Ska bero eroa
MADNESS
The Specials taldearekin batera, Madness izan zen ska mugimenduaren berpizkundea gehien bultzatu zuen taldea. 1976an sortu zen taldea Londresen The Invaders izenarekin lehenik, ondoren Morris and the Minors izena hartu zuten, eta azkenik, Madness izena (euskaraz eromena) 1979an hartu zuten. Erresuma Batuan benetan ospetsu egin ziren eta beren historiako zortzi urteetan zehar 21 single-ek lortu zuten Erresuma Batuko Top 10ean sartzea.
Ska nahasia jotzen zuten, reggaea baino azkarragoa, piano bat eta haize instrumentuen laguntzarekin. Segituan atera zuten lehen albuma, One Step Beyond izenarekin eta bigarren posturaino iritsi zen. Hasiera besterik ez zen. Jarraian atera zituzten Absolutely, Seven eta It must be Love diskoak. 1982an, abestirik onenekin Complete Madness diskoa kaleratu zuten eta lehen posturaino igo zen. Disko guztiak oso arrakastatsuak ziren Britainia Handian, baina AEBn, 120.postutik ez ziren igotzen. 1983an The Rise and Fall diskoa atera zuten, Ameriketan bide berri bati ekinez. Our House kantua zegoen bertan ameriketan arrakasta izan zuen kantu bakarra. MTVren laguntzarekin lortu zuten Top1eraino iristea. 80ko hamarkadaren erdialdean, salmentek behera egin zuten, eta pianistaren joatearekin batera letra gehienak berak egiten zituen, taldearen gainbehera hasi zen eta 1986an banandu egin ziren. Taldeko lau partaidek 1988an The Madness taldea sortu zuten.
Top10ean sartu ziren beste kantu batzuk: My Girl (1980). Night Boat to Cairo (1980), Baggy Trousers (1980), House of Fun (1982) eta It must be love (1982)

0 comentarios