Blogia
Landerren Txokoa

25 minutuko erreportaia

Erreportaje hau zen Estoniara joan izanaren zergatia. Eskolako azken proiektu bezala dokumental bat egin behar genuen eta Rob van Elburg lagun eta klasekide holandarra eta biok Estoniako errusiarrei buruz zer edo zer egitea erabaki genuen. Informazioa bilatu ostean, estatua sakonago joateko aitzaki gisa hartu eta errusiarren integrazio arazoez egitea erabaki genuen. Hara iritsi eta elkarrizketak bilatu, hiriaren irudiak, jendearekin hitz egin... oso 10 egun lanpetu igaro genituen, eta hare gehiago azken bi egunetan estatua kendu eta istiluak izan baitziren. Inor gutxik espero zuenez hori gertatzea, pare bat telebista kamera lokal eta gu geunden bertan, beraz, guk grabatu genituen irudiak nahiko esklusiboak direla esan daiteke, azkenean, kamerok bananduta eta gure kontura baikenbiltzan. Aitortu beharra dut ni nintzela kamera zeramana istiluak gertatzen ari zirenean eta instintuak gidatzen ninduen lekura grabatzen nuela, gainean nuen 'shock'-ak pentsatzen ez baitzidan uzten. Ez dut sekulan hain giro biolentorik ikusi inon, eta argazkilari baten kamera lurrera bota eta zapaltzen ikusi nuen errusiar bat, horrek ikaragarrizko tentsioa sortzen dizu gorputzean, eta hare gehiago lau pertsonak edo nire kamera kendu nahi izan zidatenean. Ikusiak ikusi, kamera etxean utzi eta argazki kamerarekin bertara hurreratzea erabaki nuen. Tropelaren erdian joan nintzen eta noizean behin argazki batzuk atera nituen. Hor ere, behin baino gehiagotan haserretu zitzaidan jendea eta ateratako argazkiak ezabatu behar izan nituen. Hala ere, batzuk salbatzea lortu nuen, baina onenak ezabatu egin behar izan nituen.

Dokumentala bi hilabetetako lanaren emaitza da eta espero dut jendeari gustatuko zaiola. Eskerrik asko.

pd: saiatu naiz bideoa hemen ikusteko aukera jartzen, baina zerbait gaizki egin bide dut, ez baitut lortzen. Argiako webgunean ikusgai dago, hemen jarriko dut lotura zuzena dokumentalera, bertara sartzea nahikoa da ikusteko.

http://www.argia.com/argia-astekaria/2094/estatua-bat-bi-estatu/bideoa/estoniako-errusiarren-integrazioari-buruzko-dokumental-luzea




0 comentarios