Landerren Txokoa



Orain arte argitaratu ditudan albiste, erreportaia eta kazetaritza genero ezberdinetako artikuluak aurki daitezke bitakora honetan. Ingelesez dauden azken hauek Danimarkako kazetaritza eskolan egiten ditudan proiektuak dira.

Temas



Archivos

Enlaces

Euskal Herriko informazioa

Musika

Aldizkariak

Blog-ak

Gazteontzat

Besterik...


Se muestran los artículos pertenecientes a Enero de 2006.

03/01/2006

COCK SPARRER

20060103161904-p26047teoox.jpgTaldea 1975ean sortu zen Londresen 11 urteetatik ikaskide izanak ziren McFaull, Mick Beaufoym Steve Burgess eta Steve Brucekin. 3 urte lehenagotik beste taldeen bertsioak egiten zituzten. Tabernetan jotzen zuten, baina Sex Pistols bezalako taldeen igoerak aukera eman zien euren doinuak aireratzeko eta Pistols-en managerraren atentzioa bereganatzeko. 1977an Cock Sparrerrek Deccarekin sinatu zuen,  ordura arte beste Oi! talde batzuen disketxe zena, eta lehen lana grabatu zuten: Running Riot eta Rolling Stones taldearen bertsio We Love You. Hala ere, eztabaidak izan zituzten disketxearekin soinuaren kalitatea zela eta, eta zenbait arrazoi medio, taldearen izen bereko lehen diskoa Espainian bakarrik kaleratu zen.
80. hamarkadan, Sham69, the Angelic Upstarts eta the Cockney Rejects bezalako taldeek langile klasea punk sensibilitatearekin nahastu zuten eta oi! azpigeneroa indarra hartzen joan zen. Sunday Stripper abestia Oi! Errekopilazio batean atera zen eta arrakasta lortu zuten. Berehala hasi zen grabaketak egin asmoz eta 1982an England Belongs to Me hit singlea kaleratu zuten. Cock Sparrerren Erresuma Batuko lehen album ofiziala Shock Troops izan zen urte berean kaleratua eta luzaroan Oi!ko faboritoen artean egon zen. 1983an gitarrista aldatu zuten. 1984an Runnin’ Riot in ’84 kaleratu zuten eta 87an Live & Loud. Berriz ere arazoak izan zituzten taldekideen artean eta baita diskoetxearekin ere.
1992 amaieran, kontzertu erraldoi batean jotzeko gonbidatuak izan ziren eta hasierako laukotea bueltatu zen harrituta zeuden 2000 pertsonaren aurrean. 1994ean Guilty as Charged diskoa atera zuten lehen aldiz material berriarekin eta tartean kontzertuak eman ostean, 1997an Two Monkeys diskoa atera zuten, material berria zuen taldearen azken diskoa izango zelako zurrumurruen artean. Ondoren, errekopilazioak, zuzeneko grabaketak eta kontzertuekin jarrai... (... jarraitzen du)

Etiquetas: ,

03/01/2006 16:19 Autor: Lander Arbelaitz. #. Tema: Betiko musikako taldeak No hay comentarios. Comentar.

04/01/2006

Coldplay: xarmagarri

20060104164512-coldplay.jpg


 Ama Naturak ez zuen bat egin nahi izan ostiralean Donostiako belodromoan bizitu zen pop festa handiarekin eta eurite gogorrak bidali zituen, bost gradu inguruko tenperaturako giroarekin. Guzti honek Anoeta inguruan auto-ilara luzeak sortu zituen eta hau dela eta, jende askok ezin izan zuen Goldfrapp taldearen taularatzera garaiz iritsi. Giro hotzak, eszenatoki handiegiak eta soinu txarrak Alison Goldfrappen, Will Gregory eta gainontzeko hiru musikarien ikuskizuna zapuztu zuen. Ordu bete inguruko kontzertua eskaini zuten eta txistu hotsak ere entzun ziren publiko artetik.

 


Coldplay taldekoak ere oso puntualak izan ziren eta ordurako, masa jada guztiz egonkortuta, belodromoak bete itxura hartua. Euskal Herri osotik eta kanpotik (batik bat Frantziatik) etorritako 10.000 pertsonarekin topatu ziren britainiarrak. Atzealdean kokatua zegoen pantaila horizontaletik erloju digital erraldoi batek atzetik aurrera, minutu bat kontatuz Square One abestia iragartzen zuen. Abesti puska honek X&Y diskoa irekitzen du, zeinak sei milioi eta erdi kopia baino gehiago saldu diotela dioten iturri ofizialek.


Lehen abestiek jendea berotzeko balio izan zuten (Square One, Politik, Yellow eta Speed Of Sound). Hala eta guztiz ere, gero kantu ‘ez hain ezagunekin’ erritmoa jaitsi zuten (God Put A Smile Upon Your Face, See The World, White Shadows, The Scientist, Til Kingdom Come, Don't Panic eta Green Eyes). Kontzertuaren erdialdean, publikotik oso gertu abesten ari zela, lehen lerroko zaletu baten sakelako telefonoa hartu zuen eta norbaiti zuzenean abestu zion. Txalo zaparrada eragin zuen horrek guztiz bereganatua zuen zaletuen artetik. Neurria oso ongi hartua dio bitxikeria horri, ia kontzertu guztietan egiten baitu.


Coldplay taldeko frontman-ak bere 28 urterekin badirudi ordu

... (... jarraitzen du)

Etiquetas:

04/01/2006 16:45 Autor: Lander Arbelaitz. #. Tema: Iritzi artikuluak No hay comentarios. Comentar.

14/01/2006

The Story of the Clash. volume 1

20060114115244-pic-story-of-the-clash.gif

THE STORY OF THE CLASH, volume 1

 

Punk talde mitikoenetako baten errekopilazio diskoa dugu hau. Disko bikoitza izan ere. Taldea banandu eta bi urtera atera zuten, baina edizio ezberdinak izan ditu. Bertan Ingalaterrako taldearen diskoetatik abestirik onenetakoak hautatu dituzte, guztira 28. Disko bikoitz honekin, musikaren ibilbidean izan zuten eboluzioa ikus daiteke: punk gogorretik hasi eta nola pixkanaka estilo berrien munduan esperimentatzen egin zituzten saioak. Honez gain, taldearen historia laburtzen duen liburuxka dago. Bertan oso ongi kontatzen dute taldearen bilakaera, hori bai, dena ingelesez. Eta ingelesez ulertzen ez duenak, argazkiei begiratzearekin konformatu beharko du edo bestela, Paddy Rekaldek idatzi duen The Clash: punk, rock'n'roll, reggae matxinada liburua erosi. Arrakasta guztiak daude bertan, Rock The Cashbah, Spanish Bombs, London Calling, Guns of Brixton eta askoz gehiago. Taldearen zaletuentzat altxortxo bat; eta taldea oraindik deskubritu ez dutenentzat, aukera ezin hobe bat, abestirik onenak entzunaz taldearen sareetan erortzeko.

 

 

 

Lander Arbelaitz

Etiquetas:

14/01/2006 11:52 Autor: Lander Arbelaitz. #. Tema: CDen erreseinak No hay comentarios. Comentar.

15/01/2006

Azterketek nola eragiten dizute eguneroko bizitzan?

20060115192215-aitor-agirrezabalaga-txiki.jpg

Aitor Agirrezabalaga. Zumaiarra. 20 urte. Enpresaritza ikaslea.

Azterketa garaian klasera ez dudanez joan behar, ez daukat inongo presarik jaikitzeko eta lo berandu arte egin dezaket.

Oso deskantsatuta egoten naiz garai honetan eta orduan buruak ere hobeto funtzionatzen dit.

15/01/2006 19:22 Autor: Lander Arbelaitz. #. Tema: Inkestak No hay comentarios. Comentar.

Azterketek nola eragiten dizute eguneroko bizitzan?

20060115192409-iosutxiki.jpg

Iosu Errezola. Donostiarra 20 urte. Zuzenbide ikaslea.

 

Kanpoan bizita, ikaslearen bizimodua ederra da azterketen hilabete hori kenduta. Hilabete horretan ongi sufritu egin behar da, hilabete bat bakarrik baita.

 

Hala ere, ikasten pasatako denboraldi horretan ez naizenez ateratzen, diru mordoxka aurrezten dut, opor eta festetan eta xahutzeko

15/01/2006 19:24 Autor: Lander Arbelaitz. #. Tema: Inkestak No hay comentarios. Comentar.


Blog creado con Blogia. Derechos de autor con . Estadísticas. Suscribir RSS. Admin.
Blogia apoya: Fundación Josep Carreras, y Evento Blog España. Vota en los Premios Bitacoras.com [Blog Oficial en LaInformacion.com]