Bizikidetzarako pausoa ematea erabaki du Australiako gobernuak
Berri ona atzokoa. Australiako gobernuaren izenean barkamena eskatuko die datorren otsailaren 13an Kevin Rudd lehen ministroak bertako indigenei aurreko urteetan “zibilizatu asmoz” indigenei umeak familiei kendu eta 'zibilizaziora' eramateagatik. Mundu osoko indigenek eta hauen alde lan egiten duten erakundeek pozik hartu dute berria, bizikidetza eta errespeturako pausu garrantzitsutzat jotzen baitzuten hau. Hainbeste sufrimendu sortu ostean, barkamena eskatzea erabaki du azkenean “gizon zuriak”. Hala ere, Bringing Them Home (Etxera Ekarriz) giza eskubideen alde lan egiten duen taldeak Australiako gobernuari eskaera egin zionetik pausoa ematera ausartu den arte hamar urte baino gehiago igaro dira. Christine King, Stolen Generations Alliance (Lapurtutako Belaunaldien Aliantza)ko kideak ezin omen zuen sinetsi ere barkamenerako data behingoagatik jarri dutela. Negarrez hitz egin zuen King andereak: “jende heldua sinetsita zegoen ez zutela egun hau inoiz biziko, oso hunkigarri eta garrantzitsua da guretzat”.
Oposizioaren eskaera baten karietara erabaki du Kevin Rudd lehen ministroak eskaria egitea eta australiar guztiak “harro sentitzeko unea” dela adierazi du, iraganean egindako akatsak onartzen ari direlako. Parlamentu berria otsailaren 12an osatuko dute, eta Welcom to Country (Ongi etorri herrialdera) aborigenen ongietorri tradizionala egingo dute. Hurrengo egunean, otsailaren 13an, Camberran burutuko duten legebiltzarreko saioan eskatuko die barkamena formalki lehen ministroak.
1998an Kanadako Gobernuak antzeko barkamen eskaera egin zien bertako jatorrizko biztanleei. Indigena eta inuit gazteak hartu eta gurasoengandik urruntzen zituzten betirako, eta politika hori zela eta barkamena eskatu zieten.
XVIII. mendearen amaieran Australian bizi ziren talde aboriginenen kopurua 350 eta 700 artekoa zela kalkulatu dute zientzialariek, baita beste horrenbeste hizkuntza ere. XXI. mendearen hasieran 200 besterik ez zirela geratzen ondorioztatu zuten, eta hogei inguru kenduta, denak galtzeko arriskuan daudela. Australiak dituen 21 milioi biztanletik, 450.000 dira aborigenak eta orokorrean askoz bizi baldintza txarragoetan bizi dira.
1606an europarrak iritsi zirenetik, sufrimendua besterik bizi izan ez duten talde hauetako kideek barkamena eskatzeaz gain, aborigenen eskubideak errespetatu eta bizikidetzan lan egiteko benetako konpromisoa eskatu diete gobernuari.
Informazio gehiago:
http://news.theage.com.au/govt-plans-aboriginal-apology-on-feb-13/20080130-1p00.html
http://www.dnathan.com/VL/austLang.htm
2003ko azaroan Euskadi Gazteko Maketa Lehiaketa irabazi zuen Iruñeako laukote honek jada kalean du Kerobia izeneko bere lehen lana. Uztaila eta abuztua diskoaren grabazioa prestatzen iragan ondoren, 3 astez K-Studios-en sartu ziren diskoa grabatzeko Alberto Porres eta Jota lan teknikoaz arduratu zirelarik. Hamar kantu eta 45 minutuko disko hau Gor disketxearekin kaleratu dute.
Benito Lertxundik urriaren erdialderako, zuzeneko disko bikoitza aterako du. Bertan, bere kantu arrakastatsu guztiak biltzeaz gain, bilduma horretarako sortutako beste kantu bate re sartuko du. Martxoaren 3an Gernikan eta 11n Tolosan egin zituen kontzertuetan oinarrituko du Zuzenean izeneko lana.
R.E.M.
Oasis Disko Berria.
Euskal Herrian Euskaraz taldeak borroka berezia hasi zuen dela bost urte, Gernikako Epaitegiak hizkuntza eskubideak bermatzen ez dituelako.
Hiru urte ezer grabatu gabe bazter guztietan kontzertuak ematen igaro ondoren, Manu Chao abeslari ezagunak disko-liburu bat atera du. Sibérie metait contéee (Siberia kontatu egin zidaten) 132 orriko Chao eta Wozniak karikaturista poloniarraren elkarlan bat izan da. Testuak abeslariarenak dira eta marrazkiak Wozniak-enak. 23 abesti ilun eta tristurari buruzko testuz osatua dago. Ordura arte, idatzitako testuak abestietan letra bezala erabiltzeko idazten zituen; baina gordeta zituen testu batzuk beste zerbaitetarako ere balio zezaketela konturatu zen. Oraingoz, Frantziako liburu dendetan bakarrik dago salgai eta oso osorik frantsesez dago. Abeslariak esan duenez, ez du uste liburua itzuliko duenik, poemek zentzua gal baitezakete.
HERTZAINAK
Rammstein-ek kaleratu berri duen Reise, Reise diskoan inork gutxik dakien sekretua topatu dugu ustekabean MATRAKAn. CD originalarekin soilik entzun daiteke ordenagailua ez den edonon. Reise, Reise kantua hastean, atzeratu -00:36 jartzen duen arte eta hegazkin batek istripua izan aurreko azken uneak entzuten dira. Soinua ez da oso garbia. Pilotu bat garrasika entzun daiteke eta ondoren hegazkineko soinu arraro batzuk. Jarraian, hegazkinaren istripuko golpea entzuten da eta hortik aurrera, makina hautsi soinua. Kaxa beltz bat. CDa irekitzean barnean istripua izan duen hegazkin baten argazkia ageri da. Interneten darabilen zurrumurruetako bat, hegazkinean alemaniako taldekoen lagun bat zihoala eta oso adi entzunda Aeromexiko diola, baina zurrumurruak besterik ez dira. Kaxa beltz honetatik, oraingoz atera dezakegun ondorio garbi bakarra, Rammstein-ekoei sekretuak asko gustatzen zaizkiela da; baina beste zerbait deskubritzen badugu, jakinaren gainean jarriko zaituztegu hurrengo MATRAKAren aleetan.