Soziedad Alkoholikaren diskak Corte Inglesetik baztertuta

Kontua irailaren 19an minutodigital.com webguneak kaleratu artikulu baten ostean hasi zen. ¿Qué hace el Corte Inglés vendiendo discos de Soziedad Alkoholika? (Zertan dabil Corte Ingles Soziedad Alkoholikaren diskoak saltzen?) izenburupean, Arabako taldea ETA erakunde armatuaren aldeko taldea zela aipatzen zuen eta Corte Inglesen bere diskoak saltzen zituztela jakitera ematen zuen. Idatzian taldearen abesti baten letra irakurgai izateaz gain, irakurlea presio kanpaina bateko partaide izatera bultzatzen zuen. Multinazionalera emailak bidaltzeko zenbait lotura eta telefono zenbaki ageri ziren amaieran. Azkenik, taldearen eta ETAren logotipoak konparatzen zituzten, nolabait oso antzekoak direna esanez.
Beren hitzekin, hiritar xumeok multinazionaleek Soziedad Alkoholika bezalako taldeak finantziatzeari uztea lortu dugun bezala, orain ere, hiritarron ekimen bati esker, Corte Inglesek duen izen ona edukita, terrorismoaren aldeko eta biktimez barre egiten duten mezuak zabaltzen dituzten diskoak dendetatik kentzea lortu behar dugu. Corte Ingleseko Eroslearen Zerbitzurako telefonora deituta, MATRAKAk baieztatu du informazioa egia dela eta zuzendaritzaren erabakia izan dela produktu guztiak berehala kentzea, gainera. Hala eta guztiz ere, zenbat jendek egin duen presioa galdetzean, datu hori ezin zigutela eman erantzun digute.
Esan bezala, astebeteren ondoren, El Corte Ingleseko zuzendaritzak, taldearen produktu guztiak kendu ditu bere 80 saltokietatik.
Hala eta guztiz ere, txanponaren beste aldea da Euskal Herritik, Kataluniatik eta Espainiako leku askotatik ere izan dituzten elkartasun mezuak. Lehenago ere bai, baina zentsuraren arazoa hasi zenetik batez ere, kontzertua ematea lortzen duten lekuetan jende andana izaten dela beti, elkartasun gisara edo. Informazio gehiagorako taldearen webgunea: www.soziedadalkoholika.com
Lander Arbelaitz
0 comentarios