|
Temas
Archivos
Enlaces
Euskal Herriko informazioa
Musika
Aldizkariak
Blog-ak
Gazteontzat
Besterik...
|
Se muestran los artículos pertenecientes al tema Albisteak.
31/01/2008
Berri ona atzokoa. Australiako gobernuaren izenean barkamena eskatuko die datorren otsailaren 13an Kevin Rudd lehen ministroak bertako indigenei aurreko urteetan “zibilizatu asmoz” indigenei umeak familiei kendu eta 'zibilizaziora' eramateagatik. Mundu osoko indigenek eta hauen alde lan egiten duten erakundeek pozik hartu dute berria, bizikidetza eta errespeturako pausu garrantzitsutzat jotzen baitzuten hau. Hainbeste sufrimendu sortu ostean, barkamena eskatzea erabaki du azkenean “gizon zuriak”. Hala ere, Bringing Them Home (Etxera Ekarriz) giza eskubideen alde lan egiten duen taldeak Australiako gobernuari eskaera egin zionetik pausoa ematera ausartu den arte hamar urte baino gehiago igaro dira. Christine King, Stolen Generations Alliance (Lapurtutako Belaunaldien Aliantza)ko kideak ezin omen zuen sinetsi ere barkamenerako data behingoagatik jarri dutela. Negarrez hitz egin zuen King andereak: “jende heldua sinetsita zegoen ez zutela egun hau inoiz biziko, oso hunkigarri eta garrantzitsua da guretzat”. Oposizioaren eskaera baten karietara erabaki du Kevin Rudd lehen ministroak eskaria egitea eta australiar guztiak “harro sentitzeko unea” dela adierazi du, iraganean egindako akatsak onartzen ari direlako. Parlamentu berria otsailaren 12an osatuko dute, eta Welcom to Country (Ongi etorri herrialdera) aborigenen ongietorri tradizionala egingo dute. Hurrengo egunean, otsailaren 13an, Camberran burutuko duten legebiltzarreko saioan eskatuko die barkamena formalki lehen ministroak. 1998an Kanadako Gobernuak antzeko barkamen eskaera egin zien bertako jatorrizko biztanleei. Indigena eta inuit gazteak hartu eta gurasoengandik urruntzen zituzten betirako, eta politika hori zela eta barkamena eskatu zieten. XVIII. mendearen amaieran ... (... jarraitzen du)Etiquetas: australia, indigena, barkamena, belaunaldi, lapurtua, aboriginal, aborigin, gutxiengo, australiar
31/10/2007
1992ko edizioak eraikin txukuna egiteko balio izan bazuen, oraingoak, 15 urte beranduago Erentzun ikastola normalizatzeko balioko duela uste dute urtebetez lanean aritu diren ikasle, irakasle eta gurasoek. Ikastolara iristeko errepide ondoko seinalea falta bada ere, ikusezin izateari utzi eta euskaltzaleen babesari esker, arreta guztia bereganatuko du urriaren 21ean. Logroñotik bederatzi kilometrora eta Iruñetik 81era egon arren, Errioxa eta Nafarroaren arteko mugan, azkenaren aldean geratu da Viana. Ondoren muga gehiago marraztu izan dira Nafarroa zatikatuz, eta eremu ez-euskalduna deituriko zakuan sartu zuten aipatu herria, beste askorekin batera. Errealitate horretan bizi da Erentzun ikastola 1978an sortu zutenetik. Ikastolaren ondoan bada Kueto izeneko muinoa. Bertara igotzen denak pare bat begiradatan hiru administraziotan banatutako hiru lurralde begiztatzeko aukera izanen du. Lehenik, Nafarroa ikusiko du Viana aldera begiratuz, XIII. mendeko eliza dotorearen arrasto eta guzti. Ondoren, ikastola aldera zuzentzen bada, begiak zorroztuz, atzean Logroño ikus daitekeela konturatuko da. Azkenik, ikastolaren eskuineko soroetara egiten badu so, zeruertza Araban pausatzen dela jakin beharko du. Kokagune geografiko horren kariaz, inguruko herrietatik ere etortzen dira ikasleak bertako ikastolara, hala Bargota (Nafarroa), Aras (Nafarroa) edo Logroñotik (Errioxa) bertatik ere. Hala ere, nahiz eta bianar gazteen zatirik handiena herriko eskola publikora joan, bianarrak dira gehiengo Erentzun ikastolan. Etengabe gora doa haur matrikulatuen kopurua eta aurten 133 ikasle dituzte, iaz baino 16 gehiago. Ikastola herrian gero eta onartuago dagoela dio Aritz Lizarraga ikastolako zuzendari gazteak, baina oraindik ere bide luzea egin behar dutela aipatu du. Ikasle kopuruaren gorakada ikastolak herrian duen onarpenaren zeinutzat har daiteke, eta bide horretan 1992an Vianan egindako Nafarroa Oinez garrantzi ... (... jarraitzen du)Etiquetas: nafarroa, oinez, viana, aritz, lizarraga, ikastola, festa, giroa, kilometroak, euskara, euskaraz, euskaldun, errioxa, araba
19/03/2007
Azken samien erreportaia izan da orain arte inoiz idatzi dudan gauzarik onena. Gainera, Argia aldizkarian argitaratzeaz gain, interneten zenbait lekutan aurkitu dut. Argitu nahi nuke, lehenik eta behin, eskolarako proiektu bezala idatzi nuela ingelesez, baina jakinaren gainean edukita Argian ere argitaratu behar nuela. Hori dela eta, euskarazko bertsioa askoz ere osatuago dago, zerbait zuzenduta eta elkarrizketez hornitua. Bestetik, urtegi baten protestatik sami kontzientziara nola pasa ziren eta joika zer den (Argian argitaratutako artikuluan "yoika" jartzen du, baina gero leku ezberdinetan ibili naiz begira, eta zuzen esateko, joika idatzi behar nuela konturatu naiz). Hemen, artikulua atera den lekuen lotura: Ingelesez: Gàldu. Resource centre for the rights of indigenous people Danish School of Journalism Euskaraz: Argia Askapena Indymedia Euskal Herria Aipatzekoa ere, Argiak aste horretan bere webgunea berritu zuela eta ordutik aurrera multimediatikoagoa dela hau. horren berri eman zuten zenbaitek, sustatu -k kasu.
28/10/2006
Due to several regulations in the Danish driving license system, in 35 years the number of killed in traffic accidents have decreased 66%. By Lander Arbelaitz “We have more cars because we want freedom of movement and as our economy is strong, we buy cars”. The director of the Danish Road Directoratet —the organization to manage the national roads—, Sven Krarup Nielsen, used these words to explain the fact that Denmark has twice as many cars it had 35 years ago. The increasing of private cars is a phenomenon we are used to see in almost all the countries. But that often mean more traffic accidents. In order to prevent this, during more than 30 years the Danish government has made different restrictive laws and the number of killed is going down every year. The Spanish government’s decision to change the driver’s licence system created a big polemic in the Basque Country and in Spain. The main reason was to decrease the accidents on road and the public opinion was divided. Some found it the possibility to lose the driver’s licence in one single day too restrictive. On the other hand, others found correct every measure to decrease the number of killed on road. After two months, the fact that the number of accidents went down has been the best support to the government to justify the change. This system is used in several countries, for example Denmark started using a similar one a year ago and people in general are happy with it. ... (... jarraitzen du)Etiquetas: safety, roads, Denmark
27/02/2006
 “Borrokan jarraitzen dutela transmititzen dute beraiek, baina batzuk jada esperantza galtzen hasiak dira. 30 urte daramatzate etxera itzultzeko zain eta azken finean, isilpeko gerra bat bihurtu da. Hainbeste denbora zain egotea oso gogorra da”. Honela deskribatzen dio MATRAKAri Aloña Arruti EGKren Nazioarteko Teknikariak Saharako Tinduf errefuxiatu gunean ikusitako gazteen egoera. EGK taldekoek “gazteon eskubideen alde” lanean ari den gazte elkarteek osaturiko EAEko plataforma bezala definitzen dute euren burua. Aipatu taldea Espainiako gazte kontseiluaren barruan (CJE) dago eta autonomia erkidego ezberdinetako elkarteekin Red Sahara izeneko talde bateko kide da. Saharar errefuxiatuetako gazte elkarte UJSario-ekin hitzarmen bat dutenez, eta hauek ospatzen zuten seigarren kongresua bisitarako aitzaki hartuta, han izan ziren errefuxiatuek bizi duten egoera ikusten. Kongresuan parte hartzeaz gain, Saharar Kulturaren Festibala ospatzen zen eta bertako kultura, jolas, dantza eta abestiak ezagutzeko aukera izan zuten. Honez gain, bosnakako taldeetan hango familien etxeetan bizitzen aritu ziren eta honen ondorioz, lehen eskutik izan zuten euren egoeraren berri. Aloñak hango biztanleekin harreman ona izan zutela ziurtatzen du eta gainera, hori izan zela gehien harritu zuen gauzetako bat. “Izan ere, nahiz eta beraiek jakin gu euskaldunak ginela eta gure afera berri izan, Espainiako gazteen taldearekin joan ginen, eta Espainiak Sahararen egoerarekin duen erantzukizuna ikusita, oso ongi hartu gintuzten”. Bestalde, amorrurik handiena beraien desesperazioa ikusteak eman ziola baieztatu zuen. “Eguna joan eta eguna etorri ikusten dute ez zaiela iristen etxera bueltatzeko eguna”. ... (... jarraitzen du)Etiquetas: sahara
15/12/2005
 Itoiz, The Clash, Ramones eta Public Enemy taldeak, albiste dira berriz ere. Oraingo honetan ez disko berririk atera dutelako, euren historiari buruzko lau liburu kaleratu berri dituelako Gaztelupeko Hotsak disketxeak, euskaraz. “Beste hizkuntzetan bai, baina euskaraz ez genuen musika taldeei buruzko irakurgairik. Hori zela eta, batzuk premia ikusi genuen eta hortik sortu zen proiektua”. Honela hasi zuen aurkezpena Joxe Felix Azkarate Xarra-k, Gaztelupeko Hotsak disketxeko arduradunak, bere hitzaldia. Aipatu disketxeak liburu sail berri bat kaleratu du, Bosgarren Harian izenekoa, eta lehen lau liburuak kalean dira jada. Bakoitzak talde mitiko bat du solasgai: Jon Eskisabelek Itoiz, hari xingle bat liburua idatzi du; Asier Leozek Public Enemy beltzegi, indartsuegi; Gotzon Hermosillak Ramones familia maitagarria; eta Paddy Rekaldek The Clash, punk, rock’n’roll matxinada. Paper Hotsak duela bi urte sortu zuten, baina poesia eta bertsogintza liburu batzuk besterik ez zeuden. Bosgarren Harian “datu objektiboak, baina idazlearen ikuspegitik” eman nahi dituzte eta helburu batzuk finkatu zituzten hasieratik: itzulpenik ez, sakelako liburuak izatea eta liburu didaktikoak baino, dibulgaziozkoak egitea. Irakurterrazak dira eta ikuspeegi historiko-kritiko bat bildu nahi izan dute. Idazleak pozik agertu ziren liburuak kalean ikusteaz eta Asier Leozen hitzetan “hutsune handi bat dago, eta hutsune hori euskaraz dago; bilduma hau proiektu eder baten hasiera bezala ikusten dut”. Honez gain, Dokumentazio grafikorako El Tubo eta Musikaria-ren artxiboa erabiltz ... (... jarraitzen du)
22/10/2005
Bidebat (2D1) taldeak bere lehen diskoa atera berri du irailaren bukaeran eta Iluntzean du izena. Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin kaleratu dute eta irailaren 21ean aurkeztu zuten Bilboko SGAEren aretoan. Talde gaztea da eta 24 urte inguru dituzte laukoteko kideek.
10 kantuko diskoa da Iluntzean, denak euskaraz eta azkena gazteleraz (indiferente). Beraiek sortutako kantuak dira guztiak. Hitzei dagokienez, “gai solidarioak” dira ia denak: hirugarren munduko emakumeak, biolentzia, eta batez ere, inguruan ikusten dituzten kontuen ingurukoak. AEBtako taldeak dituzte eredu: Korn, Papa Roach, Incubus, Tap Root, P.O.D., Disturbed eta Crazy Town adibidez.
1999an sortu zen Arrigorriagan (Bizkaia) bi talderen banaketa gisa eta azken bost urteotan aldaketatxo batzuk izan dituzten arren, elkarrekin ari dira lanean. Maketa grabatu eta 2000 urtean Euskadi Gazteako IX. Maketa lehiaketako finalistak izan ziren. Handik bi urtetara, bigarren maketa grabatu eta Euskadi Gazteako XI. Maketa lehiketako entzuleen saria eraman zuten. Azken, eta hirugarren, maketa 2003 urtean grabatu zuten. Emergenza lehiaketan bigarren postuan amaitu zuten eta Bilboko San Inazio maketa lehiaketa irabazi egin zuten.
Gaur egun entzun dezakegun Iluntzean diskoa 10 urteko lanaren emaitza da, baina, denbora horretan, aldaketa ugari izan dira taldean. Bi dira hasieratik gaur arte dirauten partaideak: Borja Gomez (ahots eta baxua) eta Raul Paz (gitarretako bat), Juanjo Ramirez eta Gorka Martinez dira berriz, taldean azken sartu direnak; lehena, bigarren guitarra gisa eta bigarrena, baterian. Orain d... (... jarraitzen du)
23/09/2005
 Espainian zentsurarekin arazoak izan dituztenen zerrenda gero eta luzatzen ari da —zoritxarrez— azken aldian. Su Ta Gar, Berri Txarrak, Fermin Muguruza, Soziedad Alkoholika, Julio Medem… Soziedad Alkoholika taldekoentzat ez da gauza berria, AVT taldekoen ikuspuntuan jarri zituztenetik, hainbat kontzertu utzi baitizkiete bertan behera. Apirilean Japonian egin zuten biratik itzuli ostean, bi kontzertu utz dizkiete bertan behera, bata ekainaren 18an Huertan (Espainia), eta azkena, abuztuaren 24an Astorgan (Espainia). Jasaten ari diren jazarpen eta kriminalizazio hau dela eta, beren webgunean ez dituzte etorkizunean joko dituzten kontzertuak jarri, “talde ultra-eskuindarrek ez dezaten boikot kanpainarik antolatzeko denborarik izan eta kontzertu aretoko jabea ez dezaten —mehatxuak eta beldurra erabiliz— kontzertua suspenditzera behartu, orain arte egin izan duten bezala”. Lehengo astean berriz ere talde arabarrari tokatu zaio zentsuraren euri-jasa honetan bustitzea, izan ere, El Corte Ingles multinazionalak bere denda guztietatik Soziedad Alkoholikaren produktu guztiak kentzea erabaki baitu. Kontua irailaren 19an minutodigital.com webguneak kaleratu artikulu baten ostean hasi zen. ‘¿Qué hace el Corte Inglés vendiendo discos de Soziedad Alkoholika?’ (Zertan dabil Corte Ingles Soziedad Alkoholikaren diskoak saltzen?) izenburupean, Arabako taldea ETA erakunde armatuaren aldeko taldea zela aipatzen zuen eta Corte Inglesen bere diskoak saltzen zituztela jakitera ematen zuen. Idatzian taldearen abesti baten letra irakurgai izateaz gain, irakurlea presio kanpaina bateko partaide izatera bultzatzen zuen. Multinazionalera emailak bidaltzeko zenbait lotura eta telefono zenbaki ageri ziren amaieran. Azkenik, taldearen eta ETAren logotipoak konparatzen zituzten, nolabait oso antzekoak direna esanez. Beren hitzekin, “hiritar xumeok multinazionaleek Soziedad Alkoholika bezalako taldeak finantziatzeari uztea lortu dugun bezala, orain ere, hiritarron ekimen bati esker, C... (... jarraitzen du)
08/06/2005
 2003ko azaroan Euskadi Gazteko Maketa Lehiaketa irabazi zuen Iruñeako laukote honek jada kalean du Kerobia izeneko bere lehen lana. Uztaila eta abuztua diskoaren grabazioa prestatzen iragan ondoren, 3 astez K-Studios-en sartu ziren diskoa grabatzeko Alberto Porres eta Jota lan teknikoaz arduratu zirelarik. Hamar kantu eta 45 minutuko disko hau Gor disketxearekin kaleratu dute. Zauriz betetako ura kantua ardatz duen emaitzak harrera ona izan du dendetan salgai jarri zen lehen egunetik. Eurek rock melodikoaren barnean kokatzen dute, “poparen freskagarritasuna alde batera utzi gabe, noski”. Ahotsa eta melodiari ematen dioten garrantzi handiak, Him edo Muse bezalako taldeen ukitu bat ematen dio. Taldean lau izan arren, kolaborazioak ere izan dituzte. Abesti batzuetan bi biolin, eta txelo, biola eta tronpeta banaz gain, Berri Txarrak taldeko Gorka Arbizu izan dute Zuen Trajediak kantuan. Bestalde, Leihotikan taldeko Gorka Armendarizek ere Paradisua eta Maiatzak 5 abestietan bere ahotsa sartu du. Kantu guztiak Kerobiak eginak dira eta letrak Xabi Fernandezek idatzi ditu. Mikel Zorrilla taldeko bateria jotzaileak diskoaren aurkezpen egunean esandakoaren arabera, euskaraz abesten dute euren hizkuntza hau delako. Letrei berebiziko garrantzia ematen diete eta “gure itoaldiak, beldurrak zoriontasuna eta abar adieraztea” izan da helburua lehen disko honetan. Euskalgraf taldeak eginiko diseinuarekin ere oso gustura daudela adierazi zuten. Diskoaren azalean kremailera bat ikusten da eta hau irekitzean bihotz bat ikus daiteke. Matraka: #? Lander Arbelaitz Etiquetas: kerobia
07/06/2005
Benito Lertxundik urriaren erdialderako, zuzeneko disko bikoitza aterako du. Bertan, bere kantu arrakastatsu guztiak biltzeaz gain, bilduma horretarako sortutako beste kantu bate re sartuko du. Martxoaren 3an Gernikan eta 11n Tolosan egin zituen kontzertuetan oinarrituko du Zuzenean izeneko lana. Matraka #22, 2005eko martxoaren 16tik 23ra. Lander Arbelaitz
06/06/2005
U2 Donostiarako bisita.Azkenean baieztatu dute: U2 irlandar taldea Donostian izango da. Erresuma Batuko komunikabide batzuek taldearen bira zehaztu zuten, eta abuztuaren 9an Anoetako Estadioan How to dismantle an atomic bomb azken diskoa aurkeztuko dutela esan zuten. Egun batzuk beranduago, informazio hori baieztatu egin dute. Anoeta estadioan izango da kontzertua, eta sarrerak otsailaren 17an jarriko dituzte salgai. Joan nahi duenak, ordea, hasi beharko du dirua aurrezten, garesti xamarrak izango baitira sarrerak. 40 euroren bueltan ibiliko omen dira. Halere, talde mitiko hau zuzenean ikusteak hori baino gehiago merezi duela uste dueneko asko dira, eta seguru sarrerak ahi baino azkarrago agortuko direla. Matraka: #16; 2005eko otsailaren 2tik 9ra Lander Arbelaitz Etiquetas: u2, donostia, anoeta Oasis Disko Berria. Datorren maiatzaren 16an argitaratuko dute Oasis taldeko lagunek estudioko disko berria. Oraindik izena zehaztu ez dioten arren, orain arteko diskorik onena izango dela adierazi zuen Noel Gallagherrek Radio1 irrati britainiarrean. Manchesterko taldea bira prestatzen ari oma da, eta, Erresuma Batuan jada kontzerturen bat zehaztuta duten arren, Euskal Herritik pasako diren edo ez, ez dute zehaztu. Bira horretan, disko berriko kantuako joko dituzte, betiere orain arte egindako lanak ahaztu gabe. Izan ere, urte asko daramatzate musika munduan, eta entzuleek haien kantu arrakastatsu asko dituzte gogoan. Pozik daude disko berria izango denarekin, eta grabazio estudiotik gustura atera dira. Matraka: #15; 2005eko urtarrilaren 26tik otsailaren 2ra Lander Arbelaitz Etiquetas: oasis “Rock Delux” aldizkariak, 20 urte bete zituela ospatzeko, Espainian egin diren 100 diskorik onenak aukeratu zituela azaldu zuten duela bi hilabete inguru Sustatu webgunekoek. 5 euskal diskorik onenak zein diren jakin nahian, internautei iritzia eskatzen hasi ziren, eta, ordutik hona, hamaika zerrenda bildu dituzte. Ondorioak atera dituzte dagoeneko, eta Hertzainak taldearen lehen lana jarri dute txapeldun; bigarren, berriz, Negu Gorriak taldearen Borreroak baditu milaka aurpegi, eta hirugarren lekuan, Itoizen Espaloian gelditu da. Zerrenda osoa ikusi gura duenak Sustaturen webgunean dauka oraindik ikusgai: www.sustatu.comMatraka: #12; 2005eko urtarrilaren 5etik 12ra Lander Arbelaitz Etiquetas: hertzainak R.E.M.Athens-eko banda honek Warner diskoetxearekin duen katalogoa berreditatzea erabaki du. Green (1998) diskotik euren Around The Sun bitarteko disko guztiak biko CD batean eta material estrako DVD batean bildu dituzte. Kontzertuen egunak zehaztu dituzte eta oraingoz behintzat ez dute Euskal Herrira etortzeko asmorik. Matraka: #11; 2004ko abenduaren 29tik 2005eko urtarrilaren 5era Lander Arbelaitz Etiquetas: rem
05/06/2005
 Hiru urte ezer grabatu gabe bazter guztietan kontzertuak ematen igaro ondoren, Manu Chao abeslari ezagunak disko-liburu bat atera du. “Sibérie m’etait contéee” (Siberia kontatu egin zidaten) 132 orriko Chao eta Wozniak karikaturista poloniarraren elkarlan bat izan da. Testuak abeslariarenak dira eta marrazkiak Wozniak-enak. 23 abesti ilun eta tristurari buruzko testuz osatua dago. Ordura arte, idatzitako testuak abestietan letra bezala erabiltzeko idazten zituen; baina gordeta zituen testu batzuk beste zerbaitetarako ere balio zezaketela konturatu zen. Oraingoz, Frantziako liburu dendetan bakarrik dago salgai eta oso osorik frantsesez dago. Abeslariak esan duenez, ez du uste liburua itzuliko duenik, poemek zentzua gal baitezakete. Matraka: #7; 2004ko azaroaren 29tik abenduaren 5era Lander Arbelaitz
04/06/2005
 Rammstein-ek kaleratu berri duen Reise, Reise diskoan inork gutxik dakien sekretua topatu dugu ustekabean MATRAKAn. CD originalarekin soilik entzun daiteke ordenagailua ez den edonon. Reise, Reise kantua hastean, atzeratu -00:36 jartzen duen arte eta hegazkin batek istripua izan aurreko azken uneak entzuten dira. Soinua ez da oso garbia. Pilotu bat garrasika entzun daiteke eta ondoren hegazkineko soinu arraro batzuk. Jarraian, hegazkinaren istripuko golpea entzuten da eta hortik aurrera, makina hautsi soinua. Kaxa beltz bat. CDa irekitzean barnean istripua izan duen hegazkin baten argazkia ageri da. Interneten darabilen zurrumurruetako bat, hegazkinean alemaniako taldekoen lagun bat zihoala eta oso adi entzunda “Aeromexiko” diola, baina zurrumurruak besterik ez dira. Kaxa beltz honetatik, oraingoz atera dezakegun ondorio garbi bakarra, Rammstein-ekoei sekretuak asko gustatzen zaizkiela da; baina beste zerbait deskubritzen badugu, jakinaren gainean jarriko zaituztegu hurrengo MATRAKAren aleetan. (Matraka: #5; 2004ko azaroaren 15etik 21era) Lander Arbelaitz Etiquetas: Rammstein, kaxa, beltza Argitaratu gabeak eta abarAzaroaren 25ean argitaratuko du Fermin Muguruzak “99 – 04” DVD + CD-a. DVDan zuzeneko zenbait kontzerturen irudiak, erreportaiak, bideo-klipak, beraien making off-ak eta askoz gehiago aurkitu ahal izango dugu. Horrez gain, CDan, orain arteko diskoetan aurki ez daitezkeen 18 kantu, horien artean, bertsioak, erremixak, beste taldeei eskeinitako kantuak, soinu bandetarako eginikoak… Bere web orrian azaltzen denez, oraindik materiala biltzen ari da eta norbaitek zer edo zer interesgarria izanez gero berari bidaltzeko eskatzen du. Informazio gehiago ondorengo helbidean: www.muguruzafm.com(Matraka: #3; 2004ko azaroaren 1tik 7ra) Lander Arbelaitz Etiquetas: fermin, muguruza Euskal Rock Erradikala80ko hamarkadan indar handia hartu eta egun oraindik gazteon belarrietan dagoen fenomenoa landu dute Fito Rodriguez eta Miren Jaiok. Urriaren 21etik abenduaren 5a arte Bilboko Rekalde aretoan Euskal Rock Erradikalari buruzko bideoak, hitzaldiak, musikariekin mahai-inguruak, ekitaldiak, kartelak, fanzineak izango ditugu. Duela 2 hamarkada punk-a bezalako fenomeno sozialak egun izan duen eragina aztertzeko aukera paregabea. (Matraka: #3; 2004ko azaroaren 1tik 7ra) Lander Arbelaitz Aurreko urteetako arrakasta ikusita, 3.en urtez jarraian, Irurtzungo gazteek Pikurock gazte jaialdia antolatu dute bertako polikiroldegian. Urriak 30ean izango da gaueko 21:00tatik aurrera. Aurten 7 talde ariko dira: Fjord, Kuraia, S.A., Skunk, Trikizio, Zorabiok eta Batukada. Sarrerak jada salgai jarri dituzte eta 10 € balio du bakoitzak aurretik erosiz gero, bertan erosita berriz, 12 €. Euskararen alde lan egiten duten taldeetako partaideak dira antolatzaileak eta hauen hitzetan “txoznagiroa” izango da nagusi. Horrez gain, bideo proiekzio eta bokadilo salmentaz aparte, lehengo urtean baino leku gehiago ere izango da. Aurreko urtean, Berri Txarrak, Reincidentes eta Gatibu aritu ziren jaialdi honetan eta antolatzaileen hitzetan, “esperientzia positiboa izan zelako jarraitzen dugu aurten ere jaialdiarekin”. Sarrerak ondoko lekuetan jarri dituzte salgai: Irurtzunen Pikuxar Euskal Txokoan eta Martxuetan; Iruñan Xalem, Xalbador eta Planet Rock-en; Donostian Bilintx megadendan; Gasteizen Arriagan; Altsasun Lurrazpin; Etxarri Aranatzen Lekuonan eta Leitzan Gaztañaga Tabernan. Lehengo urteko garraioaren arazoa konpontzeko, autobusak ere jarri dituzte bai Iruña, bai Leitza eta bai Sakanatik joan eta etorri egin ahal izateko. Bidai txartelak Iruñeko eta Leitzako sarrera salmenta puntuetan jarri dituzte salgai. (Matraka: #2; 2004ko urriaren 25etik 31ra) Lander Arbelaitz Etiquetas: Pikurock
|