Landerren Txokoa



Orain arte argitaratu ditudan albiste, erreportaia eta kazetaritza genero ezberdinetako artikuluak aurki daitezke bitakora honetan. Ingelesez dauden azken hauek Danimarkako kazetaritza eskolan egiten ditudan proiektuak dira.

Temas



Archivos

Enlaces

Euskal Herriko informazioa

Musika

Aldizkariak

Blog-ak

Gazteontzat

Besterik...


Se muestran los artículos pertenecientes al tema Erreportaiak.

18/03/2008

Irlanda iparraldea. Amaitutako guda baten arrastoak

20080318135302-azalatxiki.jpg

Margaret Thatcherrek behin Ó Fiaich kardinalari galdetu omen zion nola ote zen posible Britainia Handia bakean izatea Alemania eta Frantziarekin, eta gatazkan oraindik irlandarrekin, hainbeste urteren ostean. “Beno, madam –hasi omen zen elizgizona begirada makurtuta, erdi lotsatuta–, kontua da ez daukazula oraindik Alemaniako Ruhr lurraldea okupatuta”. Egun, Ostiral Santuko Akordioaren hamargarren urteurrenean, bakea da nagusi Irlanda iparraldean.

Ostegun gaua Belfasten. Bakarlari gaztea, gitarra eskuan, Maddens tabernan giroa berotzen. Jende andana mahaietan eserita, eta beste horrenbeste tabernari lanpetuaren begiradarekin bat egin nahian, garagardo eske. Ostalariaren bizkarrean, Ernesto Che Guevara, Nelson Mandela eta Bobby Sandsen aurpegiak “Askatasunaren Gudariak” dioen danborrean marraztuta. Jendea sartu-aterean ari da. Irteteko ez da arazorik; sartzeko, ordea, txirrina sakatu behar da. Barruan, Tom ilehoria arduratzen da segurtasunaz. Aldamenean duen monitoreari so egin, eta atea ireki. “Aspaldiko gerra garaietan” –eurek dioten bezala– taberna errepublikarrak paramilitar loialisten eraso puntu bihurtu ziren, eta oraindik ere, gehienek orduan hartutako segurtasun neurriekin jarraitzea erabaki dute. Hamalau urte daramatza Tomek bertan lanean, eta ez omen dute inoiz erasorik pairatu. “Hori honengatik da –dio hatz erakuslea atearen alboko monitorera zuzenduz–, ziur egon zaitezke”. Bakea sinatu zela hamar urte bete diren arren, oraindik hobe ei da tentuz ibiltzea.

Urteak beharko dira, belaunaldiak ziurrenik, Irlanda iparraldean bizi diren bi komunitate nagusiak (irlandar, errepublikar, katolikoak alde batetik; britainiar, unionista, protestanteak bestetik) guztiz adiskidetu eta iraganeko ezin ikusiak guztiz gainditzeko. Hala ere, pixkana garaiak aldatuz doaz, eta egun, zenbait pertsona eta alderdik bakearen alde erakutsitako konpromiso irmo

... (... jarraitzen du)

Etiquetas: , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , ,

18/03/2008 13:53 Autor: Lander Arbelaitz. #. Tema: Erreportaiak No hay comentarios. Comentar.

Danimarka. Iparraldeko herri aurreratu hori

20080318133847-pic5txiki.jpg

Daniar guztiek dute hezkuntza eta osasunerako zaintza osoa doan izateko eskubidea. Gazteek 18 urte egitean gurasoen etxea uzten dute, eta beren independentzia bermatzeko, Gobernuak hilean 680 euro ematen dizkie. Gizarte eta ingurumen politiketan munduko aurrerakoienetakoa da. Mathias gaztearen ohiko egun bat oinarri hartuta, Danimarka eta Euskal Herriaren arteko ezberdintasunak agerikoak dira.

Mathias Stigsgaard daniarra da. 22 urte ditu eta kazetaritza ikasketak medio 300.000 biztanleko Århus hirian bizi da. Hala ere, jatorriz Hørlshomgoa da, Kopenhagetik iparrera jo eta kilometro gutxira dagoen herrikoa. 29 urteko arrebak arabieratik daniar eta ingelesera poesia itzuliz bere kasa egiten du lan. Aita negozio gizona du, ama irakaslea eta duela bost urtetik bananduak daude.

Eguzkiak gortina meharreko leihoa topatu aurretik jaiki ohi da Stigsgaard eskolara joateko. Danimarkako Kazetaritza Eskolan bigarren maila egiten ari da, eta etorkizunean prentsa idatzian lanean ikusten du bere burua. “Unibertsitateko ikasleak noiz hasten diren ikusita, nik gazte ekin diet goi mailako ikasketei”. Egia da. Danimarkan gazteek eskola amaitu ostean urte batzuk hartzen dituzte beste gauza batzuk egin eta etorkizuna nola bideratu ondo erabakitzeko. Batez beste, 23 urterekin hasten dute unibertsitatea, presarik gabe. Stigsgaardek 18 urterekin eskola bukatu eta sos batzuk aurreztu asmoz, lan egitea erabaki zuen. Sei bat hilabete beharra bilatzen eman, eta beste horrenbeste egin zituen supermerkatu batean jardunean.

Soldaduska egitea egokitu zitzaion urtebete geroago. Azterketa fisikoa gainditu ostean, zozketa bidez erabakitzen dute nork joan behar duen –normalean joateko gai direnen hirutik bat–. Norbaitek ez badu zerbitzu militarra egin nahi, suhiltzaile edo gizarte-lanak egiteko aukera du soldata baxu baten truke, baina urtez urteko datuak ikusita, inor gutxik egiten du aukera hori. Soldadugaiei zenbait abanta

... (... jarraitzen du)

Etiquetas: , , , , , ,

18/03/2008 13:38 Autor: Lander Arbelaitz. #. Tema: Erreportaiak No hay comentarios. Comentar.

31/10/2007

Urpeko ondare arkeologikoa. Iragana berreskuratzen

Galeoi handietatik familiarteko txalupetara, jatorri, kolore eta tamaina askotako itsasontziak pasa izan dira Euskal Herriko uretatik. Bertako porturen bat izan dute askok abiapuntu zein helmuga, beste askok une baterako geltoki besterik ez; eta izan dira itsaso zabalean ustekabeko bidaiaren amaiera garratza topatu dutenak ere. Arrazoi ugarik hondora dezakete ontzi bat eta ondoren, Kantauri Itsaso zakarra arduratzen da egur eta burdina pixkanaka hondar bihurtzeaz. Dena den, alga artean bada oraindik historiako kapitulu hauen testigantza ematen duen aztarna ugari. (artikulu hau Argia astekariaren 2102. zenbakian argitaratu zen testu osagarri batzuekin).

Portugaletetik (Bizkaia) atera zen Padosa belaontzi suediarra. 1878an eraiki zuten eta 60 metroko luzera eta 860 tonako pisua zuen. Ekaitz gogor batek astintzen zuen 1907ko abenduaren 14ko ilunabar hura. Haizearen zakartasunak oso zail egiten zuen olatu erraldoien artetik bide egitea eta Martin Björk kapitainak berehalako erabakiren bat hartu behar zuen, hamaika pertsonako tripulazioa ez bazuen arriskuan jarri nahi. Bide erdian Biarritzeko hondartzan aterbe hartzea erabaki zuen. Baina kapitainak ez zekien Saint Martin gaineko faroa aldatu zutela eta hondartzarantz zuzendu zenean, zorigaiztoko harkaitzezko labarra topatu zuen hondar xehea beharrean. Garai hartako argazki batean ageri denez –ikus ondoko irudiak–, hondartzatik bertatik ikusi zuten hainbat bizilagunek belaontzi dotorea, ur gainean mantentzeko borrokan, baina itsasoa hain zakarra izaki, natura erraz gailendu zen. Gau ilun hartan, tripulazioko hamaika gizonetatik lauk bizia galdu zuten eta orduz geroztik, herri lapurtarreko plaza batek Padosa izena darama gau hartan zendutakoen omenez.

Itsasontzi suediarra bezalako pasarteak ez dira gutxi izan Euskal Herriko kostaldearen historian. Duela 2000 urte baino gehiago, itsaso bidez ere iristen ziren erromatarrak euskal herrietara, eta bertako bizt

... (... jarraitzen du)

Etiquetas: , , , , , , , , , , , , , , , , , , ,

31/10/2007 01:12 Autor: Lander Arbelaitz. #. Tema: Erreportaiak No hay comentarios. Comentar.

09/07/2007

25 minutuko erreportaia

Erreportaje hau zen Estoniara joan izanaren zergatia. Eskolako azken proiektu bezala dokumental bat egin behar genuen eta Rob van Elburg lagun eta klasekide holandarra eta biok Estoniako errusiarrei buruz zer edo zer egitea erabaki genuen. Informazioa bilatu ostean, estatua sakonago joateko aitzaki gisa hartu eta errusiarren integrazio arazoez egitea erabaki genuen. Hara iritsi eta elkarrizketak bilatu, hiriaren irudiak, jendearekin hitz egin... oso 10 egun lanpetu igaro genituen, eta hare gehiago azken bi egunetan estatua kendu eta istiluak izan baitziren. Inor gutxik espero zuenez hori gertatzea, pare bat telebista kamera lokal eta gu geunden bertan, beraz, guk grabatu genituen irudiak nahiko esklusiboak direla esan daiteke, azkenean, kamerok bananduta eta gure kontura baikenbiltzan. Aitortu beharra dut ni nintzela kamera zeramana istiluak gertatzen ari zirenean eta instintuak gidatzen ninduen lekura grabatzen nuela, gainean nuen 'shock'-ak pentsatzen ez baitzidan uzten. Ez dut sekulan hain giro biolentorik ikusi inon, eta argazkilari baten kamera lurrera bota eta zapaltzen ikusi nuen errusiar bat, horrek ikaragarrizko tentsioa sortzen dizu gorputzean, eta hare gehiago lau pertsonak edo nire kamera kendu nahi izan zidatenean. Ikusiak ikusi, kamera etxean utzi eta argazki kamerarekin bertara hurreratzea erabaki nuen. Tropelaren erdian joan nintzen eta noizean behin argazki batzuk atera nituen. Hor ere, behin baino gehiagotan haserretu zitzaidan jendea eta ateratako argazkiak ezabatu behar izan nituen. Hala ere, batzuk salbatzea lortu nuen, baina onenak ezabatu egin behar izan nituen.

Dokumentala bi hilabetetako lanaren emaitza da eta espero dut jendeari gustatuko zaiola. Eskerrik asko.

pd: saiatu naiz bideoa hemen ikusteko aukera jartzen, baina zerbait gaizki egin bide dut, ez baitut lortzen. Argiako webgunean ikusgai dago, hemen jarriko dut lotura zuzena dokumentalera, bertara sartzea nahikoa da ikusteko.

(... jarraitzen du)

Etiquetas: , , , , , , , , , , , ,

09/07/2007 17:28 Autor: Lander Arbelaitz. #. Tema: Erreportaiak No hay comentarios. Comentar.

Espero ez zen gau baten kronika

20070709171827-img-5352.jpg

Aurreko astean zabaldutako zurrumurruek ziotena egi bihurtu zen apirilaren 25ean. Tallinngo hiria Sobiet soldaduaren estatuaren gainean karpa zuri bat zuela esnatu zen, goizaldeko 6:00etan jarria. Ansip jaunak zuzentzen duen gobernuak bazekien Errusiako Estatua mehatxuka izateaz gain –kentzen bazuten hezur-haragizko soldaduak bidaliko zituztela 24 ordu bertan egon zitezen, adibidez–, Estoniako errusiarrak eta are gehiago, estoniarren %60a estatua lekuz aldatzearen aurka zituela. “Akats politiko handia” izan da zenbait adituren ustetan, baina hauteskunde aurretik hitza emana zuen kendu egingo zutela. Hala, krabelinak eskuetan jendea karparen parean biltzen joan zen poliki-poliki.

Eguerdi partean ehun pertsona inguru zeuden bilduta, batzuk karparen inguruko hesietan arrosak jarri nahian. Polizien bi lerrok babesten zuten hesia eta giroa lasaia zen. “Herrialde garden” bateko biztanleak direla diote harro estoniarrek, horren adibide izan daiteke poliziek izen-abizenak daramatzatela soinean josiak. Orduak pasa ahala, jende kopurua eta tentsioa handitzen joan ziren. 19:00etatik aurrera, plaza eta inguruko kaleak lepo beteta geratu ziren. “Damua” edo “faxistak” bezalako oihuak behin baino gehiagotan entzun ziren Ansip lehen ministroaren eta poliziaren aurka. Honez gain, kontzentrazio baketsua izan behar zuena zapuzten joan zen geroz eta gazte gehiago poliziari harriak eta beirazko botilak botatzen hasi zirenean. Giroa gaiztotzen hasi izanak hainbat pertsona haserretu zituen, batez ere, modu baketsuan protesta egin nahi zutenak, eta horrek manifestarien arteko ika-mikak ekarri zituen.

Hiru orduz, leher egiteko zorian egon zen dena. Tentsio handia nabari zen bai manifestarien eta bai polizien adierazpenetan. Poliziaren jarreran garbi ikusten zen ez erantzuteko aginduak zituztela. Hala ere, hiru orduz etengabe botilak eta harriak jaso ondoren, polizia-gizon eta manifestari baten arteko enfrentamendu

... (... jarraitzen du)

Etiquetas: , , , , , , , , , , , ,

09/07/2007 17:18 Autor: Lander Arbelaitz. #. Tema: Erreportaiak No hay comentarios. Comentar.

Estatua bat, bi estatu

20070709171147-img-5244.jpg

Estoniako errusiarren integrazio prozesua ez da bere garairik onenak bizitzen ari. Gobernuak beren nortasunaren sinbolo zen estatua lekuz aldatzea erabaki izanak ez du lagundu, ezta herritarrek gau batez hiriaren kontrola hartu eta bertako dendak suntsitu eta lapurtu izanak ere. Hala ere, oroigarriarekin gertatua errusiarren integrazio ezaren azken adierazlea baino ez da, askorentzat.

Faxisti!” garrasika haserre dabiltza milaka pertsona Estoniako hiriburuko plaza batean. Bertako errusiarrak dira. Poliziak neurriak hartu dituela dirudi, baina ez da hala. Ikusmina zegoen ea zenbat jende bilduko ote zen kontzentrazioan, baina gutxik espero zuen hainbeste izatea bertan batutakoak. Are gutxiagok apirilaren 25eko gau hartakoak, herrialdea subirano denetik gertaturiko istilurik larrienak izango zirela. Pertsona bat hil zen labankada baten ondorioz. Historiak erakutsi izan du lider sinboliko bat gai dela milaka pertsona bere inguruan biltzeko, baina lider bihurtu diren sinboloak ere atzean ez direla geratzen ikusi genuen Estonian. Sobiet aroan eraikitako soldadu baten estatua lekuz aldatzea erabaki zuen Gobernuak, eta Estoniako errusiar askok iraintzat hartu zuten. Hala ere, estatuarekin gertatuak errusiarren integrazio zailtasunak besterik ez ditu azpimarratu.

Regina ilehoria bere amarekin bizi da Tallinngo pisu batean. Andrei beltzaranak ere Estoniako hiriburua du bizitoki. Biek 24na urte dituzte. Bata arkitektura ikasten ari da eta bestea enpresaritzako master bat. Estoniera da Reginaren hizkuntza; Andreik berriz, ama errusiarra duenez, ama hizkuntza errusiera du. Biek diote estoniarrak direla, Andreik ordea, ez du hiritartasunik eta udal-hauteskundeetan baino ezin dezake bozka. Bietako inor ez dago gustura Sobietar Estatuaren aferan gobernuak izan duen jarrerarekin, eta ez batak eta ez besteak ez dute errusiarren parte handi batek egindako txikizioa begi onez ikusten.

Errusiarren integrazio falta hiruki bat

... (... jarraitzen du)

Etiquetas: , , , , , , , , , , , ,

09/07/2007 17:11 Autor: Lander Arbelaitz. #. Tema: Erreportaiak No hay comentarios. Comentar.

15/12/2006

The Silent Revolution

20061215010331-detail.jpgSámi indigenous culture was close to disappearing thirty years ago; however,
mainly due to education, media and the Sámi Parliaments, the survival of
 this divided people is closer to reality.
By Lander Arbelaitz


Outside the temperature is below 0° C and it has been dark since 13:00. Since the first day of December the sun did not rise and now there are less than two hours of light per day. In one of the two supermarkets of Kautokeino —a village with 3,000 inhabitants, in the northeastern part of Norway— some people are doing their shopping. The supermarket is not very big and in total there are ten people inside. The atmosphere is calm and quiet. Suddenly the fridge is opened and a wrinkled hand takes some yogurts. It is an elderly woman and she is wearing warm colorful clothes. Those costumes are the Sámi clothes and she is not the only one wearing them. For some people the traditional clothes are still part of their modern life and that is a sign that the Sámi culture is still alive, at least in places like Kautokeino.

In the same town, a twelve-year-old child called Henrik goes everyday to the Sámi school. At 8:45 am is dark, and often, very cold. He wears a black thick coat and he hides his sleepy face under a black hat. He says that he does not like to go to school, but he does not realize how lucky he is that he can learn everything in his native language. That was not the case for Sámi before him.

Two generations —the woman in the supermarket and Henrik—are part of the same culture. Two generations sharing time and space. One is the experience, the other the future. Two generations where one suffered from the oppression of foreign cultures, and the other is too young to understand what happened. This comparison of generations is a clear example of the transition Sámi culture is going t... (... jarraitzen du)

Etiquetas: , , , , , , ,

15/12/2006 01:03 Autor: Lander Arbelaitz. #. Tema: Erreportaiak No hay comentarios. Comentar.

28/10/2006

‘Expensive’ un-official languages

20061028111601-europe-languages-continant.gif

While some MEPs are trying to cut the number of official languages in EU, others are fighting to officialice their languages and have the same linguistic rights as others do. By Lander Arbelaitz (Brussels)

Despite the fact that twenty languages, soon to be 21, are official in the European Union (EU), not all the Members of the European Parliament (MEP) can speak in their mother toungue. Their languages are known as minority or regional languages and they are not official in the EU. Nowadays there are at least 15 MEPs in this situation. Joan i Mari Bernat is one of them. He is Catalonian but, he has to speak in either English, German, French or Spanish in the Parliament. This is despite the fact that Catalonian is spoken by ten million people. He thinks the subject of minority languages is a problem concerning the European Union, and that the EU should do something. He is leading a report on multilingualism in the European Parliament and proposes specific actions. On 9th October this report will be re-discussed at the European Parliament to go to plenary session later on.

According to Davyth A. Hicks, expert in minority languages and the editor in chief of Eurolang –Europe’s biggest news agency informing people about minority languages–, up to 50 million people in the EU speak a minority language. “Ten per cent of the population’s native language is not official in EU and if we put all of them together, they are like a big country”. According to UNESCO, in Europe there are 156 languages and in the report, Red Book on Endangered Languages: Europe, by Tapani Salminen

... (... jarraitzen du)

Etiquetas: , , , , , , , , ,

28/10/2006 11:16 Autor: Lander Arbelaitz. #. Tema: Erreportaiak No hay comentarios. Comentar.

13/05/2006

Bizitza bete hitz

20060513233544-plazido.jpg

Kolonbian 3.000 metroko garaierako mendietan ibilaldi bat egiten ari zen 1929an Plazido Muxika, 23 urteko misiolari gaztea. Nekeari aurre egiteko, enbor batean atseden hartzea erabaki zuen. Eserita zegoela, ukondoak belaunetan eta eskuak buruan, enborpean orri zati bat aurkitu zuen zimurturik. Argia aldizkariko orri bat zen, osorik euskaraz, idatzi zen lekutik milaka kilometrotara. Bere bizitza aldatuko zuen paper hark. Barruan sentitu zuen poz eta grinak, bere hitzetan, “bere hizkuntzaren alde lan on bat” egin behar zuela zin egitera eraman zuen. Handik 36 urtetara lehen gaztelera-euskara hiztegia argitaratu zuen, 1900 orritakoa, urte askotako lanaren fruitua.  Duela 100 urte apirilaren 16an jaio zen Plazido Muxika Urnietan, Oria auzoan (egun, Lasarte Oria udalerrian). Gutxik pentsatuko zuten jaio zen inguru hartako kale batek seme haren izena izango zuela mende bat beranduago. Hamar urte zituela, Altza herrira joan zen familia bizitzera.Eskolara Andoainera joan eta jesuita sartu zen Azpeitiko Loiolan. Bertan giro euskaltzalea aurkitu zuen, eta honek bere bideetako bat erakutsi zion. Lauaxeta, Ibiñagabeitia eta Zaitegi izan zituen ikaskide, besteak beste. Bi bertsio daude Kolonbiara zergatik joan zen azaltzeko. Bata, Errepublika garaia izaki, soldaduskatik libratzeko joan zela; bestea, giro euskaltzalea zegoela Loiolan, eta hura deuseztatzeko, taldea sakabanatu egin nahi izan zutela eta horregatik bidali Kolonbiara. Dena dela egia, Kolonbian aurkitu zuen bere bi

... (... jarraitzen du)

Etiquetas: , , ,

13/05/2006 23:35 Autor: Lander Arbelaitz. #. Tema: Erreportaiak No hay comentarios. Comentar.

19/12/2005

Curriculumaz informatuz Tafallatik Durangora

20051219013958-euskal-curriculuma.jpg

Euskal Herriak Bere Eskola (EHBE) taldeak ‘Euskal Curriculuma Herriz-Herri’ izeneko ekimena hasi berri du.

EHBE ez da zuzenean parte hartzen ari Euskal Curriculumaren sortze prozesu honetan, baina hala ere, herritar eragile bezala bere ekarpena egiteaz gain, proiektu honi buruzko informazioa gizartaratzea erabaki du. Taldeko kide den Edurne X-en hitzetan, “jendeak ez daki curriculum bat zer den ere, ezta Euskal curriculuma sortzen ari direla eta datorren ikasturtean eskuartean izango dugula”. Horretarako, Euskal Curriculuma Herriz Herriz ekimena hasi zuten urriaren 22an Tafallan eta 34 herritatik pasa ostean, abenduaren 3an amaituko dute Durangon Euskal Herriko. Euren lana jendea informatzea eta sorkuntzan parte har dezaten motibatzea da.

Herri bakoitzetik pasatzen direnean, ikastetxeetara joan eta irakasle-ikasle taldeekin bilkurak egiten dituzte. PowerPoint aurkezpen bat prestatu dute eta Euskal Curriculuma zer den azaltzeko hizlari batzuk dituzte. Gauza bera egiten dute guraso elkarteekin eta arratsaldeetan saio batzuk prestatu dituzte herritarrengana irits dadin informazio hori.

Honez gain, ekimenak ere badu alde sinboliko bat. Curriculumean joan behar lukeen herri horri buruzko jakintzak biltzen doaz EC sinbolizatzen duen artxibategi handi batean. Herri bakoitzetik igaro ostean, txostena loditzen eta edukiz aberasten doa. Edurneren hitzetan, “Curriculuma Euskal Herriko erreferentzi pedagogiko bat bada, izan behar du herrien erreferentziaren bat. Sinbolizatu egin nahi izan dugu”. Herriz-herriko ekimena aurrera eramateko, herrietako lan taldeekin, kultur-elkarteekin edo elkarte jakinekin elkarlanak burutzen dituzte.

(... jarraitzen du)

Etiquetas: ,

19/12/2005 01:38 Autor: Lander Arbelaitz. #. Tema: Erreportaiak No hay comentarios. Comentar.

22/10/2005

Hegoa ez dagoenean hain urrun

20051022193357-alboan.jpgDonostian urriaren 15ean ekin zieten ‘Hegora Hurbilduz’ ikastaroei, duela lau urte hasi zuten bideari jarraituz. Aloña Bracerasekin aritu gara hizketan eta berak azaldu dizkigu ikastaroaren nondik-norakoak.

Ikastaroak urriaren 15etik abenduaren 17ra izango dira eta orotara 72 ordu, gazteleraz. Asteburuetan izaten dira hitzaldiak eta 20 € balio du inskripzioak. Aloña ez da Alboan taldeko kidea, soilik ‘Hegora Hurbilduz’ ikastaroan ari da parte hartzen. Kritiko hasi du elkarrizketa: “jendea kooperazioaren alde dago, hala ere, jendeari ezin zaio ezer ere eskatu, ez baitago lan egiteko prest; horregatik egiten ditugu ikastaro hauek, ea kontzientzia pixka bat ukitzen diegun”.

40 pertsonako taldea joaten da eta adin-tartea 20 eta 60 urte artekoa da, gehienak noiz edo noiz bolondres-munduarekin zer ikusirik izan dutenak; baina hala ere, badira besterik gabe, esperientziarik izan gabe, gainontzekoen bizipenak entzunez garapenaz eta herritartasunaz ikastera joan direnak. Aurtengo taldea “oso partehartzailea” delako pozik dago Braceras, beste batzuetan gertatu izan baitzaie talde interesatua bai, baina hitzaldia bukatzean ixil-ixilik geratzea denak. Orain arte, Bilbon egin zituzten aurreko edizioak, baina aurten Donostiara aldatzea erabaki dute, inolako arrazoi indartsurik gabe, “probatzeko”. Donostiako San Inazio eskolan kokatu dira.

Adibide gisa, herritartasuna hartuz, jendeak gaiaz hitz egiten du, baina hitz horrek zer esan nahi duen ez dakiela uste dute Alboanekoek. Kontzeptu honek lankidetzarekin, Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko eta hiritar bakoitzarekin duen harremana bezalako puntuak jorratzen dituzte ‘Hegora Hurbilduz’ ikasta
... (... jarraitzen du)
22/10/2005 19:33 #. Tema: Erreportaiak No hay comentarios. Comentar.

07/09/2005

Joxe Antonio Agirre Lekube

aguirrelogo.gifJose Antonio Agirre Lekube edo Agirre ta Lekube’tar Joseba Andoni 1904ko martxoaren 6an jaio zen Bilbon, Alde Zaharraren bihotzean. Aita Teodoro Agirre bergararra zuen eta ama Bernardina Lekube mutrikuarra. Hamar anai-arrebetatik zaharrena zen eta gizartean leku eroso bat zutela esan dezakegu bere aitaren ofizioa (abokatua) eta txokolate enpresa batean zuen postuagatik. Teodoro Agirrek Sabino Aranaren aurkako epaiketa batean defentsa lanak egin zituen, euskal nazionalismoaren aitzindariak AEBtako lehendakaria zoriondu zuelako hauek Kuba Espainiatik independentizatzeko orduan jokatu zuten paperagatik.

Lehen Lehendakari izango zenaren gurasoak euskaldun eta abertzaleak ziren eta lehen urteak Bilboko lehen ikastolan matrikulatu zuten, Plaza Berrian. Musika ikasi zuen, bizitza osoan lagunduko zion afizioa dudarik gabe, eta gainera, kirolari handia izan zen: arraunlaria, pelotaria eta modu nabarmenean, futbolaria, Athletic de Bilbao taldeko aurrelaria izan baitzen, Espainiako txapeldun izatera helduko zelarik.

Zuzenbidea ikasi zuen Jose Antonio Agirrek, baina bere ikasketekin etxeko ardura gurutzatu zen, aita berak 16 urte zituela hil baitzitzaion, eta seme zaharrenaren papera jokatuz, familiako negozioez eta amari laguntzeaz arduratu beharra tokatu zitzaion.

Aitor Zuberogoitiak Agirre liburuan oso ongi azaltzen du nola gazte-gaztetandik ikasi zuen erantzukizunen zama sorbalda gainera eramaten. Amarekin batera arduratu behar izan zuen Chocolates Aguirre izenpean sendiak zuen negozioaz. Abokatu titulua hogeita bat urterekin atera zuen eta soldaduska egin behar izan zuen hurrengo urtean Bilbon. Bukatzean, Esteban Bilbao abokatuaren bulegoan hasi bazen ere, segituan bere bulegoa ireki zuen.

Oso gazte hasi zen Agirre politikan, Primo de Riveraren diktaduraren azken urteetan, 1930. urtean, 25 urte zituela. 26 urterekin Getxoko Alkate izango da, 27 urterekin Madrilgo Korteetan Diputatu eta 32 urterekin Lehendakari. 1936ko urriaren 7an izendatu zute... (... jarraitzen du)
07/09/2005 00:57 #. Tema: Erreportaiak No hay comentarios. Comentar.

17/08/2005

San Franciscon bueltaka

san pran.JPGUztailaren 3an atera nintzen Bilboko aireportutik lagun on baten konpainian San Frantziskora joateko asmoz. Bidelaguna Frankfurten utzi (SFra hegaldi ezberdina baikenuen) eta 10 orduko bidaiari ekin nion. Familia batera nindoan ingelesa hobetzeko asmoz, 6 aste pasatza. Berehala beldurtu nintzen baina, hegazkinean inkesta bat pasa eta ez nekienean zer zioen inkestak! Ondoko indiarraren laguntzaz bete eta SFra iritsi ginen. Lehen ezustekoa ordea nire maletak eman zuen. Leku borobil batean maletak ateratzen hasi ziren eta hor egon nintzen zain ea nirea noiz aterako. Ez zen etortzen, eta hegazkinetik bistaz ezagutzen nuen inor ere ez nuen ikusten. 10 minutu inguru neramatzanean horrela konturatu nintzen hori Chicagotik zetorren hegazkinari zegokina zela, nirea beste bat zela. Ahoan irribarrearekin joan nintzen niri zegokidanera. Kontua da, hemen ere ez zirela nireak ateratzen, eta 25 minutu ostean, tripajaten, informazio gunera joan nintzen niren ingeles oso kaxkarrarekin. Bertan lasai-lasai esan zidaten ez zela nire maleta iritsi eta etxera bidaliko zidatela, barkamenik eskatu ere egin gabe. Bigarren ezustekoa, familia ezagutzean jaso nuen, paperetan bi senar-emazte zirela jartzen baitzuen eta honek metroa dirudi, 3 japoniar, italiar bat, Donostian urtebetez bizitako kanadar bat, madrileko mutil bat, 28 eta 29 urteko bi seme, “Happy” txakurra, gurasoak eta ni bizi gara, ahalik eta armonia onenean. Benetan jatorrak dira denak eta edozertarako ea beraiekin joan nahi dudan esaten dit edonork. Goizetan ingleseko klaseak ditugu eta arratsaldeak hiria bixitatzeko erabiltzen ditugu: Golden Gate Bridge, Golden Gate Park, Forrest Gump-en denda, Aquarima txokolate museoa, Chinatown... Euskal Etxera joatea falta zaigu. Eskolan paper batzuk daude, eta bertan apuntatzea nahikoa da aktibitateak egiteko. Donostiako laguna eta ni lehen egunean aktibitate guztietan apuntatu ginen, soccer partidua dela, volleyball in the beach, museum, Beisball partidu batera joateko, Six Flags delako a... (... jarraitzen du)
17/08/2005 15:38 #. Tema: Erreportaiak No hay comentarios. Comentar.

19/06/2005

Europa zure eskuetan

5(Dubrovnik) irlan lauoktxiki.JPGINTER-RAIL Bidaiatu zeure kabuz

Azterketak eta bestelakoak amaitzear direla, oporretan du burua gazte askok. Bidaiatzea da gehienen ametsa, baina dirua izaten da oztopo. Inter-rail delakoak bidaia luzeak oso modu onean egiteko aukera ematen du.

Laster dator uda. Eta, jendea udarako planak egiten ari den honetan, gazteen artean arrakasta duen bat aukeratu dugu: Inter-rail; Europan barrena lagunekin trenean hilabete inguru, inoiz imajinatu ere egingo ez zenituzkeen lekuak bisitatuz, gurasorik gabe bizirik irauteko gai garela demostratzeko aukera itzela.

http://www.inter-rail.org helbidean informazio ugari dago. Baina, nolabait laburbiltzeko, Europa hainbat gunetan bereizia dute, eta zenbat eta gune gehiagorako hartu, orduan eta garestiagoa da bidai txartela. Bidai txartel horrekin doan ibil zaitezke guneko tren guztietan, baina trena erreserbatzea ordaindu egin behar izaten da batzuetan. Hala ere, ez da garestia izaten. Gune bat edo batzuk hartuz, horietatik kanpoko trenetan %50a ordaintzen da. Aurreko urteekin konparatuz, prezioak %10 jaitsi dituzte.

Garrantzitsuena ilusioa izatea eta zurekin norabait joan nahi duen lagun pare bat aurkitzea da. Jendea mugitzea zaila izaten denez, lauko taldea talde perfektua da, trenean askotan konpartimentuan launaka joan behar izaten baita, logela aurkitzeko zenbaki polita baita eta edozein gauza egitekotan ere binaka egin baitaiteke.

Bidaia prestatzeko:

1 Argazki makina, inongo dudarik gabe. Oso gutxitan izango duzu joango zaren lekukoak bezalako paisaiak aurkitzeko aukera.

2 Bidaia antolatzean, kontuan hartu noiz diren asteburuak eta non egon nahi zenukeen ostiral eta larunbatetan.

3 Liburu bat gutxienez. Trenean ordu asko pasatu behar dira, eta hitz egiteko gaiak amaitzen direnean, ongi etortzen da liburu bat eskura izatea, nahiz eta literaturarako zaletasunik ez izan.

4 Musika entzuteko discman batek eta ordenagailuko bi bozgorag... (... jarraitzen du)
19/06/2005 02:57 #. Tema: Erreportaiak No hay comentarios. Comentar.

08/06/2005

Mugimendu zailak dantzan

headspin3.jpgNazioarteko “breakdance” topaketak egin berri dituzte Durangon. Euskal Herrian ere egiten den seinale. Iruñean bada mugimendua. Horko dantzari bateka zaldu digu.

Breakdance-a jakin, Euskal Herrian gehienok dakigu zer den, baina ez da zabalduegi dagoen ohitura, dantza edo kultura; ez behintzat AEB edo munduko beste leku batzuetan adina. Leioako Campusean ospatu “Matraka Txou”ean parte hartu zuen Patxi break-dantzariarekin aritu gara aferaz hizketan eta bere ustez “ikasteko erraza ez delako ez da horrenbeste zabaldu hemen, baina hala ere, hip hop musika iristen ari da eta gero eta publiko gehiago duenez gora eginen du dantzak ere.” Hemen hedatzen joan dadin, informazio errealago bat ematea garrantzitsu jotzen du, jendeak burutik ken dezan ume kozkor batzuk kartoi batzuen gainean dantzan ari direnaren irudia. Jendeak jakin behar luke dantza bat baino gehiago dela eta show eta koreografia ikusgarriak antola daitezkeela, dantza konpainia onenen moduan.

15 urterekin Iruñeko kaleetan graffitiak marrazten zituen dantza mota hau praktikatzen zuten lagun batzuekin. Bere hitzetan, “telebistan ikusia nuen noiz edo noiz, baina zuzenean lehen aldiz ikusi nuenean, hain txunditurik geratu nintzen, non ikasten hastea erabaki nuen.” Afizio gisa hasi, eta oraindik ere hala jarraitzen duen arren, txapelketetan eta show-etan parte hartzen hasteko momentutik, serioago hartu behar dela iritzi du. Gutxi dira dantza honetatik bizi direnak, hemendik bizitzea oso zaila baita. Irakasteko gaitasuna izanik klaseak ere eman daitezke, baina hortik bizitzea ere oso zaila da. Gaur egun, 23 urte ditu eta txapelketetan parte hartzen du. Azken hauetarako prestatzean askoz denbora gehiago eskaintzen badio ere, gainontzeko egun guztiak ezberdinak direla dio, “egun batzuetan ia ez dantzarik egitetik beste egun batzuetan arratsalde osoak dantzan gelditu gabe ibiltzera pasa ditzaket”.

Badakigu rapa, graffitia, Breakdance-a eta Dj’ak Hip Hop kulturaren lau elementu direl... (... jarraitzen du)

Etiquetas:

08/06/2005 08:56 #. Tema: Erreportaiak No hay comentarios. Comentar.

07/06/2005

Ostalaritzaren gatza eta piperra

foto_amc19197434.jpgEuskal Herrian maila gastronomiko altua dagoela gauza ziurra da, baina izen hori irabazteko jendeak lan asko egin behar izan duela ere bai. Batzuen lan horren ostean, generazio berriek izen on hori goian mantentzeko egin beharko dute borroka, eta gaur egungo sukaldariak bezain garrantzitsu ditugu ostalaritza eskoletan lanean ari diren ikasleak.

“Goizeko 8etan Leioan dagoen Ostalaritza Eskolara joan eta 10.30ak arte klase teorikoak. Ordu erdiko atsedena. Gero, 11etatik 15etara aritu beharko genuke sukaldean printzipioz, baina campuseko ikasleei jaten ematen diegunez, 16ak arte aritzen gara.”

Horixe da bi hitzetan EHUrekin hitzarmena lortuta Leioan dagoen ostalaritzako eskolako ikasleen eguneroko ogia Idoia Belaustegigoitia gernikarraren hitzetan. 23 urte ditu eta goi zikloa egiten ari da. 17 urterekin hasi zen baina utzi egin zuen; hala ere, behin utzita, ostalaritza zela benetan berea konturatu eta bueltatu egin zen. Jatetxe arloko goi mailako teknikaria izateko bi urteko goi zikloa egin behar da; pastelgintza eta okintza teknikari, hiltegiko eta harategi-urdaitegikoa, jatetxe eta taberna zerbitzuetakoa eta sukaldaritzakoa izateko, berriz, gutxienez urte eta erdiko zikloak.

Ostalaritza lan gogorra dela gauza jakina da eta Idoiak ere badaki, eta horretarako prest egon behar dela uste du. Berari erraza egiten zaion arren, ez du uste denek balio dutenik.

Leioako Ostalaritzako Eskolan jatea 4 euroren bueltan ibiltzen da eta menuak eskolak hautatzen ditu. Egunero, 2-3 lehen plater, beste 2-3 bigarren plater eta azken buruko pare bat izan ohi dituzte; hala ere, suertatu izan da lehen platerak ahitzea eta egun hartan jatera joandako ikasleak hala ere oso ongi portatzen direla aitortu digu Idoiak. “Buffetera ordea, irakasle gehiago joaten da eta baten batek esan izan digu zerbait, baina beno, orokorrean jendea ez da batere problematikoa” azaldu digu Belaustegigoitiak.

Bizkaian, Galdakaon beste eskola bat dago eta Artxandan beste bat, azke... (... jarraitzen du)
07/06/2005 08:55 #. Tema: Erreportaiak No hay comentarios. Comentar.

06/06/2005

Borroka oraindik ez da amaitu

eheikur.gifEuskal Herrian Euskaraz taldeak borroka berezia hasi zuen dela bost urte, Gernikako Epaitegiak hizkuntza eskubideak bermatzen ez dituelako.

Duela bost urte hasi zen borroka. Euskararen inguruko arloz-arloko analisi bat egin zuten irakaskuntza, Osakidetza, justizia administrazioa eta abar aztertuz. Osakidetzarekin batera, gaizkien zegoena justizi arloa zela konturatu ziren eta hor hasi zen dena. “Euskal Herriko epaibarruti euskaldunean, 64000 euskaldunentzat egoten den zerbitzuan, konturatu ginen hiru epaileak erdaldunak zirela. Hori gutxi balitz, langileen %80 ere erdalduna zen (langile, fiskal…).” Oso inguru euskaldun honetan epaitegiak gaztelania hutsez funtzionatzen zuen. Egoera zein zen ikusita, sozializazio lana hasi zuten EHEko kideek eta beste aldetik, “nolabaiteko markaje lana, epaileak deseroso sentziteko”. Pixkanaka-pixkanaka, udaletxe guztiek hauen aldarrikapenarekin bat egin zuten eta epaitegia euskalduntzeko jendearen aldeko jarrera bat ere bazegoela konturatu ziren. “Momentu horretan, beste pauso bat eman behar zela pentsatu genuen eta hor hasi zen intsumisoen borroka, oihartzun gehien izan duena.”

Epaitegi horrek sistematikoki urratu egiten zituela euskaldunon hizkuntza eskubideak eta lege unibertsal batzuk (justizian aurrean denok berdinak garela) salatuz paper batzuk jarri zituzten jendeak sinatzeko. Hasiera batean 10 pertsonak bat egin zuten salaketarekin eta Gernikako Auzitegiak beren eskubideak bermatzen ez zituen bitartean joango ez zirela esan zuten. “Horrek kanpaina bat hastea dakar eta gaur egun ia 3000 intsumiso gaude Lea Artibai eta Busturialdean. Horrek esan nahi du 3000 pertsona (adin guztietakoak: zaharrenak 80tik gora eta gazteenak 15 inguru) ez direla epaitegira joango hizkuntza eskubideak bermatzen ez zaizkien bitartean. Hala ere, justizia administrazioak jendearekin oso harreman gutxi du, ez da medikuarengana joatea bezala”. Nahiz eta paper gainean intsumiso kopuru altua izan, pausua eman dutenak 16 ing... (... jarraitzen du)

Etiquetas: , , , ,

06/06/2005 08:56 #. Tema: Erreportaiak No hay comentarios. Comentar.

04/06/2005

www.310 project.com : Proiektu bat baino gehiago

axi_800x600 txiki.jpg20 eta 23 urte arteko Zarautzeko koadrila honek ikusmina sortu du azken aldian. Hasiera batean web orri pertsonal bat zena, gaur egun, argazki eta bideo txundigarriz horniturik surf, skate, BMX eta snowboard zaleentzat bisitatu beharreko beste bat izatera pasa da. 2001 urtean Manex Aranburuk berak ateratako argazkien inguruan sortu zuen, afizio gisa. Koadrilako beste kide batek kamara bat erosi eta jendeari bideoak ikusteko aukera gehitu ziotenean hasi zen eboluzionatu eta indarra hartzen. Jada ez zen web orri pertsonal bat, jende gehiagok hartzen zuen parte.

Herri mailan jendea hasia da koadrila honetako kideak ezagutzen, baita inguruko herrietako jendea ere, herriz-herri ibiltzen baitira kirolarekin zerikusia duten bideoak grabatzen. Web orrian ikus daitezkeen zenbait bideok kirolarekin zerikusi zuzena ez izan arren, momentuan bururatutakoak izaten dira, hau da, ez dira horren bila joaten, baina askotan emaitza espektakularrak lortzen dituzte.

Jendeari gehien gustatu zaionetako bat horietakoa da, Zarautzeko portuan grabatua. Surfean aritzeko uretara sartu nahi zuten koadrilako kide batzuk, baina itsasoa handiegia zenez, olatu erraldoiak portuaren aurka talka egiten zutenean itsasora jauzi ikusgarriak egitea bururatu zitzaien. Oso harrera ona izan duen beste bat, eurek “sandboard” bezala izendatzen dutena izan da. Moto bati loturik snowboard-eko taula batekin mendixka batean saltoak egitean datza.

Orain snowboard denboraldia datorrenez, etorkizunean egingo dituzten bideoak batez ere elurrarekin zerikusia izango dute. Horrez gain, hainbat bideotan ikusgai dagoen ranpari akople handiago bat egin diote oraindik salto handiagoak egiteko.

Zaurituak sarritan izaten dituzte. Adibidez, kide batek skate-arekin aldapa bat jeisten ari zela, eskua hautsi zuen; aurreko batean beste eskua hautsi zuen pertsona berak. Beste bat bizikletarekin zebilela, koadroa hautsi eta hortz batzuk hausteaz gain, aurpegian 8 puntu eman zizkioten. Ibiltzen denari gert... (... jarraitzen du)

Etiquetas: ,

04/06/2005 02:13 #. Tema: Erreportaiak Hay 1 comentario.


Blog creado con Blogia. Derechos de autor con . Estadísticas. Suscribir RSS. Admin.
Blogia apoya: Fundación Josep Carreras, y Evento Blog España. Vota en los Premios Bitacoras.com [Blog Oficial en LaInformacion.com]