|
Temas
Archivos
Enlaces
Euskal Herriko informazioa
Musika
Aldizkariak
Blog-ak
Gazteontzat
Besterik...
|
Se muestran los artículos pertenecientes al tema Elkarrizketak.
09/07/2007
 Gizon serioa da Raivo Vetik. Tallinngo Unibertsitateko Nazioarteko eta Gizarte Institutuko zuzendaria da eta Estoniako errusiarren integrazioari buruzko zenbait liburu idatzi ditu. Tallinngo portu osoa ikusgai duen bulego argitsuan hartu gaitu eta pil-pilean dauden gaiak jorratu ditugu. Zer garrantzi du hezkuntzak gutxiengo bat integratzeko? 2000. urtean Estoniako integrazio programan hezkuntza puntu garrantzitsuenetakoa zen. Integrazioa belaunaldi gazteenei zuzendua dago eta gazteak hezkuntza sistemako parte dira. Hala ere, badira beste ikuspegi batzuk, sozio-ekonomikoa, politikoa… Zein da zure iritzia azken 16 urteetako Estoniaren hezkuntza politikaz? 16 urte denbora-tarte luzea da. Alde txar eta onak daude. Sobiet Aroan bi hezkuntza sistema zeuden, errusiarra eta estoniarra, programa ezberdinekin. Independentzia aldarrikatu genuenetik, arazorik handiena sistema bateratzea izan da. Nahiz eta hizkuntza ezberdinetan ikasteko aukera izan, ideologikoki bera da. Orain, sistema berrira trantsizioa hasiko da, pausoka, eta sei urtetan errusiar eskoletako curriculumaren %60a estonieraz izango da. Orain arte dena errusieraz zuten, Estoniar hizkuntza izan ezik, baina sistema ez da estoniar hizkuntza irakasteko gai izan. Asimilazio prozesuaz kexatu dira errusiarrak. Kexu nahiko komuna da hori immigrazioa jasandako herrialdetan. Pentsaera nazionalista duten estoniarrentzat, orain arteko politika ahula zen, traizio bat. Gogorragoa izateko eskatzen zuten. Bestalde, errusiarrek diote dagoeneko gogorregia dela. Honela ikusita, Estoniako Gobernuaren politika bi jarrera hauen arteko konpromisoetan oinarritua izan dela esango nuke. Integrazioa estatu baten barruan arazo asko sortzen dituen prozesua da, ezinezkoa da alde guztiak pozik uztea. Amnesty International erakundeak dio errusiarrak ez direla lehen mailako biztanle bezala hartzen. ... (... jarraitzen du)Etiquetas: Raivo, Vetik, estonia, errusiarrak, Bronze, Soldier, soldadua, Tallinn
24/12/2005
 Skunk
14 urte munduko leku ezberdinetako bazterrak alaitzen daraman talde honek, Giltzak diska berria atera du. Europa osoan, Libanon, Kanadan jo dituzte kontzertuak. Gitarra jotzeaz gain, taldeko abeslaria den Rafarekin aritu gara hizketan. 1- Zer topa dezakegu disko berrian? Beti bezala, estilo eta erritmo ezberdinen nahasketa bat. Batzuek diote gero eta gogorragoak garela, baina, badaude gauza lasaiak ere. Ska, reggae, punk, rock, hardcore eta ekialdeko doinu batzuk ere hor daude. Toke flamenkoa duen kantu bat ere egin dugu. Giltzak-eko ia abesti guztiak euskaraz dira, bi frantsesez eta bat gazteleraz. Bilduma baterako egin genuen Nolakoak Gara abestia ere sartu dugu. Hirugarren diskoko Dirua kantaren ordenagailurako pista bat ere ikusgai dago. 2- Lehen, zuen zigilu propioa den “Skunk Diskak” ekin kaleratzen zenituzten diskoak. Kinki Metak-ekin, eta orain berriz,, Giltzak Gor disketxearekin. Zer dela eta aldaketa hau? Guk ekoizpena gure zigiluarekin egiten dugu, baina gero, Frantzian lizentzia bat dugu hango zigilu batekin eta Espainian Gor-ekin aterako da. Kinki, gure azken diska, berdintsu egin genuen: ekoiztu gure zigiluarekin, lizentzia bat Metak disketxearekin eta Frantzian beste batekin. <... (... jarraitzen du)Etiquetas: skunk, giltzak
15/11/2005
 Iban Toledo errealizadore eta Iker Barandiaran kazetari-produkzio lanetan, RIP taldetik bizirik dauden Jul eta Txerra kideekin elkarlanean egin dute ‘RIP. Punkaren 25 urteko historia bizia’. Guk Barandiaranekin aritu gara solasean. Nola hasi zen dena? Hasiera batetik egin behar al zenuten DVDa? 2003an urrian Karlos Agirreurreta –Mahoma‑ hil zenean Iban Toledo eta nik erabaki genuen Goiena TBrako dokumental bat egitea RIPen omenez, konturatu ginelako taldekideen erdiak hilda zeudela, Portu 1997an hil baitzen. Hasiera batean, bizirik geratzen direnei elkarrizketak egiten hasi ginen ‑Jul eta Txerra‑ eta ondoren, garaiko beste musikari batzuk, euren lagunak... Hitz bitan, materiala biltzen hasi ginen, argazkiak, bideo-irudiak... Momentu batean konturatu ginen arte osatuagoa zen zerbait egin genezakeela. Taldekoei proposatu genien, gero Goienakoei tea ados zeudenez hainbat diskoetxerekin harremanetan jarri ginen. Gaztelupeko Hotsak-ekin harremanetan jarri ginen eta hau izan da emaitza. Bi urte igaro dituzue materiala biltzen. Zer nolako lana izan da materialaren bilketa, gogorra? Bi urte esanda badirudi buru-belarri igaro ditugula, baina ez da hainbesterako izan. 2003an hasi ginen gogor, eta gero lan batzuk izan ditugulako aparkatua eduki genuen. Gero 2004an berriz hartu genuen sasoi batean eta 2005ean, uda hasieran, erabaki genuen oso gogor hartzea eta iraila arte jo ta su ibili gara. Bestetik, materiala biltzen gauza batzuk kasualitatez irten dira: gauza asko RIPekoek zeukaten, elkarrizketatutako jendeak, guk gure telebistako artxiboan... Nola hartu zuten RIP taldekoek proiektuaren berri? Hasiera bat... (... jarraitzen du)
16/09/2005
Zergatik joan zinen San Franciscora eta ez beste nonbaitera?Ingelesa ikasteko aitzakiarekin, argi neukan kanpoko herrialderen bat ezagutu nahi nuela. Agentzia batera jo nuen eta aukeren artean San Franciscokoa izan zen gehien gustatu zitzaidana eta horregatik joan nintzen hara. Sei astetarako joan nintzen lagun batekin eta familia batekin egon nintzen denbora guzti horretan. Zer gustatu zitzaizun gehien?Hiria orokorrean, parke erraldoiak, kale guztiak aldapan, tranbiak, Alcatraz... Jende ezberdin mordoa dabil han kalean. Zuriak, beltzak, japoniarrak, txinatarrak, homosexualak, heterosexualak… Han ezberdintasun kultural horretara guztiz ohiturik daude. Ez da hemen bezala, hemen denok ‘berdinak’ gara. Hemen ia denok zuriak gara eta gainontzekoak gutxiengoa dira. Han ilea berdez pinta dezakezu eta ez dizu inork arraro begiratuko. Hori hemen lortzea polita litzateke, baina oraingoz behintzat oso zaila izango da. Zer gustatu zitzaizun gutxien?Konpondu beharreko arazo handia dute eskaleekin. Ia kale-kantoi guztietan daude. San Franciscoko jendea AEBtako beste lekuetakoa baino irekiagoa denez eta parke ikaragarriak dituztenez, Reaganek meategiak itxi zituenean, AEB osoan kalean geratu zen jendea pixkanaka SFra joaten joan zen urte osoan duten klima epelagatik. Egia al da hango jendea irekiagoa dela?Bai, askoz ere irekiagoa. Kalean mapa batekin joatea nahikoa duzu norbait zuregana etorri eta ea galdua zauden galdetzeko. Horrelako mila adibide bizitu ditut sei astetan. Kanpora ateratzen zarenean konturatzen zara zergatik dioten atzerritarrek euskaldunok itxiak garela. Ba al dute Euskal Herriaren berri han?Ez denek, baina askok bai. Beste leku batzuetan ez bezala, ez dute euskaldun izatea terrorismoarekin lotzen. Askok badakite Euskal Herriaren egoera zein den eta galderak egiten dizkizute, eta intere... (... jarraitzen du) Espainiako Vueltan eroriko ikusgarria izan ondoren etxean zegoela egin genuen elkarrizketa. Telefono mugikorrarekin ez da oso ongi moldatzen. Lepa-uztaia (klabikula) hautsi eta operatu berria zen. Zure anaia eta zu Liberty taldera joango zaretelako zurrumurruak dabiltza. Zer deritzozu?Zurrumurrua kalean dago, hori badakit. Baina hala ere, oraindik ez dago ezer ere sinatuta eta nahiago nuke horretaz ez ezer ere esan. Zerbait gertatzen bada, esango dugu, baina oraindik ere ez dugu ezer sinatu. Hori da esan dezakedan gauza bakarra. Zer iritzi daukazu Armstrong-i egin diotenaren inguruan?Nik uste ez dagoela ongi hain berandu ateratzea gauza hauek. Bere garaian atera izan balute ongi, baina hainbeste urteren ondoren, eta gertatua-gertatu ondoren, ez zait ongi iruditzen polemika hau guztia orain sortu izana. Zer iritzi daukazu Pro Tour Ligari buruz?Nik uste ongi dagoela. Noski, argi dago Pro Tour Ligatik kanpo geratuz gero maila baxuagoko karreretan hartu behar dutela taldeek parte. Baina, bestela, sistema aldetik, nik uste ongi dagoela. Itzuli ‘handiak’ Italiako Giroa, Frantziako Tourra eta Espainiako Vuelta izanik, ezberdintasun handia al dago Vuelta eta Tourraren artean?Bai, oso handia. Frantziako Tourrean jende asko izaten da bide bazterretan lasterketa ikusten eta Espainiako Vueltan berriz oso gutxi. Honez gain, Tourrerako prestatzen dira pelotoiko korredorerik onenak eta horra huts egiten dutenak joan ohi dira Espainiako Vueltara, beraz, maila aldetik ere aldea badago. Hala ere, izaten gara batzuk, Espainiako Vuelta ere buruan izaten dugunak. Zein izan da zure idolorik handiena?Delgado. Oso txirrindulari erasokorra zen eta betidanik gustatu izan zait. Aurten itzuli handietan ez dugu euskal txirrindularirik izan, erreferenterik gabe omen gabiltza. Zer moduz ikusten duzu euskal txirrindularitza?Beno, ez... (... jarraitzen du) Hondarribiako traineruko arraunlari 'Aizperro'ri egin nion elkarrizketa Kontxako Banderarako bigarren igandea jokatzeko falta zenean. Astillero izan zen lehen igandean onena, bi segundo atera zizkion Castrori eta Hondarribiari 14. Esperantzarik bai igandean nolabait 14 segundu hoiek errekuperatu eta bandera irabazteko?Esperantza beti egoten da, nik uste oso zaila dagola, baina ez ezinezkoa. Itsaso ona badago, diferentzia handia dago baina ez ezinezkoa. Nik uste itsasoan 14 segundu ez dela bentaja handia. Errekor guztiak hautsi zenituzten, denak jaitsi zineten 20tik. Espero al zenuten 19:23ko denbora egin eta hala ere ez irabaztea?Bai. Nik uste traineruak oso azkar dabiltzala. Beste estropadetan egin izan ditugu antzeko denborak 3 ziabogatara, eta ziaboga batera beti azkarragoak izaten dira. 19 inguru hortan ibiliko dia trainerak, itsasoa ona bada, noski. Astillero eta Castrokoen artean GPRS-aren kontuagatik sortu den iskanbilaz ze iritzi daukazu?Beno, nik uste horri ez zaiola garrantzi handiegirik eman behar. Guk ere bageneukan Astilleroren erreferentzia, baina ezin genion jarraitu. Nik uste ongi etortzen dela erreferentzia bat izatea, baina nik uste Astillerok ez zeukala gehiago. Astillerok bere estropada egin zuen eta Castrok ere berea egin zuen. Castrok jakin izan balu Astillero 2 segundutara zegoela, ez zutela azkarrago egingo uste dut. Nik uste hori gehiago kontua dela, Castro bigarren txandan atera izan balitz ez zuela hobeto egingo. Euskal Herriko arraunak ba al du etorkizunik Kantabriarren diruaren aurrean?Ba nik uste baietz. Dena ez dela dirua. Kontua da momentu honetan kantabriarrak fuerte dabiltzala. Hori dena dnboraldiak izaten dira, eta azken urteetan kantabriako taldeak ari dira gogor. Nik uste gipuzkoar edo euskaldunok aurrera aterako garela, dudarik gabe gainera. Zer nolako itsasoa nahi zenuke iganderako? Eta zergatik?Be... (... jarraitzen du)
08/06/2005
Noiz eta nolatan sortu zen taldea?Aurretik ere, hirurok biltzen ginen bertsio batzuk jotzeko baina talde moduan 2001 garren urtean hasi ginen entsaiatzen. Nolatan aukeratu zenuten izen hori? Garai hartan oso gustukoa genuen Stoner rock musika eta hitz joko sinple bat eginez izen hau jartzea erabaki genuen. Zein izan dira zuengan eragina izan duten taldeak?Kyuss, Queens of the stone age, Foo Figthers, Faith no more, Dut , Nirvana, PJ Harvey, fugazzi... Zenbat lehiaketatara aurkeztu zarete guztira?6 edo 7. Debagoienako Danbaka lehiaketa irabazi izanak ze ondorio izan ditu zuentzat? Ate asko ireki dizkizue?Gu talde moduan ezagutarazteko oso baliagarria izan da eta honez gain, gure lehen diskoa ateratzeko aukera eman digute. Esperientzia paregabea dudarik gabe. Saria disko bat grabatzea izan da, noizko Sharon Stoner-en diska dendetan?Esan duzun bezala saria disko baten grabaketan datza, edizioa eta distribuzioa beste kontu bat izango dira. Printzipioz, martxoa eta apirila bitartean grabatuko dugu diskoa eta gero diskoetxeetan aurkeztuko dugu lan hori. Zuek talde berri bat izanik, nola ikusten duzue euskal rock eta orokorrean euskal musikaren egoera?Talde berri asko ari dira sortzen eta gogo handiz datozela nabari da. Bestalde, Euskal Herrian lehen jorratzen ez ziren musika mota desberdinak lantzen dituzte talde berriek eta hori oso aberasgarria dela uste dugu. Zer egin behar du talde berri batek plano musikalera iristeko?Hor, bi zirkuito daude oso garbi desberdintzen direnak; bat, diskoetxe batekin disko bat atera ondoren kontzertu handiak eta talde ezagunekin jotzearena da eta bestea, autoeditatutako disko batekin gaztetxe eta tabernetan zehar jotzea. Zein talderekin joko zenukete zuen kontzertu ideala?Queens of the stone age ed... (... jarraitzen du)Etiquetas: sharon, stoner
07/06/2005
Sortzailea eta sortua. Egilea eta pertsonaia. Patxi Gallego eta Xabinaitor. Komikietako azken euskal heroia eta bere egilea elkartu ditugu.Xabinaitor-i elkarrizketa:1-Zer moduz daramazu famatu izatearen kontu hori?Ni ez nabil fama bila, arriskuan dauden poxpoliñen bila baizik, baina famak ni bilatzen banau ez zait geyegi inporta nire lana taxuz egitea eragozten ez didan bitartean, eta nire lana badakizue zein den (ta bestela liburua irakurri). 2- Zu bezalako super-heroi porno neskarik ezagutzen al duzu munduan?Neretzat neska guztiak dira super-heroiak, mende luzeetan zehar gizonak aguantau behar izan dituztelako, besterik ez bada ere, ta ez da gutxi. Eta pornoarena ez det ulertzen zergatik galdetzen didazun… Aaa, salbatu eta gero alua zurrupatzen diedalako? Baina hori ez det nahita egiten, saihestu ezin dudan zerbait da. 3- Nolakoa da neska perfektua zuretzat?Orain esan beharko nuke ez dala existitzen, denok garela inperfektuak eta guzti hori, baina ez! Existitzen da. Xudurluzia da —Asterix eta Cleopatra irakurri nuenetik dudan fijaziyu bat da, “hori da hori sudurra” zioen Panoramix druida jakintsuak, liluraturik, eta agureek asko dakite—, maiukizkoak ditu ezpainak (Ahokoak), esternoi gaineko zulotxoa eta lepauztaiak asko nabarmentzen zaizkio, hala nola saihets ttipiak ere, eta ferekatzerakoan piano baten teklak dirudite, ipurdi borobila haragiz eta graziyaz betea dauka, urtsua da, oso urtsua, hurbiltzerakoan elektrizitate sentsazio horiii (Itoiz-en kanta hartan bezala) erradiatzen du, malaletxe dexente dauka, baina irribarre egiten duenean mundua zabaltzen da nere aurrean, eta mugitzerakoan dantzan ari den marrazki bizidun baten grazia dauka. Eta, batez ere, pozik ala haserre, barrez ala eztabaidan, baina orduak eta orduak eman ditzaket berekin hizketan. 4- Poxpoliña euskaldunez gain, ba al daukazu salbatu eta gero ... (... jarraitzen du)
06/06/2005
ESAIT Selekzio propioa, noizko?Euskadi-Honduras. Nafarroa-Maroko. Bi partida herri bakarrarentzat. Urteroko polemikaz aritu gara hizketan Iker Sarriegi ESAITeko kidearekinGabonetako partida gaur jokatuko du Euskadiko Selekzioak Hondurasen aurka. Baina berak bakarrik ez: Nafarroako Selekzioak ere jokatuko du, Marokoren aurka. Iaz polemika piztu zen. Egoera aldrebes honen gainean ESAIT Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeko kide den Iker Sarriegirekin aritu gara solasean. Eurak ez dira joango. 1.- Duela bi urteko leloan konpromezua eskatzen zenuten. Aldaketarik nabaritu duzue politikari, jokalari e.a artean? Nori eskatuko zeniokete konpromezu handiagoa?ESAITeko kideen artean egin dugun hausnarketaren arabera, ikusten dugu alde batetik Euskadiko Federazioak ez duela inolako arazorik pankarta ateratzeko eta gauza guztiei baietz esaten dien arren, aldarrikapen hauek eraikitzeko behar diren urratsak ez dituztela ematen. Azken finean, hitzak asko, baina pausurik ez. Guk konpromezua eskatzen diegu kirolean parte hartzen duen agente orori, baina batik bat federazioei, hauek baitira selekzioak antolatzen dituzten erakundeak. 2.- Iazkoa berriz, “Bat eta ofiziala” izan zen, eta argi dago leloak lelo jarraitzen duela. Gainera nafarroako selekzioaren sorrerarekin gauzak aldrebestu egin dira, izan ere, Athletic-eko nafarrek Euskadirekin jokatu zuten eta Osasunakoek aldiz Nafarroarekin. Zer deritzozu honi?ESAITekoak oso kritikoak izan gara gabonetako partidarekin, nahiz eta beti honekin bat egin dugun. Kritikoak izan gara ikusten dugulako ez dugula aurrera egiten, baizik eta atzera, izan ere urte andana daramatzagu partidu hau ospatzen eta gainera gauzek okerrera egin dute. Orain, Euskal Herrian bi selekzio dauzkagu bat beharrean. Iaz, Nafarroako selekzioaren auzia sortu zenean, pastela banatzea izan zen egin zuten gauza bakarra, hau da, Athletic-eko nafarrek Euskadiko selekz... (... jarraitzen du)Etiquetas: esai, euskal, selekzioa, nafarroa LORDurangoko Kafe antzokian emandako kontzertuarekin amaitu dute ia urte eta erdiko bira. Ondo merezitako atsedena hartuko dute orain. Arurretik gurekin hitz egin duteHamalau urte zituztela bildu ziren aurreneko aldiz eta abentura moduan hasitakoa benetako proiektu bihurtu da: Lor taldeak diskoa kaleratu du jada eta makina bat kontzertu eman dute Euskal Herri osoan. Taldeko partaide Kimetzekin aritu gara euren iraganaz, orainaz eta geroaz hizketan. 1-Birako azken kontzertua Durangoko Kafe Antzokian eman zenuten abenduaren 5ean. Baina nola joan da bira?Bira 2003ko ekainean CDa atera genuenean hasi genuen. Hasieran, gaztetxeetan, CD-ak nolako harrera zuen ikusteko, eta nork esango zigun orduan urte eta erdi emango genuela kontzertuak eskainiz.Euskal Herri osoan jotzeko parada izan dugu, baina batik bat Bizkaian jo dugu. Hala ere, kontzerturik jendetsuena Itxasondoko Gazte Topagunekoa izan zen. Esan beharra dago momentu onak eta ez hain onak igaro ditugula. Jende asko ezagutzeaz gain, esperientzia berri ugari bizi izan ditugu. 2-Zer nolako musika jorratzen duzue?Rock metala pop ukitu melodiko batekin. Baina hau talde ugari ezberdin askok esan dezakete. Nik uste, bakoitzak bere estilo propioa duela. Hasieran, heavyagoak ginen, baina sei urte daramatzagunez elkarrekin jotzen, taldeak eboluzionatu egin duela esan dezakegu. 3-Berrizgo gaztetxeko Maketa saria irabazi izanak ateak ireki dizkizuela esan al daiteke?Bai, hala da. 2002an irabazi genuen eta maketa bat grabatzeko aukera izan zen saria. Lorentzo Records-era joan ginen eta bost abesti grabatu genituen bertan. Ondoren, diskoetxe ezberdinetara bidali genuen eta Gor-en erantzuna jaso genuen. Maketa berziklatu genuela esan daiteke eta abesti berri batzuekin diskoa osatu. 4-Baliagarriak al dira Maketa leihaketak talde berriak atera daitezen?Bai, nik hala uste dut b... (... jarraitzen du)
05/06/2005
Zuzeneko diskoa atera berri dute Betagarrikoek eta Japoniara joan dira bigarren aldiz hegazkinez ibiltzea astun egiten zaien arren. Lehengo urtean ere izan ziren eta baita oso gustura itzuli ere. Euren hitzetan “txip-a” aldatzeko ondo dator.1-Arrazoi bereziren batengatik joan zineten Japoniara?Euskal Herrira Japoniako talde bat etorri eta haiekin harremana egin genuelako joan ginen hara. Komentatu ziguten ea gurekin jo zezaketen eta pare bat kontzertu egin genituenean elkarrekin, beren managerrarekin harremana sortu zen. Zuzenean ikusi gintuen, gustatu zitzaiola zuzeneko emanaldia eta bazegoela aukerarik Japonian jotzeko. Fermin Muguruza eta Banda Bassotti hara eramaten dituena da eta Betagarri ere linea horretan ikusten zuela esan zigun. Pasa den urtean eraman gintuen eta horrexegatik joan gara aurten ere. 2-Pasa den azaroan joan zineten eta aurtengo azaroan ere berriz han izan zarete.Bai, hala da.Gutxi gora behera tour bat sortu genuen eta horrek aukera sortu zigun berriz ere hara joateko. Leku batera joaten zarenean harremana egiten duzu bai taldeekin, bai managerrekin eta badakigu ze baldintzapean joko dugun, ze salak aurkituko ditugun… Oso baldintza oneko salak daude jotzeko eta soinuaren aldetik dena askoz garatuagoa. Badakigu nora goazen eta zer aurkituko dugun. 3-Nolako harrera izan zenuten Japonian euskaraz kantatzeagatik?Jendeak ez dio hizkuntzari erreparatzen, doinuari baizik. Haientzat lehen aldia da euskara entzuten dutela eta agian gazteleraren antza hartzen diote. Beraiek kontzertuetara ongi pasatzera joaten dira eta hizkuntza bost axola zaie. Behin azalduz gero, interesa ager dezake norbaitek, baina kontzertu batean daudenean, ez. 4-Anekdota berezirik gertatu zaizue?Japonia bere osotasunean anekdota bat da. Adibidez, Japoniako DJ bati euskal abestiak erakutsi genizkion. Euskal talde bezala ezagutzen gaituzte Euskal Herrian... (... jarraitzen du) Urtzi Ihitza Sainz bere Bilboko ENA Elkartean aurkitu genuen lagun batekin solasean Maiatzaren 9ko arratsalde triste hartan. Euskal Nortasun Agiria sortu zuen eta zer nolako ibilbidea izan duen eta daraman jakin nahi izan dugu. Harrera beroa egin zigun eta elkar aurkeztu ondoren, mahaiaren alde banatan eseri eta elkarrizketa hasi genuen. Nolatan bururatu zitzaizun proiektu honetan sartzea?Hasieran egin nuen kartoizko eredu bat, Euskal Nortasun Agiria izena mantentzen zuena eta 2000 ale banatu nituenean, 2 lagun euskaltzalek proposatu zidaten eredu hobeagotu, eta modernoago bat egitea, elkarte oso bat eratuz. Nik esan nuen zer edo zer sendoa izan behar zuela, zeren aurretik bazeuden 300 ale saldu barik eta horiek 60 000 pezeta ziren. Planteatu zen elkarte ireki bat egitea, euskaltzalea eta nik baietza eman nuen eta hor hasi ginen. 97ko urrian hasi ginen kontaktuan eta 97ko azaroaren 18an egin genuen 4-5 pertsonak lehen batzar formal eta ofiziala. Aurreproiektua zuk egindakoa zen?Dokumentuaren asmoa nirea da, baita elkarte bat eta milaka eta milaka zabaltzearen asmoa ere, hala ere, gauza praktikoa egitearen asmoa ez da nirea. 90. urtetan esaten nuen, lan hau HB bezalako batek egin zezakeela eta udal bakoitzean nolabaiteko bulego bat jarri eta hor ere egin. Baina ez zuten nahi, eta KAS-ek beste gauza ezberdin bat atera zuen kanpaina moduan. Urteak aurrera joanda, 95eko maiatzean atera nuen kartoizko eredu hori, ENA izenarekin, eta 2 urte eta erdi beranduago elkartea eratu genuen. Ba al du beste aurrekaririk?Esan dudan moduan, kartoiz egindako hori. Beste bat ere bai, 85ean eskuz egindako 2 edo 3 eredu. Hasieran ez ziren ezta plastifikatzen ere eta zeuden eginak zeloz. Honen jarraipen bezala, datorren urtean kartoizkoa eta plastifikatua. EAk gerra garaian atera zuen beste bat, Eusko Izat Agiria. Nik hau gero jakin izan nuen eta hor harreman bat izan zen, Euskal Nortasun... (... jarraitzen du)
|