Blogia
Landerren Txokoa

San Franciscon bueltaka

San Franciscon bueltaka Uztailaren 3an atera nintzen Bilboko aireportutik lagun on baten konpainian San Frantziskora joateko asmoz. Bidelaguna Frankfurten utzi (SFra hegaldi ezberdina baikenuen) eta 10 orduko bidaiari ekin nion. Familia batera nindoan ingelesa hobetzeko asmoz, 6 aste pasatza. Berehala beldurtu nintzen baina, hegazkinean inkesta bat pasa eta ez nekienean zer zioen inkestak! Ondoko indiarraren laguntzaz bete eta SFra iritsi ginen. Lehen ezustekoa ordea nire maletak eman zuen. Leku borobil batean maletak ateratzen hasi ziren eta hor egon nintzen zain ea nirea noiz aterako. Ez zen etortzen, eta hegazkinetik bistaz ezagutzen nuen inor ere ez nuen ikusten. 10 minutu inguru neramatzanean horrela konturatu nintzen hori Chicagotik zetorren hegazkinari zegokina zela, nirea beste bat zela. Ahoan irribarrearekin joan nintzen niri zegokidanera. Kontua da, hemen ere ez zirela nireak ateratzen, eta 25 minutu ostean, tripajaten, informazio gunera joan nintzen niren ingeles oso kaxkarrarekin. Bertan lasai-lasai esan zidaten ez zela nire maleta iritsi eta etxera bidaliko zidatela, barkamenik eskatu ere egin gabe. Bigarren ezustekoa, familia ezagutzean jaso nuen, paperetan bi senar-emazte zirela jartzen baitzuen eta honek metroa dirudi, 3 japoniar, italiar bat, Donostian urtebetez bizitako kanadar bat, madrileko mutil bat, 28 eta 29 urteko bi seme, “Happy” txakurra, gurasoak eta ni bizi gara, ahalik eta armonia onenean. Benetan jatorrak dira denak eta edozertarako ea beraiekin joan nahi dudan esaten dit edonork. Goizetan ingleseko klaseak ditugu eta arratsaldeak hiria bixitatzeko erabiltzen ditugu: Golden Gate Bridge, Golden Gate Park, Forrest Gump-en denda, Aquarima txokolate museoa, Chinatown... Euskal Etxera joatea falta zaigu. Eskolan paper batzuk daude, eta bertan apuntatzea nahikoa da aktibitateak egiteko. Donostiako laguna eta ni lehen egunean aktibitate guztietan apuntatu ginen, soccer partidua dela, volleyball in the beach, museum, Beisball partidu batera joateko, Six Flags delako atrakzio parke batera... Ongi dago, behintzat arratsaldeak ez ditugu alperkerian pasako. SFren alderik txarrena, beti lainotua dagüela da, beti-beti! Arratsalde partean eguzkia ateratzen du, baina handik 15 minutura berriz ere lainotzen da eta honela etengabe. Kalean dauden eskale kopurua ere ikaragarria da! Asko daude, klima dela eta hona etortzen omen dira AEB osoko eskaleak, Ez ditugunez 21 urte, ezin dugu ez edan ezta diskoteketara joan ere, baina atzo, 18 urtetik gorakoen diskoteka bat aurkitu eta bertara joan ginen. Benetan oraindik ezin dut sinistu atzo ikusia! Ez da Euskal Herrian bezala inondik ere, bakoitzak sorbaldak mugitzearekin nahiko, beste muturra dela esatera ausartzen naiz. Diskotekan hiphop musika jartzen zuten areto batean, eta bestean, Reggaeton delakoa. Gu hiphop aldean egon ginen eta hemen jendeak pelikuletako beltz raperoek bezala dantzatzen du, urrezko lepokoak erakusten, eguzkitako betaurrekoekin, gerrikoan supermerkatutan bezela, letra gorriak pasatzen, gauzak idatzita! eta neskek ere nola dantzatzen duten! hemen neskak mutilarengana joaten dira asko, eta ipurdia aurrean jarriz dantzatzea da munduko gauzarik ohikoena, zure eskuak eutsi eta dantzatzen! eta aspertzean beste batekin eta lasai-lasai. Pertsona batekin horrela dantzatzeak ez du ezer ere esan nahi hemen. Gerta liteke neska batekin dantzan aritzea, eta bere beste aldean beste tipo bat jartzea natural-natural. Nik, benetan, ez nuen ezer edan eta oso ongi pasa nuen. Hurrengo ostiralean han egongo naiz berriz ere. Amaitzeko, esan, familiakoei Benito Lertxundiren CD bat oparitu diedala eta asko gustatu zaiela, eta hor aritzen direla kantuen izenburuek zer esan nahi duten galdezka. Oraindik ere bost aste falta zaizkit hemen, eta oraingoz, ez naiz etorri izanaz damutzen.

0 comentarios