gazteleraren antza hartzen diote. Beraiek kontzertuetara ongi pasatzera joaten dira eta hizkuntza bost axola zaie. Behin azalduz gero, interesa ager dezake norbaitek, baina kontzertu batean daudenean, ez.
4-Anekdota berezirik gertatu zaizue?
Japonia bere osotasunean anekdota bat da. Adibidez, Japoniako DJ bati euskal abestiak erakutsi genizkion. Euskal talde bezala ezagutzen gaituzte Euskal Herrian, Espainiar Estatuan, Herrialde Katalanetan eta Europan. Baina Japonian ez dute basque terminoa ezagutzen eta kontutan hartzen duten gauza bakarra europarrak garelakoa da. Herriak kokatzea ere kostatzen zaie. Gu saiatzen gara Euskal Herria between Spain and France dagoen herrixka txiki bat dela esaten, baina beraiei berdin zaie. Anekdotatxo moduan, lehen kontzertukoa. Ska festibal batean jo genuen Japoniako banda haundiekin eta kontzertu amaieran hango ohituretako bat, taldeei nota jartzekoa da, gero taldekoiei emateko. Guk jaso genituen notak izan ziren: Spain is the best, Spain is different, Viva España eta holakoak. Hurrengoan ez dakigu zer egin beharko dugun, agian ikurrina jarri eta haiek Espainiako bandera dela pentsatzen dute. Europan euskarak ezberdintzen gaitu, baina Japonian ez.
5-Metak diskoetxeak Diwphanlax diskoetxe japoniarrarekin Arnasa Hartu zuen azken lana Japonian kaleratzeko akordioa sinatu berri du. Zuen karrerarako pausu handi bat da Japonia bezalako leku baten diskoak saltzea ezta?
Ba bai, diskak saltzea bezain handia, hara joatea. Duela urte pare bat ez genukeen sinistuko. Eman ditugun pausu txiki guztiek ekarri dute pausu handi hau eman ahal izatea. Diska bat dago banatua Suitzan eta agia n laster Alemanian ere bai. Orain Japonia bezalako leku batean ere banatzea guretzat aberasgarri eta onuragarria dela uste dut.
6-Zer moduz moldatu zarete han jendearekin komunikatzeko?
Egia esan behar badut, zail, zeren han jendeak ingelesez gutxi daki. Sarritan gu soilik moldatzen ginen, baina batzuetan japoniarrez eta gazteleraz zekien itzultzaile baten beharra izan dugu. Gure kontaktua argentino-japoniar bat zen, guk gazteleraz hitz egiten genion eta hark itzuli egiten zuen. Ingelesez badakite, baina ez guk pentsatzen genuen adina.
7-Nola ikusten duzue Euskal Herria Japoniako esperientzia ondoren?
Norbaiti entzuna diot zenbat eta mundu gehiago ezagutu, orduan eta txikiagoa ikusten dela Euskal Herria, bertan sartuta bageunde bezala, inguruari erreparatu gabe. Baina nik uste, geroz eta gehiago atera, orduan eta gehiago maitatzen duzula herrialde hau. Nahiz eta puntutxo bat izan Munduko mapan, esperientzia guzti hauek ezagutu eta gero, gero eta argiago ikusten dut herri honi bere nahiak betetzen utzi behar zaiola. Euskal Herria oso txiki ikusten da, baina zenbat eta herrialde eta kultura gehiago ezagutu, konturatzen zara Mundua ez dela hain handia. Batzuei lelokeria bat irudituko zaie, baina gauza asko daukat antzeko japoniar eta euskal kulturak. Mundua bat da, kultura asko daude elkarrekin eta biztanlerien nahiak errespetatu egin behar dira. Herri handi eta txikiek elkarrekin bizi behar dute.
8-Japoniako bira alde batera utzi eta zuzeneko lana hizpide hartuz, askotan, taldearen amaieraren seinale izaten da. Betagarriren amaieraren aurrean gaude?
Zuzeneko lana, etapa baten amaiera da. 10 urte pasa dira lehen maketa atera genuenetik eta ez dugu eszena utzi nahi, oraindik ez behintzat. Honek eman digu eta emango digu aurrera jarraitzeko indarra. Guretzat disko berri hau berriz jaiotzea bezala izan da. Gure ustez zuzeneko disko honek indarra emango digu aurrera jarraitzeko, haizea emango digu.
9-Non grabatu duzue zuzeneko disko hau?
Obrint Pas taldearekin Encenguem la flama dels pobles; piztu dezagun herrien garra lemapean egin genuen bira batean. 4 kontzertu nagusitan grabatu genuen. Bartzelonako Apolo Aretoan; La Mironan, Salt-en, Gironan; Bilboko Kafe Antzokian eta Gasteizeko Azkenean. Baina azkenean, DVDa grabatzeko irudiak La Mironako kontzertua aukeratu genuen eta soinua azken finean ere bai. Beraz, hau izan zen, batez ere, kontzerturik garrantzitsuena.
10-Duela askotik zenuten pentsatua zuzeneko lan hau ateratzea?
Ba bai. Duela urte bete, Arnasa Hartu ostean, gure ustez taldea heldutasun batera iritsi zen eta bazen garaia zuzeneko bat ateratzeko. Japonian gure 500.en kontzertua joko dugu.
11-Kantuak zuen webgunean botoak emanda aukeratu dituzte entzuleek. Gustura zaudete aukeraketarekin?
Ba bai. Konturatu gara entzuleak guk nahi genuen kantuetan erreparatu direla. Ikusi dugu nola egin duten aukeraketa eta hori kontutan hartuz egin dugu aukeraketa.
12-Herrialde Katalanetan jotzeko ohitura handia duzue. Nolako harrera duzue han?
Orain arteko harrera, egia esan, itzela da eta gero eta indar handiagoa dugu han. Euskal Herrian fama hartzen joan ginenean, ugari jotzen genuen; baina gaur egun, HHKK aldean hemen adina jotzen dugu. Publikoaren harrera izugarria da. Eurak katalanak izanik, kontzertu askotan, badakizkite euskarazko abestiak Gu oso pozik gaude. DVDan zaleen grina ikus daiteke eta euskal publikoarekin batera, eurek izango dute guk jotzen jarraitzeko hitza.
13-Zer dela eta erabaki duzue berrargitaratzea zuen lehen bi Cdak Metak-ekin?Diskoen eskubideen afera bat izan da. Mil a Gritos etxearekin grabatu genituen gure lehen bi diskoak eta hemendik eskerrik handienak bidaltzen dizkiegu hasiera batean aukera hori eman zigutelako. Orain, gure lan guztiak diskoetxe batean egotea nahi genuen eta handik ateratzea proposatu genienean onartu egin zuten. Gure ustez hobeto daude disko guztiak diskoetxe batean, bitan banaturik baino, lan egiteko askoz ere errazagoa da horrela.
14-Galdetu ez dizudan zerbait esan nahi zenuke?
Ba ez, besterik gabe. Ea diskoa ongi saltzen den eta ea publikoak betiko moduan jarraitzen duen. Publikoari esan nahi nieke beraiengatik gaudela hemen eta eskerrak ematen dizkiegu horrengatik.
Matraka: #9; 2004ko abenduaren 15etik 22ra
Lander Arbelaitz

0 comentarios