|
Temas
Archivos
Enlaces
Euskal Herriko informazioa
Musika
Aldizkariak
Blog-ak
Gazteontzat
Besterik...
|
Se muestran los artículos pertenecientes a Septiembre de 2005.
07/09/2005
 Jose Antonio Agirre Lekube edo Agirre ta Lekube’tar Joseba Andoni 1904ko martxoaren 6an jaio zen Bilbon, Alde Zaharraren bihotzean. Aita Teodoro Agirre bergararra zuen eta ama Bernardina Lekube mutrikuarra. Hamar anai-arrebetatik zaharrena zen eta gizartean leku eroso bat zutela esan dezakegu bere aitaren ofizioa (abokatua) eta txokolate enpresa batean zuen postuagatik. Teodoro Agirrek Sabino Aranaren aurkako epaiketa batean defentsa lanak egin zituen, euskal nazionalismoaren aitzindariak AEBtako lehendakaria zoriondu zuelako hauek Kuba Espainiatik independentizatzeko orduan jokatu zuten paperagatik. Lehen Lehendakari izango zenaren gurasoak euskaldun eta abertzaleak ziren eta lehen urteak Bilboko lehen ikastolan matrikulatu zuten, Plaza Berrian. Musika ikasi zuen, bizitza osoan lagunduko zion afizioa dudarik gabe, eta gainera, kirolari handia izan zen: arraunlaria, pelotaria eta modu nabarmenean, futbolaria, Athletic de Bilbao taldeko aurrelaria izan baitzen, Espainiako txapeldun izatera helduko zelarik. Zuzenbidea ikasi zuen Jose Antonio Agirrek, baina bere ikasketekin etxeko ardura gurutzatu zen, aita berak 16 urte zituela hil baitzitzaion, eta seme zaharrenaren papera jokatuz, familiako negozioez eta amari laguntzeaz arduratu beharra tokatu zitzaion. Aitor Zuberogoitiak Agirre liburuan oso ongi azaltzen du nola gazte-gaztetandik ikasi zuen erantzukizunen zama sorbalda gainera eramaten. Amarekin batera arduratu behar izan zuen Chocolates Aguirre izenpean sendiak zuen negozioaz. Abokatu titulua hogeita bat urterekin atera zuen eta soldaduska egin behar izan zuen hurrengo urtean Bilbon. Bukatzean, Esteban Bilbao abokatuaren bulegoan hasi bazen ere, segituan bere bulegoa ireki zuen. Oso gazte hasi zen Agirre politikan, Primo de Riveraren diktaduraren azken urteetan, 1930. urtean, 25 urte zituela. 26 urterekin Getxoko Alkate izango da, 27 urterekin Madrilgo Korteetan Diputatu eta 32 urterekin Lehendakari. 1936ko urriaren 7an izendatu zute... (... jarraitzen du)
16/09/2005
MADNESSThe Specials taldearekin batera, Madness izan zen ska mugimenduaren berpizkundea gehien bultzatu zuen taldea. 1976an sortu zen taldea Londresen The Invaders izenarekin lehenik, ondoren Morris and the Minors izena hartu zuten, eta azkenik, Madness izena (euskaraz ‘eromena’) 1979an hartu zuten. Erresuma Batuan benetan ospetsu egin ziren eta beren historiako zortzi urteetan zehar 21 single-ek lortu zuten Erresuma Batuko Top 10ean sartzea. ‘Ska nahasia’ jotzen zuten, reggaea baino azkarragoa, piano bat eta haize instrumentuen laguntzarekin. Segituan atera zuten lehen albuma, One Step Beyond izenarekin eta bigarren posturaino iritsi zen. Hasiera besterik ez zen. Jarraian atera zituzten Absolutely, Seven eta It must be Love diskoak. 1982an, abestirik onenekin Complete Madness diskoa kaleratu zuten eta lehen posturaino igo zen. Disko guztiak oso arrakastatsuak ziren Britainia Handian, baina AEBn, 120.postutik ez ziren igotzen. 1983an The Rise and Fall diskoa atera zuten, Ameriketan bide berri bati ekinez. Our House kantua zegoen bertan ameriketan arrakasta izan zuen kantu bakarra. MTVren laguntzarekin lortu zuten Top1eraino iristea. 80ko hamarkadaren erdialdean, salmentek behera egin zuten, eta pianistaren joatearekin batera —letra gehienak berak egiten zituen—, taldearen gainbehera hasi zen eta 1986an banandu egin ziren. Taldeko lau partaidek 1988an The Madness taldea sortu zuten. Top10ean sartu ziren beste kantu batzuk: My Girl (1980). Night Boat to Cairo (1980), Baggy Trousers (1980), House of Fun (1982) eta It must be love (1982)  Hondarribiako traineruko arraunlari 'Aizperro'ri egin nion elkarrizketa Kontxako Banderarako bigarren igandea jokatzeko falta zenean. Astillero izan zen lehen igandean onena, bi segundo atera zizkion Castrori eta Hondarribiari 14. Esperantzarik bai igandean nolabait 14 segundu hoiek errekuperatu eta bandera irabazteko?Esperantza beti egoten da, nik uste oso zaila dagola, baina ez ezinezkoa. Itsaso ona badago, diferentzia handia dago baina ez ezinezkoa. Nik uste itsasoan 14 segundu ez dela bentaja handia. Errekor guztiak hautsi zenituzten, denak jaitsi zineten 20tik. Espero al zenuten 19:23ko denbora egin eta hala ere ez irabaztea?Bai. Nik uste traineruak oso azkar dabiltzala. Beste estropadetan egin izan ditugu antzeko denborak 3 ziabogatara, eta ziaboga batera beti azkarragoak izaten dira. 19 inguru hortan ibiliko dia trainerak, itsasoa ona bada, noski. Astillero eta Castrokoen artean GPRS-aren kontuagatik sortu den iskanbilaz ze iritzi daukazu?Beno, nik uste horri ez zaiola garrantzi handiegirik eman behar. Guk ere bageneukan Astilleroren erreferentzia, baina ezin genion jarraitu. Nik uste ongi etortzen dela erreferentzia bat izatea, baina nik uste Astillerok ez zeukala gehiago. Astillerok bere estropada egin zuen eta Castrok ere berea egin zuen. Castrok jakin izan balu Astillero 2 segundutara zegoela, ez zutela azkarrago egingo uste dut. Nik uste hori gehiago kontua dela, Castro bigarren txandan atera izan balitz ez zuela hobeto egingo. Euskal Herriko arraunak ba al du etorkizunik Kantabriarren diruaren aurrean?Ba nik uste baietz. Dena ez dela dirua. Kontua da momentu honetan kantabriarrak fuerte dabiltzala. Hori dena dnboraldiak izaten dira, eta azken urteetan kantabriako taldeak ari dira gogor. Nik uste gipuzkoar edo euskaldunok aurrera aterako garela, dudarik gabe gainera. Zer nolako itsasoa nahi zenuke iganderako? Eta zergatik?Be... (... jarraitzen du) Espainiako Vueltan eroriko ikusgarria izan ondoren etxean zegoela egin genuen elkarrizketa. Telefono mugikorrarekin ez da oso ongi moldatzen. Lepa-uztaia (klabikula) hautsi eta operatu berria zen. Zure anaia eta zu Liberty taldera joango zaretelako zurrumurruak dabiltza. Zer deritzozu?Zurrumurrua kalean dago, hori badakit. Baina hala ere, oraindik ez dago ezer ere sinatuta eta nahiago nuke horretaz ez ezer ere esan. Zerbait gertatzen bada, esango dugu, baina oraindik ere ez dugu ezer sinatu. Hori da esan dezakedan gauza bakarra. Zer iritzi daukazu Armstrong-i egin diotenaren inguruan?Nik uste ez dagoela ongi hain berandu ateratzea gauza hauek. Bere garaian atera izan balute ongi, baina hainbeste urteren ondoren, eta gertatua-gertatu ondoren, ez zait ongi iruditzen polemika hau guztia orain sortu izana. Zer iritzi daukazu Pro Tour Ligari buruz?Nik uste ongi dagoela. Noski, argi dago Pro Tour Ligatik kanpo geratuz gero maila baxuagoko karreretan hartu behar dutela taldeek parte. Baina, bestela, sistema aldetik, nik uste ongi dagoela. Itzuli ‘handiak’ Italiako Giroa, Frantziako Tourra eta Espainiako Vuelta izanik, ezberdintasun handia al dago Vuelta eta Tourraren artean?Bai, oso handia. Frantziako Tourrean jende asko izaten da bide bazterretan lasterketa ikusten eta Espainiako Vueltan berriz oso gutxi. Honez gain, Tourrerako prestatzen dira pelotoiko korredorerik onenak eta horra huts egiten dutenak joan ohi dira Espainiako Vueltara, beraz, maila aldetik ere aldea badago. Hala ere, izaten gara batzuk, Espainiako Vuelta ere buruan izaten dugunak. Zein izan da zure idolorik handiena?Delgado. Oso txirrindulari erasokorra zen eta betidanik gustatu izan zait. Aurten itzuli handietan ez dugu euskal txirrindularirik izan, erreferenterik gabe omen gabiltza. Zer moduz ikusten duzu euskal txirrindularitza?Beno, ez... (... jarraitzen du) Zergatik joan zinen San Franciscora eta ez beste nonbaitera?Ingelesa ikasteko aitzakiarekin, argi neukan kanpoko herrialderen bat ezagutu nahi nuela. Agentzia batera jo nuen eta aukeren artean San Franciscokoa izan zen gehien gustatu zitzaidana eta horregatik joan nintzen hara. Sei astetarako joan nintzen lagun batekin eta familia batekin egon nintzen denbora guzti horretan. Zer gustatu zitzaizun gehien?Hiria orokorrean, parke erraldoiak, kale guztiak aldapan, tranbiak, Alcatraz... Jende ezberdin mordoa dabil han kalean. Zuriak, beltzak, japoniarrak, txinatarrak, homosexualak, heterosexualak… Han ezberdintasun kultural horretara guztiz ohiturik daude. Ez da hemen bezala, hemen denok ‘berdinak’ gara. Hemen ia denok zuriak gara eta gainontzekoak gutxiengoa dira. Han ilea berdez pinta dezakezu eta ez dizu inork arraro begiratuko. Hori hemen lortzea polita litzateke, baina oraingoz behintzat oso zaila izango da. Zer gustatu zitzaizun gutxien?Konpondu beharreko arazo handia dute eskaleekin. Ia kale-kantoi guztietan daude. San Franciscoko jendea AEBtako beste lekuetakoa baino irekiagoa denez eta parke ikaragarriak dituztenez, Reaganek meategiak itxi zituenean, AEB osoan kalean geratu zen jendea pixkanaka SFra joaten joan zen urte osoan duten klima epelagatik. Egia al da hango jendea irekiagoa dela?Bai, askoz ere irekiagoa. Kalean mapa batekin joatea nahikoa duzu norbait zuregana etorri eta ea galdua zauden galdetzeko. Horrelako mila adibide bizitu ditut sei astetan. Kanpora ateratzen zarenean konturatzen zara zergatik dioten atzerritarrek euskaldunok itxiak garela. Ba al dute Euskal Herriaren berri han?Ez denek, baina askok bai. Beste leku batzuetan ez bezala, ez dute euskaldun izatea terrorismoarekin lotzen. Askok badakite Euskal Herriaren egoera zein den eta galderak egiten dizkizute, eta intere... (... jarraitzen du)
23/09/2005
 Espainian zentsurarekin arazoak izan dituztenen zerrenda gero eta luzatzen ari da —zoritxarrez— azken aldian. Su Ta Gar, Berri Txarrak, Fermin Muguruza, Soziedad Alkoholika, Julio Medem… Soziedad Alkoholika taldekoentzat ez da gauza berria, AVT taldekoen ikuspuntuan jarri zituztenetik, hainbat kontzertu utzi baitizkiete bertan behera. Apirilean Japonian egin zuten biratik itzuli ostean, bi kontzertu utz dizkiete bertan behera, bata ekainaren 18an Huertan (Espainia), eta azkena, abuztuaren 24an Astorgan (Espainia). Jasaten ari diren jazarpen eta kriminalizazio hau dela eta, beren webgunean ez dituzte etorkizunean joko dituzten kontzertuak jarri, “talde ultra-eskuindarrek ez dezaten boikot kanpainarik antolatzeko denborarik izan eta kontzertu aretoko jabea ez dezaten —mehatxuak eta beldurra erabiliz— kontzertua suspenditzera behartu, orain arte egin izan duten bezala”. Lehengo astean berriz ere talde arabarrari tokatu zaio zentsuraren euri-jasa honetan bustitzea, izan ere, El Corte Ingles multinazionalak bere denda guztietatik Soziedad Alkoholikaren produktu guztiak kentzea erabaki baitu. Kontua irailaren 19an minutodigital.com webguneak kaleratu artikulu baten ostean hasi zen. ‘¿Qué hace el Corte Inglés vendiendo discos de Soziedad Alkoholika?’ (Zertan dabil Corte Ingles Soziedad Alkoholikaren diskoak saltzen?) izenburupean, Arabako taldea ETA erakunde armatuaren aldeko taldea zela aipatzen zuen eta Corte Inglesen bere diskoak saltzen zituztela jakitera ematen zuen. Idatzian taldearen abesti baten letra irakurgai izateaz gain, irakurlea presio kanpaina bateko partaide izatera bultzatzen zuen. Multinazionalera emailak bidaltzeko zenbait lotura eta telefono zenbaki ageri ziren amaieran. Azkenik, taldearen eta ETAren logotipoak konparatzen zituzten, nolabait oso antzekoak direna esanez. Beren hitzekin, “hiritar xumeok multinazionaleek Soziedad Alkoholika bezalako taldeak finantziatzeari uztea lortu dugun bezala, orain ere, hiritarron ekimen bati esker, C... (... jarraitzen du)
|