Aita-semeak aurrez aurre
Sortzailea eta sortua. Egilea eta pertsonaia. Patxi Gallego eta Xabinaitor. Komikietako azken euskal heroia eta bere egilea elkartu ditugu.
Xabinaitor-i elkarrizketa:
1-Zer moduz daramazu famatu izatearen kontu hori?
Ni ez nabil fama bila, arriskuan dauden poxpoliñen bila baizik, baina famak ni bilatzen banau ez zait geyegi inporta nire lana taxuz egitea eragozten ez didan bitartean, eta nire lana badakizue zein den (ta bestela liburua irakurri).
2- Zu bezalako super-heroi porno neskarik ezagutzen al duzu munduan?
Neretzat neska guztiak dira super-heroiak, mende luzeetan zehar gizonak aguantau behar izan dituztelako, besterik ez bada ere, ta ez da gutxi. Eta pornoarena ez det ulertzen zergatik galdetzen didazun Aaa, salbatu eta gero alua zurrupatzen diedalako? Baina hori ez det nahita egiten, saihestu ezin dudan zerbait da.
3- Nolakoa da neska perfektua zuretzat?
Orain esan beharko nuke ez dala existitzen, denok garela inperfektuak eta guzti hori, baina ez! Existitzen da. Xudurluzia da Asterix eta Cleopatra irakurri nuenetik dudan fijaziyu bat da, hori da hori sudurra zioen Panoramix druida jakintsuak, liluraturik, eta agureek asko dakite, maiukizkoak ditu ezpainak (Ahokoak), esternoi gaineko zulotxoa eta lepauztaiak asko nabarmentzen zaizkio, hala nola saihets ttipiak ere, eta ferekatzerakoan piano baten teklak dirudite, ipurdi borobila haragiz eta graziyaz betea dauka, urtsua da, oso urtsua, hurbiltzerakoan elektrizitate sentsazio horiii (Itoiz-en kanta hartan bezala) erradiatzen du, malaletxe dexente dauka, baina irribarre egiten duenean mundua zabaltzen da nere aurrean, eta mugitzerakoan dantzan ari den marrazki bizidun baten grazia dauka. Eta, batez ere, pozik ala haserre, barrez ala eztabaidan, baina orduak eta orduak eman ditzaket berekin hizketan.
4- Poxpoliña euskaldunez gain, ba al daukazu salbatu eta gero denetik egingo zeniokeen sex symbol-ik?
Hori galdetzia ere! Ez! Ez daukat. Ez dago euskaraz mintzo diren ezpainen parekorik (Ahokoak zein besteak), eta usaina, mmm, ez dago euskal herriko poxpoliñen gaztain morkotsaren usaina bezalakoik.
5- Zein da zure sexu fantasiarik handiena?
Ta zuri esangoizut Ez det oso ongi ulertzen nolatan erantzuten dien jendeak horrelako galdera intimo eta kuxkuxeroei. Dena den, esangoizut oso gauzatzeko modukoak direla neure fantasiak, eta horrexegatik, hain zuzen ere, batenbat preokupatzen hasi aurretik ez ditudala aipatu ere egingo.
6- Zer gertatuko litzateke zure uniformearen azpian dagoena zein den argituko balitz? Pistarik emango al diguzu nor zaren?
Ni Xabi Lizuniaga naiz, hori liburua irakurri duen edonork daki, eta historioan argituko balitz ere ez zukeen garrantzirik izango nere betebehar bakarra betetzen jarraituko bait nuke, poxpoliñak salbatzea.
7- Ertzaintza atzetik duzu. Seguruenik Espainiako epaile jakin batzuk ere zure pistaren atzetik ibiliko dira. Bizi osoa ihesean pasatzea pentsatzen duzu?
Zuk uste duzu neronek, fikziozko pertsonai honek, errealitate gordineko epaile ustel horiei beldurra diedala? Datozela nahi badute, datozela, eta nire gaztanbera emango diet dasta dezaten
8- Zer diote zure gurasoek guzti honetaz?
Ez dakit, aspaldian ez det eta beraiekin hitz egin, batez ere nire aitarekin. Ez diot sekula barkatuko jarraitxuekin ligatzen ez utzi izana. Nire homeopatak gainditu beharreko trauma bat dela dio, eta sakonean maite dudala onartu behar dudala, baina ez dakit Egiya esan bere koxkabiloetako sustantziya-gatik izan ez balitz orain ez nuke poxpoliñen lurrin zorabiagarria ezagutuko
9- Zer esango zenieke sexista bat zarela diotenei?
Baietz, diskriminatzaile bat naizela, nik diskriminazio positiboa egiten det, neskatxak bakarrik salbatzen ditut. Mutilak hor konpon marianton.
10- Nola jakingo duzu hemendik aurrera zurekin dauden neskak interesagatik edo benetan maite zaituztelako dauden?
Nerekin dagoen neska bakarra historioaren une konkretu honetan (Liburu amaieran) Kariñe da, eta ez dago ez interesagatik ez eta maitasunagatik, nik behartuta baizik, gorrotatu ere egiten nauela esango nuke kirtena hozkatu ez zidan ba! Hoi malaletxia!, baina denborarekin bere bihotza neureganatzea lortu behar det, lortu egin behar det, berea bezalako poxpolin lurriñik ez bait dago eta bera bait da neure bizitza ilunari argia ematen dion eguzkia!
___________________________________________________________________________________________________
Patxi Gallegori elkarrizketa
Arte ederretako lizentziaduna. Irakalsea lanbidez eta komikizalea bokazioz. Xabinaitorren aita bigarren liburua prestatzen ari da dagoeneko.
1-Nola deskribatuko zenuke komiki-liburu hau?
Euskaraz eginiko helduentzako nobela grafiko bat da, asmo zirikatzailearekin sortua, batetik hemengo gizartearen zenbait topiko astintzeko eta, batez ere, geure buruaz parre pixkat egiteko.
2-Politika, gizartea, jende ezagunarekin parodiak, kultura, sexua, folklorea Denetik sartu duzu.
Eta itxoin pixkat, bigarrenean gauza gehiago sartuko ditut eta Dena den, egia da nik ere hasiera batean pentsatu izan nuela kaka nahaste handiegia ez ote zen izango, baina, ez dakit, neri kostunbismoa eta errealismo soziala asko gustatzen zaizkit, badakit, bai, liburua parodia bat dela, fantasia asko duela, super-heroiarena, etab., baina hori aitzakia bat baino ez da errealitateaz hitz egiteko, eta hain da aberatsa errealitatea, hain konplexua euskal kostunbrismoa hain aberatsa, zertarako murriztu konplexutasun hori?
3-Nori dago zuzendua?
Ba, lehenik eta behin, neure buruari (Ze egoista naizen ), arrazoi bategatik: nik ezin izan dudalako euskaraz horrelako lanik irakurri (itzulia ez dena, esan nahi dut), beti gaztelerara edo eta atzerritarrek egindako lanetara jo behar izan dut, beraz, komikizale eta euskaldun izanik hor hutsune bat bazegoela ikusten zuten guztiei ere zuzendua dago, jakina. Adinari dagokionez, esan nuen helduentzako zela, 25-40 urte bitarte horretaz ari nintzen, batez ere, baina jakin badakit 50 urtetik gorako jendeak ere irakurri izan duela eta parre gustora egin dutela, nahiz eta baten batek esan didan bere generazioarentzat obszeno xamarra dela. Jakina, gazteagoek ere irakur dezakete problemarik gabe, baina iruditzen zait gauza asko ongi ulertu ahal izateko gurasoei edo anai-arreba zaharragoei galdetu beharko dietela. Amaitzeko, herri honen inguruan dauden topiko, tabu, dogma, etab.-ekin aspertuta bizi gean guztiei zuzendua zegoela, hasiera batean behintzat, ze nik uste nuen gutxi ginela eta gutxik onartuko zutela halako begirada ironikoa geureari, baina nonbait, liburuak izan duen harrera ikusita, asko gara oso aspertuta gaudenak. Akordatzen naiz lehengoan ez dakit ze idazleri irakurri niola orokorrean idazleek irakurleak gutxiesteko joera dutela, berez direna baino ergelagoak direla uste dutela. Ba niri ere antzeko zerbait gertatu zait, akaso. Beraz, Euskal Herri guztiari dago zuzendua! Bide batez baliatu nahiko nuke une hau ETB-ren arduradunei mezu bat helarazteko: ez gaitzazue gutzietsi, euskaldun jatorrak ez gara hain ergelak.
4-Nolatan erabaki zenuen formatu hau erabiltzea?
Ez nuen erabaki, sortze prozesuak eraman ninduen horretara. Nik, berez, dena komikia izatea nahi nuen, hori bai, luze xamarra izatea nahi nuen, ahal izan ezkero mesanotxean gutxienez bizpairu gauez edukitzeko modukoa. Baina kontua da aspalditik buruan pilatuta neuzkan ideia guztiei irteera komiki formatuan ematen hasi nintzenean alde batetik ikusten nuela sekula santan ez nuela amaituko, eta bestetik, ez nuen argi ikusten komiki formatua bera egokiena ote zen, pasarte asko mahai batean eserita dauden bi pertsonen arteko elkarrizketak direlako(Xabi eta bere homeopata), eta beste asko, aldiz, beste pertsona baten gogoetak (Kariñe). Orduan, neure buruari galdetu nion ea zerk galarazten ninduen generoak nahastea? Azken finean, kontua istorioa ondo kontatzea zen, eta, tira, nik ez daukat neure burua idazletzat baten batek honezkero titulu horrekin izendatu banau ere, baina ausartu nintzen, gainera banekien nire gabezia literarioak marrazkitxoekin eta ilustrazioekin estali nitzakeela, eta azkenean hor dago emaitza, hibrido bat.
5-Barre egiteko da, baina sakonean errealitatearen zati batzuk oso ongi islaturik dagoela esan daiteke. Nabari da gaztea zarela eta gazte kontuak oraindik buruan dituzula (peneuvero-hatxebero liskarrak, asanbladak ikastolan...)Nik kontrakoa esango nuke, liburua irakurrita nabari dela beste garai batetakoa naizela, gazte izpiritua mantentzen saiatzen naiz baina liburuan kontatzen ditudan gauza asko jurasiko garaikoak dira, horregatik diot helduentzako dela gaztetxoentzako baino, liburuko egoera asko gazteenek ez dituztelako identifikatuko. Dena den, eskerrik asko gazte deitzeagatik, nik ere maite zaitut kazetari fiña, jatorra ta lerdena. Bestalde, zuk esan bezala, barrea, humorea, satira bezala ulertua eta ironiarekin nahastua, sakonean tranpa bat da gauza serioez hitz egiteko, eta baita ere defentsa bat, babes bat munduaren ankerkeriaren aurrean (Jesus, ze sakona!), gogoratu Woody Allen-ek behin esandakoa: komedia tragedia gehi denbora da.
6-Jazteko modu finko bat eduki beharra euskalduna izateko, musikan errebeindikatiboa izan behar arrakasta izateko Euskal gizarteko hainbat topiko eta obsesio hankaz gora jartzen dituzu zure ironiarekin Nik ez dut ezer hankaz gora jarri nahi izan. Liburua, besteak beste, herri txiki honetan ikusten ditudan zenbait joerek sortzen didaten amorrua eta osti txarra kanporatzeko baliatu dut, hori baino ez; diotenez, sormenak, literaturak, edo dena delakoak barne mamu eta deabruak uxatzeko ere balio omen du. Baina ni igorlea naiz kasu honetan, eta guzti hori hankaz gora jartzea hartzailea-ren eskuetan dago. Eta, gainera, ni ez naiz nor jendeari nolakoa izan behar duen esateko, soilik nik nola ikusten dudan azaltzen saiatu naiz, eta bide batez geure buruaz barre pixka bat egiten.
7-Zer dela eta euskalkien erabilera hori?
Zer dela eta ez? Euskarak baditu bere mugak eta gabeziak, baina bere aberastasuna ere badu, zergatik murriztu hortaz aberastasun hori? Ni, beste asko bezala Asisko Urmeneta, Olariaga, Kike Amonarriz, Egaña, eta beste euskalzale asko, espero det euskararen erabilerak arduratzen nau, kaleko hizkuntzak; bestea, batua, nahikoa landu da baina kalean bada lana oraindik. Eta ba al dago egungo euskalkiak baino euskara kaletarragorik eta naturalagorik? Gainera uste dut komikia, besteak beste, kaleko hizkuntza hori sustatzeko tresna egokia izan daitekeela. Liburuari dagokionez, niretzat errealismoa eta sinesgarritasuna, oso garrantzitsua da, eta Behe Nafarroako edo Muxikako poxpoliña bat euskara batuan hitz egiten ikusteak ez dauka inongo sinesgarritasunik (Ene uste apalean).
8-Euskaldunen sexu-gabezia hemen ere agertu zaigu topikoa ala errealitatea?
Topikoa, batez ere, eta bada garaia alde batera uzteko topiko aspergarri hori, azkenean topikoak sinistu egiten ditugu-eta. Egia da, zenbait mutilentzako bereziki, errealitate gordin ere badela, baina hori geure errua da, zerbait gaizki egiten dugun seinale, eta bada espabilatzeko ordua. Gainera, bizitzan ezagutu izan ditudan neskak lizun xamarrak ere badirela esatera ausartuko nintzateke, baina ez hitzez, mutilen moduan, ekintzetan baizik. Praktikoagoak dira, gu baino intelijenteagoak, dudarik gabe; ea genero berdintasuna inoiz iristen bada ez diren gu bezain babuak bihurtzen.
9-Egilearen isla al da pertsonaia?
Ez, pertsonaia ez, baina liburua neurri batean bai, egilea eta bere zirkunstantziena. Nahiko gardena izan naizela uste dut eta pertsonaia guztietan dago nire zerbait, edo nire ezagunena, ia dena nahiko erreala da, pasadizo gehienak niri pasatakoak ez badira lagunen bati gertatutakoak edo entzundakoak dira.
10-Komikiak batez ere mutilei gustatzen zaizkielako topikoa gainditu nahi zenukeela esan zenuen elkarrizketa batean. Hortik al dator Kariñeren presentzia?
Egia esan, ez. Nik aldarrikapen txiki hori egin nuen, baina Kariñe-rena ez zen behartutako zerbait izan, emakumezko protagonista beharrezkoa zen, hasieratik pentsatua bainuen Xabinaitorrek poxpoliña bat bahituko zuela eta poxpoliña horrekin harreman sakonagoa izango zuela. Eta oso txukuna geratuko zait, eta oso ongi geratuko naiz munduaren aurrean hau esaterakoan, baina esan behar dut emakumeak objektu sexual bat baino gehiago direla, beraz, derrigorrezkoa zen poxpoliña horren deskribapen psikologikoan sakontzea. Ez dakit ongi egin dudan dena den, ni mutila bainaiz, baina badekot alderdi femeninua bebai, ez pentsa, eta gainera ongi dokumentau naz.
11-Euskal komikigintzan inflexio puntua izan daitekeela ahoz-aho dabilen kontu bat da. Zer iruditzen zaizu?
Ez dakit, nik ez diot neure buruari holakorik planteatu, poztuko nintzateke, jakina, baina ez ditut horrelako lan asko espero, arrazoi bategatik: horrelako zerbait egitea kriston lana da eta ez da soldata batekin ordaintzen, eta hori, azken finean sakrifizioa da, demontre! Behar bati erantzuten dion sakrifizioa, baina sakrifizioa azken finean, eta nik ez dakit zein diren jendearen beharrak baina azkenaldian badirudi erosotasuna eta dirua direla, eta sakrifizioaz eta lanaz hitz egiten hastea, ez dakit ba Kontua ez da herri honetan ez dagoela horrelako gauzak egiteko prest dagoen jendea, egon badago, baina daudenak diseinuan, maketazioan, umeentzako ilustraziogintzan edo auskalo zertan dabiltzan, eta normala da, jendeak jan egin behar du, eta horrelako liburu bat gauzatzea luxu bat da atzean mezenas bat ez badaukazu. Aspaldi irakurri nuen Olariagak, Jokin Mitxelena eta beste ez dakit ze marrazkilarik helduentzako komiki sail bat kaleratu nahi zutela, baina ez dut berri gehiagorik izan, hor jarraitzen dute majo lanean, baina beste kontu batzuetan. Dena den, horrelako lan bat egiteko asmotan dabilenari zerbait esan nahiko nioke, sakrifizioa eta lana aipatu ditut, baina sakrifizio hori egin izan ez banu ziurrenik orain ultzera bat izango nuke, eta iruditzen zait gainera nire bizitzako urterik zoriontsuena izan dela liburuan buru-belarri sartuta egon naizen hau gizona neure bakardadean.
12- Pololoak 2. Poxpoliñaren bahiketa prestatzen ari zara. Noizko izango dugu? Aurrera al dezakezu zerbait? Bilduma bat egiteko asmoak dituzu?
Urtea amaitu baino lehen nahiko nuke bukatu, baina ez dakit gai izango naizen; iaz liburuarekin bakarrik aritu nintzen buru-belarri, paroa kobratzen nuen bitartean, baina aurten, horrekin batera, bestelako lanean ari naiz eguneroko ogia irabazteko eta mantsoago doa. Hasiera batean bigarren honekin jarri nahi nion amaiera historioari baina geroz eta indar gehiago hartuz doa trilogiaren ideia, oso liburu mardula atera behar zait eta bestela. Dena komikia izango da, aurrekoa ez bezala, eta lehenengo liburuko pertsonaia guztiez gain osagai berriak izango ditu, sexu pasarte esplizituagoak, pikoletoak, road-movie pixkat, spaghetti-western ukitu bat, musikala eta opera-rock moduko pasarteak, mitologia Buooo, jendeak pentsatuko du: tipo hau flipauta do!
13-Galdetu ez dizudan zerbait esan nahi zenuke?
Ba horretarako aukera ematen didazunez eskerrak eman nahiko nizkioke liburua erosi ta irakurri duten guztiei, kriston ahalegina egin baitut, eta konpentsaziorik handiena jendearen harrera ona baita. Eta hori, zuek segi liburua erosten eta irakurtzen, eta ez kezkatu, ni behintzat ez naizela zuen kontura aberastuko bikoitza salduta ere, zaudete ziur.
Matraka: #23; 2005eko martxoaren 23tik 30era . Erantzunak laburtu gabe daude.
Lander Arbelaitz

0 comentarios