Landerren Txokoa |
![]() Orain arte argitaratu ditudan albiste, erreportaia eta kazetaritza genero ezberdinetako artikuluak aurki daitezke bitakora honetan. Ingelesez dauden azken hauek Danimarkako kazetaritza eskolan egiten ditudan proiektuak dira.
|
|
|
Se muestran los artículos pertenecientes a Mayo de 2006.
THE DICTATORS New Yorken sortu zen 1973an, oraindik punk musikaren eztanda iritsi gabea zen garaietan. Aitzindari ahaztuak bezala ibili izan dira urteetan zehar. Lehen diskoa 1975ean kaleratu zuten: Go Girl Crazy. Hurrengo urtean hasi zen musikaren mundua aldatuko zuen punkaren iraultza eta hurrengo bi urteetan disko bana atera zituzten: Manifest Destiny eta Bloodbrothers. Inoiz ez zuten jendearen begirada bereganatzerik lortu, ezta NYn punk mugimenduak gora egin zuenean ere. Andy Shernoffek gidatutako bandaren eragina izan zuten taldeetarako zituen jendeak begiak, adibidez, Ramones.Garai hau mugarri izan zen, diskoak ateratzeari utzi eta 20 urte igaro baitzituzten bat bera ere atera gabe. Tarte horretan, beste talde batzuetan ibili ziren partaideak, hala nola, Manowar-en. 1998n berriz ere diskoak kaleratzea erabaki eta New York New York zuzeneko lana atera zuten. 2001ean D. F. F. D. euren estudioko lanik onena eta 2005ean Viva Dictators zuzenekoa.Taldeari ez zaio inoiz ere gustatu etiketaren baten barnean sartzea, punk eta heavy metal ezaugarriak izan arren, ez dute beren burua inoiz horien barnean ikusi. Hala ere, ukaezina da aitzindari izan direla punkaren bidean. Lander Arbelaitz Kolonbian 3.000 metroko garaierako mendietan ibilaldi bat egiten ari zen 1929an Plazido Muxika, 23 urteko misiolari gaztea. Nekeari aurre egiteko, enbor batean atseden hartzea erabaki zuen. Eserita zegoela, ukondoak belaunetan eta eskuak buruan, enborpean orri zati bat aurkitu zuen zimurturik. Argia aldizkariko orri bat zen, osorik euskaraz, idatzi zen lekutik milaka kilometrotara. Bere bizitza aldatuko zuen paper hark. Barruan sentitu zuen poz eta grinak, bere hitzetan, “bere hizkuntzaren alde lan on bat” egin behar zuela zin egitera eraman zuen. Handik 36 urtetara lehen gaztelera-euskara hiztegia argitaratu zuen, 1900 orritakoa, urte askotako lanaren fruitua. Duela 100 urte apirilaren 16an jaio zen Plazido Muxika Urnietan, Oria auzoan (egun, Lasarte Oria udalerrian). Gutxik pentsatuko zuten jaio zen inguru hartako kale batek seme haren izena izango zuela mende bat beranduago. Hamar urte zituela, Altza herrira joan zen familia bizitzera.Eskolara Andoainera joan eta jesuita sartu zen Azpeitiko Loiolan. Bertan giro euskaltzalea aurkitu zuen, eta honek bere bideetako bat erakutsi zion. Lauaxeta, Ibiñagabeitia eta Zaitegi izan zituen ikaskide, besteak beste. Bi bertsio daude Kolonbiara zergatik joan zen azaltzeko. Bata, Errepublika garaia izaki, soldaduskatik libratzeko joan zela; bestea, giro euskaltzalea zegoela Loiolan, eta hura deuseztatzeko, taldea sakabanatu egin nahi izan zutela eta horregatik bidali Kolonbiara. Dena dela egia, Kolonbian aurkitu zuen bere bi |