|
Temas
Archivos
Enlaces
Euskal Herriko informazioa
Musika
Aldizkariak
Blog-ak
Gazteontzat
Besterik...
|
Se muestran los artículos pertenecientes a Octubre de 2005.
22/10/2005
Bere izen ona lanaren bidez irabazi duen Lekunberriko talde honen bosgarren lana: jaio.musika.hil. Izenburuarekin musikari, eta batez ere rockari, omenaldia egin nahi izan diote, eta a zer omenaldi puska! Agertokietan 11 urte eta beste lau disko bizkar gainean izateak ematen duen esperientzia nabari zaie azken lanean. Aurreko diskoetakoa baino estilo lasaitxeagoa erabiltzen duten eta hirukote izatera igaro diren arren, Berri Txarrak-en usaina urrutitik har daiteke, eta hori beti da ona. 12 kantuz osatua eta ohiko legez, denak euskaraz. Doinu melodikoak, gitarra zorrotzak, letra kritiko eta sakonak Urbizuren ahots bereziaz abestuak, diseinu erakargarria eta kalitate oneko soinua. Kantuak bata bestearekin lotuta daudela diruditen honetan, Berri Txarraken eta musika onaren zaleak pozik egoteko moduan daude Gor disketxearekin atera duten disko puska honekin.
Etiquetas: Berri, Txarrak Donostian urriaren 15ean ekin zieten ‘Hegora Hurbilduz’ ikastaroei, duela lau urte hasi zuten bideari jarraituz. Aloña Bracerasekin aritu gara hizketan eta berak azaldu dizkigu ikastaroaren nondik-norakoak. Ikastaroak urriaren 15etik abenduaren 17ra izango dira eta orotara 72 ordu, gazteleraz. Asteburuetan izaten dira hitzaldiak eta 20 € balio du inskripzioak. Aloña ez da Alboan taldeko kidea, soilik ‘Hegora Hurbilduz’ ikastaroan ari da parte hartzen. Kritiko hasi du elkarrizketa: “jendea kooperazioaren alde dago, hala ere, jendeari ezin zaio ezer ere eskatu, ez baitago lan egiteko prest; horregatik egiten ditugu ikastaro hauek, ea kontzientzia pixka bat ukitzen diegun”. 40 pertsonako taldea joaten da eta adin-tartea 20 eta 60 urte artekoa da, gehienak noiz edo noiz bolondres-munduarekin zer ikusirik izan dutenak; baina hala ere, badira besterik gabe, esperientziarik izan gabe, gainontzekoen bizipenak entzunez garapenaz eta herritartasunaz ikastera joan direnak. Aurtengo taldea “oso partehartzailea” delako pozik dago Braceras, beste batzuetan gertatu izan baitzaie talde interesatua bai, baina hitzaldia bukatzean ixil-ixilik geratzea denak. Orain arte, Bilbon egin zituzten aurreko edizioak, baina aurten Donostiara aldatzea erabaki dute, inolako arrazoi indartsurik gabe, “probatzeko”. Donostiako San Inazio eskolan kokatu dira. Adibide gisa, herritartasuna hartuz, jendeak gaiaz hitz egiten du, baina hitz horrek zer esan nahi duen ez dakiela uste dute Alboanekoek. Kontzeptu honek lankidetzarekin, Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko eta hiritar bakoitzarekin duen harremana bezalako puntuak jorratzen dituzte ‘Hegora Hurbilduz’ ikasta... (... jarraitzen du)Bidebat (2D1) taldeak bere lehen diskoa atera berri du irailaren bukaeran eta Iluntzean du izena. Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin kaleratu dute eta irailaren 21ean aurkeztu zuten Bilboko SGAEren aretoan. Talde gaztea da eta 24 urte inguru dituzte laukoteko kideek.
10 kantuko diskoa da Iluntzean, denak euskaraz eta azkena gazteleraz (indiferente). Beraiek sortutako kantuak dira guztiak. Hitzei dagokienez, “gai solidarioak” dira ia denak: hirugarren munduko emakumeak, biolentzia, eta batez ere, inguruan ikusten dituzten kontuen ingurukoak. AEBtako taldeak dituzte eredu: Korn, Papa Roach, Incubus, Tap Root, P.O.D., Disturbed eta Crazy Town adibidez.
1999an sortu zen Arrigorriagan (Bizkaia) bi talderen banaketa gisa eta azken bost urteotan aldaketatxo batzuk izan dituzten arren, elkarrekin ari dira lanean. Maketa grabatu eta 2000 urtean Euskadi Gazteako IX. Maketa lehiaketako finalistak izan ziren. Handik bi urtetara, bigarren maketa grabatu eta Euskadi Gazteako XI. Maketa lehiketako entzuleen saria eraman zuten. Azken, eta hirugarren, maketa 2003 urtean grabatu zuten. Emergenza lehiaketan bigarren postuan amaitu zuten eta Bilboko San Inazio maketa lehiaketa irabazi egin zuten.
Gaur egun entzun dezakegun Iluntzean diskoa 10 urteko lanaren emaitza da, baina, denbora horretan, aldaketa ugari izan dira taldean. Bi dira hasieratik gaur arte dirauten partaideak: Borja Gomez (ahots eta baxua) eta Raul Paz (gitarretako bat), Juanjo Ramirez eta Gorka Martinez dira berriz, taldean azken sartu direnak; lehena, bigarren guitarra gisa eta bigarrena, baterian. Orain d... (... jarraitzen du)
|