Sofan deseroso
LOR
Durangoko Kafe antzokian emandako kontzertuarekin amaitu dute ia urte eta erdiko bira. Ondo merezitako atsedena hartuko dute orain. Arurretik gurekin hitz egin dute
Hamalau urte zituztela bildu ziren aurreneko aldiz eta abentura moduan hasitakoa benetako proiektu bihurtu da: Lor taldeak diskoa kaleratu du jada eta makina bat kontzertu eman dute Euskal Herri osoan. Taldeko partaide Kimetzekin aritu gara euren iraganaz, orainaz eta geroaz hizketan.
1-Birako azken kontzertua Durangoko Kafe Antzokian eman zenuten abenduaren 5ean. Baina nola joan da bira?
Bira 2003ko ekainean CDa atera genuenean hasi genuen. Hasieran, gaztetxeetan, CD-ak nolako harrera zuen ikusteko, eta nork esango zigun orduan urte eta erdi emango genuela kontzertuak eskainiz.Euskal Herri osoan jotzeko parada izan dugu, baina batik bat Bizkaian jo dugu. Hala ere, kontzerturik jendetsuena Itxasondoko Gazte Topagunekoa izan zen. Esan beharra dago momentu onak eta ez hain onak igaro ditugula. Jende asko ezagutzeaz gain, esperientzia berri ugari bizi izan ditugu.
2-Zer nolako musika jorratzen duzue?
Rock metala pop ukitu melodiko batekin. Baina hau talde ugari ezberdin askok esan dezakete. Nik uste, bakoitzak bere estilo propioa duela. Hasieran, heavyagoak ginen, baina sei urte daramatzagunez elkarrekin jotzen, taldeak eboluzionatu egin duela esan dezakegu.
3-Berrizgo gaztetxeko Maketa saria irabazi izanak ateak ireki dizkizuela esan al daiteke?
Bai, hala da. 2002an irabazi genuen eta maketa bat grabatzeko aukera izan zen saria. Lorentzo Records-era joan ginen eta bost abesti grabatu genituen bertan. Ondoren, diskoetxe ezberdinetara bidali genuen eta Gor-en erantzuna jaso genuen. Maketa berziklatu genuela esan daiteke eta abesti berri batzuekin diskoa osatu.
4-Baliagarriak al dira Maketa leihaketak talde berriak atera daitezen?
Bai, nik hala uste dut behintzat. Horrelako ezer ez balego, talde berriak ateratzea oso zaila litzateke, talde batek ezin baitezake bere kabuz disko bat grabatu, zabaldu, etab. Gu hirutara aurkeztu gara.
5.-Sofa Erosoak kantuaren bideoklipa egin duzue eta laster izango dugu ikusgai. Nola moldatu zarete hau grabatzeko?
Meritorik handiena Ramirorena izan da. Berak egin baitzuen nahasketa guztia. Donostiako Bulean hartu genituen irudiak eta zuzeneko beste batzuekin eginiko nahasketaren emaitza da. Zuzeneko irudiak lagunek grabatu zizkiguten kontzertuetan. Elorrioko gaztetxearen irudiak ere badaude. Sofa erosoak kantaren lema, ezin dugula lo hartu da, izan ere jendearen mugimendu eza salatzen du.. Elorrioko gaztetxearen 15.urteurrena zela eta atera genuen abestia.
6.-Bira amaitu duzuen honetan, ze plan duzue etorkizunera begira? Ondo etorriko zaigu atseden txiki bat, aspaldiko partez lokalean sartu eta entseguak egiteko. Ea kantu berriak sortzen ditugun eta beste disko bat ateratzeko gai garen. Momentuz patxadaz hartuko dugu, baina ideia berriak ahaztu gabe.
www.lortukodugu.com
Matraka: #11; 2004ko abenduaren 29tik 2005eko urtarrilaren 5era
Lander Arbelaitz eta Ander Altuna

0 comentarios