Landerren Txokoa



Orain arte argitaratu ditudan albiste, erreportaia eta kazetaritza genero ezberdinetako artikuluak aurki daitezke bitakora honetan. Ingelesez dauden azken hauek Danimarkako kazetaritza eskolan egiten ditudan proiektuak dira.

Temas



Archivos

Enlaces

Euskal Herriko informazioa

Musika

Aldizkariak

Blog-ak

Gazteontzat

Besterik...


Se muestran los artículos pertenecientes a Diciembre de 2005.

05/12/2005

Negu Gorriak 1991-2001

20051205231906-negu-gorriak.jpg

Aterako zutela jakin genuenetik egutegian egunak ezabatzen eduki gaituen lana. Hobe, maisulana. Fermin Muguruzak ohiturik gauzkan mailako DVDa, irudiz leporaino betea.  Orotara 3h 30 minutuko materiala. Bertan sartu dute beren historia guztian grabaturiko material guztia: Orain arte VHSn zeuden lehen kontzertu Herrera de la Mancha, 91+1, Negu Gorriak TB, Hitz Egin kontzertuko 4 kantu; bideoklipak, euren making-offak (Borreroak Baditu Milaka Aurpegirenak aipamen berezia merezi du, helikoptero eta guzti!), eta orain arte horrenbeste denboraz zain eduki gaituena: azken kontzertuko irudiak. Ezin aipatu gabe utzi azken kontzertuko irudien nahasketa, atzerriko talde famatuenen mailako irudiak. Hala ere, DVD honen alderik txarrena zera izan daiteke, ez dituztela jo zituzten 30 abestiak jarri, 12 soilik eta ez gainera onenak. Hala ere, dena ere ezin da eta abesti onak dira denak, kontzertua nolakoa izan zen irudikatzeko balio dute. (Ez da inolaz ere ahaztu behar talde hau izan zela Euskal Herriko lehen taldea kalitate handiko bideoklipak egiten).

Liburuxka landu bat ere badu: kontzertuetako sarrerak, egunkari zatiak, argazkiak, kartelak… eta amaieran, banaka-banaka, beren historian jo zituzten 164 kontzertuen zerrenda. CDan azken kontzertuko 16 abesti jarri dituzte. Olentzerori badakizue zer eskatu, edo bestela, ezin baduzue horrenbeste itxoin, Durangon erosi.

05/12/2005 22:40 Autor: Lander Arbelaitz. #. Tema: CDen erreseinak No hay comentarios. Comentar.

07/12/2005

“Amonak prestatzen dizkidan afariak botatzen ditut faltan”

20051211215113-ibantxo2-1.jpg

Iban Aizpurua donostiarra Bordelen dago ekaina arte. Esandakoarekin ez dirudi batere gaizki dagonenik behintzat.


1- Zer dela eta joan zara Bordelera? Espero zenuena bezalakoa al da?
Enpresaritzan ez zegoen joateko lekuen aukera handiegirik. Hasieran ingelesa hitz egiten den leku batera joan nahi nuen, baina gero, frantsesa pixka bat dominatzea gustatuko litzaidakeela bururatu zitzaidan. Iparraldera batzutan joan izan naiz eta frantsesa hitz egin ahal
ez izateak ez zitzaidan gustatzen. Azkenean, Paris eta Bordeleren artean aukeratu behar izan nuen. Lehena sei-hileko bat bakarrik zenez eta nik urte osorako joan nahi nuenez... “goazen Bordelera, ze arraio!” esan nion neure buruari.
 

2- Zerk harritu zaitu gehien?
Hemen daukadan sentimenduak. Lotsatiak lotsa galtzen du eta gainera, guztiz aske naiz nahi dudana egiteko. Nire etxean bizi naiz, bakarrik nago etxeko lan guztiak egiteko (bizilagun askorekin, hori da onena!). Lehenengo egunetan familia bat hezitzeak dituen zailtasunak ikusi nituen. Ga

... (... jarraitzen du)

Etiquetas: ,

07/12/2005 01:46 Autor: Lander Arbelaitz. #. Tema: Erasmus No hay comentarios. Comentar.

15/12/2005

Irakurtzeko doinuak

20051219010822-itoiz.jpg

Itoiz, The Clash, Ramones eta Public Enemy taldeak, albiste dira berriz ere. Oraingo honetan ez disko berririk atera dutelako, euren historiari buruzko lau liburu kaleratu berri dituelako Gaztelupeko Hotsak disketxeak, euskaraz.

“Beste hizkuntzetan bai, baina euskaraz ez genuen musika taldeei buruzko irakurgairik. Hori zela eta, batzuk premia ikusi genuen eta hortik sortu zen proiektua”. Honela hasi zuen aurkezpena Joxe Felix Azkarate Xarra-k, Gaztelupeko Hotsak disketxeko arduradunak, bere hitzaldia. Aipatu disketxeak liburu sail berri bat kaleratu du, Bosgarren Harian izenekoa, eta lehen lau liburuak kalean dira jada. Bakoitzak talde mitiko bat du solasgai: Jon Eskisabelek Itoiz, hari xingle bat liburua idatzi du; Asier Leozek Public Enemy beltzegi, indartsuegi; Gotzon Hermosillak Ramones familia maitagarria; eta Paddy Rekaldek The Clash, punk, rock’n’roll matxinada.

Paper Hotsak duela bi urte sortu zuten, baina poesia eta bertsogintza liburu batzuk besterik ez zeuden. Bosgarren Harian “datu objektiboak, baina idazlearen ikuspegitik” eman nahi dituzte eta helburu batzuk finkatu zituzten hasieratik: itzulpenik ez, sakelako liburuak izatea eta liburu didaktikoak baino, dibulgaziozkoak egitea. Irakurterrazak dira eta ikuspeegi historiko-kritiko bat bildu nahi izan dute. Idazleak pozik agertu ziren liburuak kalean ikusteaz eta Asier Leozen hitzetan “hutsune handi bat dago, eta hutsune hori euskaraz dago; bilduma hau proiektu eder baten hasiera bezala ikusten dut”. Honez gain, Dokumentazio grafikorako El Tubo eta Musikaria-ren artxiboa erabiltz

... (... jarraitzen du)
15/12/2005 17:05 Autor: Lander Arbelaitz. #. Tema: Albisteak Hay 2 comentarios.

19/12/2005

Batere moztu gabe

20051219010337-dead-kennedys-big.jpg

DEAD KENNEDYS

Jello Biafra Londresen izan zen 1977an, punk-aren iraultzan, bete beterik. AEBtara itzuli zenean, The Ramones-en kontzertu batean izan zen eta guztiz txundituta geratu zela aitortu zuen. Hasiera batean, AEBtako punka New York inguruan kontzentratzen zen, baina gero Los Angeles eta San Francisco inguruak hartu zuen garrantzia. Dead Kennedys San Franciscokoak ziren. Bigarren punk olde hau gogor eta basatiagoa zen, AEBn sortu zen lehena baino. 1980n, DK-k lehen diskoa atera zuten era guztiz independente batean, ‘Fresh fruit for Rotting Vegetables’ (Fruitu freskoak usteldutako berdurentzat). Diskoetxe hau Jello Biafra kantariak zuzentzen du eta Alternative Tentacles du izena. Diskoak tapatik eta guzti inpresionatzen du, polizia autoak sutan agertzen baitira. Abestien artean ‘Kill the poor’ eta ‘California Über Alles’ bezalako kantuak daude. Jende askorentzat taldearen diskorik onena. Letrak zuzenak dira, baina ironia erabiltzne du Biafrak etengabe mundu guztiarekin sartzeko.

Lehen aldiz ozeano Atlantikoa gurutzatu eta Ingalaterrara joaten dira, non Biafrak borroka mediatiko bat burutzen duen Exploited taldeko abeslariarekin. Biafrak esan zuen ez zitzaiola Ingalaterrako bandarik gustatu eta besteak gezurti bat zela, lehenago aitortua baizuen gustatu zitzaiola batenbat. Orduan, Biafraren erantzuna: “Exploited eta polizia gauza bera dira”. Exploited irudi matxista eta biolentoa duen talde bezala hartua da, ultra eskuindarra. Ordutik aurrera bi talde hauen arteko erlazioak asko gogortuko dira.

1982an bateria aldatu zuten eta D. H. Peligro sartu zen. Gainera ‘Plastic Surgery Disaster’ bigarren lana kaleratu zuten, beste askorentzat diskorik onena. Hurrengo urtean, ‘In God we trust... (... jarraitzen du)

Etiquetas: , ,

19/12/2005 01:00 Autor: Lander Arbelaitz. #. Tema: Betiko musikako taldeak No hay comentarios. Comentar.

Gazteel sexuaz askatasunez hitz egiten al dute?

20051219012702-markelinkesta.jpg

Makel Irazabal. 21 urte. Arrasate. Enpresa Administraritza eta Zuzendaritzan Lizentziatura (EAZL)  ikaslea.

Askatasunez hitz egin beharko genukeen arren, askotan lotsa ematen digu. Sexuaz hitz eginaz, nik uste denok ikasten dugula zerbait besteen esperientziekin. Hala ere, azpimarratu nahi dut batzuekin ezin dela ezta gaia atera ere, guztiz ‘tabu’-a baita. Penagarria.

Etiquetas: ,

19/12/2005 01:25 Autor: Lander Arbelaitz. #. Tema: Inkestak No hay comentarios. Comentar.

Gustuko al duzu elurra?

20051219012917-dscn1599.jpgMikel Martinez. 20 urte. Zuzenbide ekonomiko ikaslea. Irun.

 

Alde batetik gustuko dut elurra, eta askotan joan ohi naiz eskiatzera. Hala eta guztiz ere, azken asteetan gertatutako elurteek arazo asko sortu dituzte errepideetan eta alde horretatik esango nuke elurraren aurka ere banagoela. Gauza askok bezala, alde on eat txarrak ditu elurrak. Hala ere, elurra dela klasera ezin banaiz joan, ez naiz kexatzen.
19/12/2005 01:29 Autor: Lander Arbelaitz. #. Tema: Inkestak No hay comentarios. Comentar.

Gabonetan bestela baino solidarioagoak garela iruditzen al zaizu? Zergatik?

20051219013059-esnalen-inkestarako.jpgAitor Esnal. 19 urte. Donostiarra. Ingenieritza ikaslea.

 

Jendearen gehiengoa behintzat bai. Gabonetan zure ingurukoengan gehiago pentsatzen duzulako eta eskaleren bat edo norbait bakarrik ikusten baduzu, askoz ere pena gehiago ematen dizulako urteko bete edozein garaitan baino. Ez luke horrela izan behar, baina hala da.

Etiquetas: ,

19/12/2005 01:30 Autor: Lander Arbelaitz. #. Tema: Inkestak No hay comentarios. Comentar.

The Redskins-i buruzko informazioa Hala Bedi Irratirako

20051219013617-redsstrike5jg.jpg

 


Dena 1981ean hasi zen Leeds-eko taberna batean. Gauza oso ongi ulertzen ez zuen ikuslegoaren aurrean, York-eko 3 skinhead-ek osatzen zuten “No Swastikas” izeneko talde batek jo zuenean hasi zen.

 

Abeslariak, komikietako Tintinena bezalako ile mozketa zuen. Punk-rock-a jotzen zuten, ez Oi zakar, mozkor eta arroa. Nolabait esateko, The Clash-en hasierako estilora hurbiltzen ziren. Hirukote hau gerora The Redskins bihurtuko zen.
1982 urtean kokatuz, Oi!a desagertua dagoeneko eta talde gutxi batzuk arrakasta zuten arren, modaz pasea zegoen rock-eko talde errebelde bat izatea; eta batez ere, rock-a jotzen zuen talde skinhead-a izatea. Hala ere, Redskins-ekoek euren sorreraren berria zabaltzea lortu zuten eta Ingalaterrako NME aldizkariak eurei buruzko datuak argitaratzen zituen, baina inork ez zekien pertsonalki nor ziren Redskins-ak.
INORK EZ ZEKIEN NOR ZIREN?
Ez, jendeak ez zekien aurpegiz nor ziren. York-eko CNT zigiluak “Peasant Army” single-a kaleratu zien eta Langileen Eskubideen aldeko martxa batean aurpegiak estalita atera izanak aldizkarien haserrea ekarri zuen eta IRArekin konparatu zituzten, ez zekitelako nortzuk osatzen zuten taldea.
Beranduago jakin ahal izan zen Chris Dean, bandako abeslaria, lehen aipaturiko NME aldizkarian lanean aritu zela ezizen batekin eta bera zela taldeari buruzko datuak sartzen zituena, esamesak zabalduz. Jada, mundu guztiak bazekienean nor ziren taldeko partaideak, euren nortasunak ezkutatzeari utzi zioten.
HASIERA MUGITUA TALDE BERRI BATENTZAT…
The Clash eta Dead Kennedys bezalako taldeekin kontzertuak jo zituzten eta kazetariekin elkarrizketak izaten hasi ziren.
BAINA REDSKINS-AK BESTE TALDEETATIK BEREIZTEN ZITUENA EZ AL ZEN POLITIKAN OSO BARNERATUAK... (... jarraitzen du)

Etiquetas:

19/12/2005 01:36 Autor: Lander Arbelaitz. #. Tema: Betiko musikako taldeak No hay comentarios. Comentar.

Curriculumaz informatuz Tafallatik Durangora

20051219013958-euskal-curriculuma.jpg

Euskal Herriak Bere Eskola (EHBE) taldeak ‘Euskal Curriculuma Herriz-Herri’ izeneko ekimena hasi berri du.

EHBE ez da zuzenean parte hartzen ari Euskal Curriculumaren sortze prozesu honetan, baina hala ere, herritar eragile bezala bere ekarpena egiteaz gain, proiektu honi buruzko informazioa gizartaratzea erabaki du. Taldeko kide den Edurne X-en hitzetan, “jendeak ez daki curriculum bat zer den ere, ezta Euskal curriculuma sortzen ari direla eta datorren ikasturtean eskuartean izango dugula”. Horretarako, Euskal Curriculuma Herriz Herriz ekimena hasi zuten urriaren 22an Tafallan eta 34 herritatik pasa ostean, abenduaren 3an amaituko dute Durangon Euskal Herriko. Euren lana jendea informatzea eta sorkuntzan parte har dezaten motibatzea da.

Herri bakoitzetik pasatzen direnean, ikastetxeetara joan eta irakasle-ikasle taldeekin bilkurak egiten dituzte. PowerPoint aurkezpen bat prestatu dute eta Euskal Curriculuma zer den azaltzeko hizlari batzuk dituzte. Gauza bera egiten dute guraso elkarteekin eta arratsaldeetan saio batzuk prestatu dituzte herritarrengana irits dadin informazio hori.

Honez gain, ekimenak ere badu alde sinboliko bat. Curriculumean joan behar lukeen herri horri buruzko jakintzak biltzen doaz EC sinbolizatzen duen artxibategi handi batean. Herri bakoitzetik igaro ostean, txostena loditzen eta edukiz aberasten doa. Edurneren hitzetan, “Curriculuma Euskal Herriko erreferentzi pedagogiko bat bada, izan behar du herrien erreferentziaren bat. Sinbolizatu egin nahi izan dugu”. Herriz-herriko ekimena aurrera eramateko, herrietako lan taldeekin, kultur-elkarteekin edo elkarte jakinekin elkarlanak burutzen dituzte.

(... jarraitzen du)

Etiquetas: ,

19/12/2005 01:38 Autor: Lander Arbelaitz. #. Tema: Erreportaiak No hay comentarios. Comentar.

24/12/2005

Disko berriari atea irekiaz

20051224131429-giltzak.jpg

Skunk

 

14 urte munduko leku ezberdinetako bazterrak alaitzen daraman talde honek, Giltzak diska berria atera du. Europa osoan, Libanon, Kanadan jo dituzte kontzertuak. Gitarra jotzeaz gain, taldeko abeslaria den Rafarekin aritu gara hizketan.

 

1-     Zer topa dezakegu disko berrian?

 

Beti bezala, estilo eta erritmo ezberdinen nahasketa bat. Batzuek diote gero eta gogorragoak garela, baina, badaude gauza lasaiak ere. Ska, reggae, punk, rock, hardcore eta ekialdeko doinu batzuk ere hor daude. Toke flamenkoa duen kantu bat ere egin dugu. Giltzak-eko ia abesti guztiak euskaraz dira, bi frantsesez eta bat gazteleraz. Bilduma baterako egin genuen Nolakoak Gara abestia ere sartu dugu. Hirugarren diskoko Dirua kantaren ordenagailurako pista bat ere ikusgai dago.

 

2-     Lehen, zuen zigilu propioa den “Skunk Diskak” ekin kaleratzen zenituzten diskoak. Kinki Metak-ekin, eta orain berriz,, Giltzak Gor disketxearekin. Zer dela eta aldaketa hau?

 

Guk ekoizpena gure zigiluarekin egiten dugu, baina gero, Frantzian lizentzia bat dugu hango zigilu batekin eta Espainian Gor-ekin aterako da. Kinki, gure azken diska, berdintsu egin genuen: ekoiztu gure zigiluarekin, lizentzia bat Metak disketxearekin eta Frantzian beste batekin.

<... (... jarraitzen du)

Etiquetas: ,

24/12/2005 13:14 Autor: Lander Arbelaitz. #. Tema: Elkarrizketak No hay comentarios. Comentar.


Blog creado con Blogia. Derechos de autor con . Estadísticas. Suscribir RSS. Admin.
Blogia apoya: Fundación Josep Carreras, y Evento Blog España. Vota en los Premios Bitacoras.com [Blog Oficial en LaInformacion.com]