Pikurock, Gazte jaialdia Irurtzunen
Aurreko urteetako arrakasta ikusita, 3.en urtez jarraian, Irurtzungo gazteek Pikurock gazte jaialdia antolatu dute bertako polikiroldegian. Urriak 30ean izango da gaueko 21:00tatik aurrera. Aurten 7 talde ariko dira: Fjord, Kuraia, S.A., Skunk, Trikizio, Zorabiok eta Batukada. Sarrerak jada salgai jarri dituzte eta 10 balio du bakoitzak aurretik erosiz gero, bertan erosita berriz, 12 .
Euskararen alde lan egiten duten taldeetako partaideak dira antolatzaileak eta hauen hitzetan txoznagiroa izango da nagusi. Horrez gain, bideo proiekzio eta bokadilo salmentaz aparte, lehengo urtean baino leku gehiago ere izango da. Aurreko urtean, Berri Txarrak, Reincidentes eta Gatibu aritu ziren jaialdi honetan eta antolatzaileen hitzetan, esperientzia positiboa izan zelako jarraitzen dugu aurten ere jaialdiarekin.
Sarrerak ondoko lekuetan jarri dituzte salgai: Irurtzunen Pikuxar Euskal Txokoan eta Martxuetan; Iruñan Xalem, Xalbador eta Planet Rock-en; Donostian Bilintx megadendan; Gasteizen Arriagan; Altsasun Lurrazpin; Etxarri Aranatzen Lekuonan eta Leitzan Gaztañaga Tabernan.
Lehengo urteko garraioaren arazoa konpontzeko, autobusak ere jarri dituzte bai Iruña, bai Leitza eta bai Sakanatik joan eta etorri egin ahal izateko. Bidai txartelak Iruñeko eta Leitzako sarrera salmenta puntuetan jarri dituzte salgai.
(Matraka: #2; 2004ko urriaren 25etik 31ra)
Lander Arbelaitz

0 comentarios