Landerren Txokoa



Orain arte argitaratu ditudan albiste, erreportaia eta kazetaritza genero ezberdinetako artikuluak aurki daitezke bitakora honetan. Ingelesez dauden azken hauek Danimarkako kazetaritza eskolan egiten ditudan proiektuak dira.

Temas



Archivos

Enlaces

Euskal Herriko informazioa

Musika

Aldizkariak

Blog-ak

Gazteontzat

Besterik...


Se muestran los artículos pertenecientes al tema Iritzi artikuluak.

07/05/2006

Nafarroa: kate artean

Aspaldian izan ez zuten protagonismoa hartu dute azken egunotan nafarrek. Joan den apirilaren 25ean Uxue Barkos eta Zapatero bileratik horren irribarretsu atera izana horren adibide argia da. Oharkabean egotetik, agenda politikoaren erdi-erdian egotera igaro dira, eta hautsak harrotu ditu horrek. “Nafarroa Euskadi da”. Hori zioten duela 25 urteko PSOEko kideek. Hala ere, ez dirudi garai haietako tesietara itzultzeko asmorik duenik Zapateroren taldeak, baizik eta, bakea lortzeko bidean, Nafarroari aitortu protagonismoak Batasunarekin hitzartutako estrategiaren tankera du. Nafarroa eta EAEren elkarketaz ere hitz egin duenik bada. Ez Zapatero, ordea. Aukera hori, erabat ez bada ere, baztertu egin zuen orain egun batzuk. PPren kritikak ekiditeko esan zituen, ala benetan hori pentsatzen duen jakitea falta da.  Auzi horren harira, Nafarroako parlamentuan “Nafarroa nafarrek nahi dutena” izango delako leloa indartzen ari da. Hurrengo bozketen emaitzak ikusi behar nafarrek zen nahi duten, ideia bat egiten hasteko. UPN eta CDNk kezkatuta egoteko motiborik badute. Hurrengo foru hauteskundeak gertu daude eta ongi baino hobeto dakite, egun duten gehiengo osoa Batasunaren legez kanporatzearen ondorio dela. Azken hauen legeztatzeak, Nafarroa Baik aurreko emaitzak hobetzeko dituen aukerak, eta, behar-beharrean, aurreko biek PSNrekin ituna egiteak indarra hartuz doaz. Esan gabe doa, gehiengo osoa izatetik, oposiziora pasatzea golpe handia litzatekeela hauentzat. Hau guztia dela eta, kanpainan hasi dira, bakeare... (... jarraitzen du)

Etiquetas: , , , , ,

07/05/2006 22:44 Autor: Lander Arbelaitz. #. Tema: Iritzi artikuluak No hay comentarios. Comentar.

04/01/2006

Coldplay: xarmagarri

20060104164512-coldplay.jpg


 Ama Naturak ez zuen bat egin nahi izan ostiralean Donostiako belodromoan bizitu zen pop festa handiarekin eta eurite gogorrak bidali zituen, bost gradu inguruko tenperaturako giroarekin. Guzti honek Anoeta inguruan auto-ilara luzeak sortu zituen eta hau dela eta, jende askok ezin izan zuen Goldfrapp taldearen taularatzera garaiz iritsi. Giro hotzak, eszenatoki handiegiak eta soinu txarrak Alison Goldfrappen, Will Gregory eta gainontzeko hiru musikarien ikuskizuna zapuztu zuen. Ordu bete inguruko kontzertua eskaini zuten eta txistu hotsak ere entzun ziren publiko artetik.

 


Coldplay taldekoak ere oso puntualak izan ziren eta ordurako, masa jada guztiz egonkortuta, belodromoak bete itxura hartua. Euskal Herri osotik eta kanpotik (batik bat Frantziatik) etorritako 10.000 pertsonarekin topatu ziren britainiarrak. Atzealdean kokatua zegoen pantaila horizontaletik erloju digital erraldoi batek atzetik aurrera, minutu bat kontatuz Square One abestia iragartzen zuen. Abesti puska honek X&Y diskoa irekitzen du, zeinak sei milioi eta erdi kopia baino gehiago saldu diotela dioten iturri ofizialek.


Lehen abestiek jendea berotzeko balio izan zuten (Square One, Politik, Yellow eta Speed Of Sound). Hala eta guztiz ere, gero kantu ‘ez hain ezagunekin’ erritmoa jaitsi zuten (God Put A Smile Upon Your Face, See The World, White Shadows, The Scientist, Til Kingdom Come, Don't Panic eta Green Eyes). Kontzertuaren erdialdean, publikotik oso gertu abesten ari zela, lehen lerroko zaletu baten sakelako telefonoa hartu zuen eta norbaiti zuzenean abestu zion. Txalo zaparrada eragin zuen horrek guztiz bereganatua zuen zaletuen artetik. Neurria oso ongi hartua dio bitxikeria horri, ia kontzertu guztietan egiten baitu.


Coldplay taldeko frontman-ak bere 28 urterekin badirudi ordu

... (... jarraitzen du)

Etiquetas:

04/01/2006 16:45 Autor: Lander Arbelaitz. #. Tema: Iritzi artikuluak No hay comentarios. Comentar.

05/06/2005

Ez da bidea

Bai, gure hizkuntzari buruz hitz egitera datorren beste bat naiz, baina nire idatziaren helburua ez da euskararen egoera salatzea (hori denok oso argi dugula zein den iruditzen baitzait), baizik eta hau ahalbidetzen duen jendearen utzikeria salatzea eta badakit sentsibilitate bereziko gaia dela, baina amorratu egiten nau.
Planteatzen dudan galdera hauxe da: zer gertatzen zaigu? Zer demontre egin nahi dugu “nire ama hizkuntza maitatu eta defendatuko dut” bezalako hitzekin, hori esan duenak gero ez badu erabiltzen bere lagunekin zer bazkalduko duten eztabaidatzeko orduan? Argi dagoena da hori ez dela bidea.
Lehengo egunean Leioako unibertsitatean Euskal Eskola Nazionala eskatzen zuen Ikasle Abertzaleak taldeak deitutako paroak. Bertan “euskaraz ikasi, Euskal Herria ikasi” bezalako oihuak entzun ahal izan genituen, baina zoritxarrez, zenbait manifestari elkarrekin gaztelaniaz hizketan ere iritsi zen nire belarrietara. Ez dut uste bakarra izan nintzenik horrek harritu zuena. Eta txarrena ez zen kontraesaneko egoera hortan, euskara eskatu eta euskara baztertzen zuten horiek entzun izana, baizik hizkuntza arrotz hortan hitz egiten zutenen kopurua ez zela ez bat eta ez bi. Nahi genuen ikasketa euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzen genuen bertan bildu ginenok besteak beste. Baina nire ustez ez da nahikoa Montero jaunari aurpegiratzea karrera guztiak euskaraz izan nahi ditugula gero eskaria egin duenak ez badu hizkuntza salbatzeko funtsezkoena dena egiten: hitz egin.
Hala ere, Leioan gertatua mila adibideen arteko bat soilik da, zoritxarrez. Basterretxeak Aurkari Ikusezina liburuan ongi esaten duen bezala, “gazteak euskara maite du baina gero ez du erabiltzen”. Badakit hitz gogorra dela, baina horrelako jendea arduragabe baino faltsua dela iruditzen zait, zeren gero kontzientzia lasai-lasai dutela joango dira euskaraz bizi nahi dutela garrasika, baina berriro ere, ez da bidea.
Amaitzeko, hori aldatzeko, euskal herritarrengan iraultza ideologiko bat edo nolaba... (... jarraitzen du)
05/06/2005 02:29 #. Tema: Iritzi artikuluak No hay comentarios. Comentar.


Blog creado con Blogia. Derechos de autor con . Estadísticas. Suscribir RSS. Admin.
Blogia apoya: Fundación Josep Carreras, y Evento Blog España. Vota en los Premios Bitacoras.com [Blog Oficial en LaInformacion.com]