Landerren Txokoa



Orain arte argitaratu ditudan albiste, erreportaia eta kazetaritza genero ezberdinetako artikuluak aurki daitezke bitakora honetan. Ingelesez dauden azken hauek Danimarkako kazetaritza eskolan egiten ditudan proiektuak dira.

Temas



Archivos

Enlaces

Euskal Herriko informazioa

Musika

Aldizkariak

Blog-ak

Gazteontzat

Besterik...


Se muestran los artículos pertenecientes a Julio de 2007.

09/07/2007

Estatua bat, bi estatu

20070709171147-img-5244.jpg

Estoniako errusiarren integrazio prozesua ez da bere garairik onenak bizitzen ari. Gobernuak beren nortasunaren sinbolo zen estatua lekuz aldatzea erabaki izanak ez du lagundu, ezta herritarrek gau batez hiriaren kontrola hartu eta bertako dendak suntsitu eta lapurtu izanak ere. Hala ere, oroigarriarekin gertatua errusiarren integrazio ezaren azken adierazlea baino ez da, askorentzat.

Faxisti!” garrasika haserre dabiltza milaka pertsona Estoniako hiriburuko plaza batean. Bertako errusiarrak dira. Poliziak neurriak hartu dituela dirudi, baina ez da hala. Ikusmina zegoen ea zenbat jende bilduko ote zen kontzentrazioan, baina gutxik espero zuen hainbeste izatea bertan batutakoak. Are gutxiagok apirilaren 25eko gau hartakoak, herrialdea subirano denetik gertaturiko istilurik larrienak izango zirela. Pertsona bat hil zen labankada baten ondorioz. Historiak erakutsi izan du lider sinboliko bat gai dela milaka pertsona bere inguruan biltzeko, baina lider bihurtu diren sinboloak ere atzean ez direla geratzen ikusi genuen Estonian. Sobiet aroan eraikitako soldadu baten estatua lekuz aldatzea erabaki zuen Gobernuak, eta Estoniako errusiar askok iraintzat hartu zuten. Hala ere, estatuarekin gertatuak errusiarren integrazio zailtasunak besterik ez ditu azpimarratu.

Regina ilehoria bere amarekin bizi da Tallinngo pisu batean. Andrei beltzaranak ere Estoniako hiriburua du bizitoki. Biek 24na urte dituzte. Bata arkitektura ikasten ari da eta bestea enpresaritzako master bat. Estoniera da Reginaren hizkuntza; Andreik berriz, ama errusiarra duenez, ama hizkuntza errusiera du. Biek diote estoniarrak direla, Andreik ordea, ez du hiritartasunik eta udal-hauteskundeetan baino ezin dezake bozka. Bietako inor ez dago gustura Sobietar Estatuaren aferan gobernuak izan duen jarrerarekin, eta ez batak eta ez besteak ez dute errusiarren parte handi batek egindako txikizioa begi onez ikusten.

Errusiarren integrazio falta hiruki bat

... (... jarraitzen du)

Etiquetas: , , , , , , , , , , , ,

09/07/2007 17:11 Autor: Lander Arbelaitz. #. Tema: Erreportaiak No hay comentarios. Comentar.

Raivo Vetik: "Gertatutakoak errusiarrak mobilizatuko ditu, lotura sendoa aurkituko dute"

20070709171458-dscn5455.jpg

Gizon serioa da Raivo Vetik. Tallinngo Unibertsitateko Nazioarteko eta Gizarte Institutuko zuzendaria da eta Estoniako errusiarren integrazioari buruzko zenbait liburu idatzi ditu. Tallinngo portu osoa ikusgai duen bulego argitsuan hartu gaitu eta pil-pilean dauden gaiak jorratu ditugu.

Zer garrantzi du hezkuntzak gutxiengo bat integratzeko?
2000. urtean Estoniako integrazio programan hezkuntza puntu garrantzitsuenetakoa zen. Integrazioa belaunaldi gazteenei zuzendua dago eta gazteak hezkuntza sistemako parte dira. Hala ere, badira beste ikuspegi batzuk, sozio-ekonomikoa, politikoa…

Zein da zure iritzia azken 16 urteetako Estoniaren hezkuntza politikaz?
16 urte denbora-tarte luzea da. Alde txar eta onak daude. Sobiet Aroan bi hezkuntza sistema zeuden, errusiarra eta estoniarra, programa ezberdinekin. Independentzia aldarrikatu genuenetik, arazorik handiena sistema bateratzea izan da. Nahiz eta hizkuntza ezberdinetan ikasteko aukera izan, ideologikoki bera da. Orain, sistema berrira trantsizioa hasiko da, pausoka, eta sei urtetan errusiar eskoletako curriculumaren %60a estonieraz izango da. Orain arte dena errusieraz zuten, Estoniar hizkuntza izan ezik, baina sistema ez da estoniar hizkuntza irakasteko gai izan.

Asimilazio prozesuaz kexatu dira errusiarrak.

Kexu nahiko komuna da hori immigrazioa jasandako herrialdetan. Pentsaera nazionalista duten estoniarrentzat, orain arteko politika ahula zen, traizio bat. Gogorragoa izateko eskatzen zuten. Bestalde, errusiarrek diote dagoeneko gogorregia dela. Honela ikusita, Estoniako Gobernuaren politika bi jarrera hauen arteko konpromisoetan oinarritua izan dela esango nuke. Integrazioa estatu baten barruan arazo asko sortzen dituen prozesua da, ezinezkoa da alde guztiak pozik uztea.

Amnesty International erakundeak dio errusiarrak ez direla lehen mailako biztanle bezala hartzen.

... (... jarraitzen du)

Etiquetas: , , , , , , ,

09/07/2007 17:15 Autor: Lander Arbelaitz. #. Tema: Elkarrizketak No hay comentarios. Comentar.

Espero ez zen gau baten kronika

20070709171827-img-5352.jpg

Aurreko astean zabaldutako zurrumurruek ziotena egi bihurtu zen apirilaren 25ean. Tallinngo hiria Sobiet soldaduaren estatuaren gainean karpa zuri bat zuela esnatu zen, goizaldeko 6:00etan jarria. Ansip jaunak zuzentzen duen gobernuak bazekien Errusiako Estatua mehatxuka izateaz gain –kentzen bazuten hezur-haragizko soldaduak bidaliko zituztela 24 ordu bertan egon zitezen, adibidez–, Estoniako errusiarrak eta are gehiago, estoniarren %60a estatua lekuz aldatzearen aurka zituela. “Akats politiko handia” izan da zenbait adituren ustetan, baina hauteskunde aurretik hitza emana zuen kendu egingo zutela. Hala, krabelinak eskuetan jendea karparen parean biltzen joan zen poliki-poliki.

Eguerdi partean ehun pertsona inguru zeuden bilduta, batzuk karparen inguruko hesietan arrosak jarri nahian. Polizien bi lerrok babesten zuten hesia eta giroa lasaia zen. “Herrialde garden” bateko biztanleak direla diote harro estoniarrek, horren adibide izan daiteke poliziek izen-abizenak daramatzatela soinean josiak. Orduak pasa ahala, jende kopurua eta tentsioa handitzen joan ziren. 19:00etatik aurrera, plaza eta inguruko kaleak lepo beteta geratu ziren. “Damua” edo “faxistak” bezalako oihuak behin baino gehiagotan entzun ziren Ansip lehen ministroaren eta poliziaren aurka. Honez gain, kontzentrazio baketsua izan behar zuena zapuzten joan zen geroz eta gazte gehiago poliziari harriak eta beirazko botilak botatzen hasi zirenean. Giroa gaiztotzen hasi izanak hainbat pertsona haserretu zituen, batez ere, modu baketsuan protesta egin nahi zutenak, eta horrek manifestarien arteko ika-mikak ekarri zituen.

Hiru orduz, leher egiteko zorian egon zen dena. Tentsio handia nabari zen bai manifestarien eta bai polizien adierazpenetan. Poliziaren jarreran garbi ikusten zen ez erantzuteko aginduak zituztela. Hala ere, hiru orduz etengabe botilak eta harriak jaso ondoren, polizia-gizon eta manifestari baten arteko enfrentamendu

... (... jarraitzen du)

Etiquetas: , , , , , , , , , , , ,

09/07/2007 17:18 Autor: Lander Arbelaitz. #. Tema: Erreportaiak No hay comentarios. Comentar.

25 minutuko erreportaia

Erreportaje hau zen Estoniara joan izanaren zergatia. Eskolako azken proiektu bezala dokumental bat egin behar genuen eta Rob van Elburg lagun eta klasekide holandarra eta biok Estoniako errusiarrei buruz zer edo zer egitea erabaki genuen. Informazioa bilatu ostean, estatua sakonago joateko aitzaki gisa hartu eta errusiarren integrazio arazoez egitea erabaki genuen. Hara iritsi eta elkarrizketak bilatu, hiriaren irudiak, jendearekin hitz egin... oso 10 egun lanpetu igaro genituen, eta hare gehiago azken bi egunetan estatua kendu eta istiluak izan baitziren. Inor gutxik espero zuenez hori gertatzea, pare bat telebista kamera lokal eta gu geunden bertan, beraz, guk grabatu genituen irudiak nahiko esklusiboak direla esan daiteke, azkenean, kamerok bananduta eta gure kontura baikenbiltzan. Aitortu beharra dut ni nintzela kamera zeramana istiluak gertatzen ari zirenean eta instintuak gidatzen ninduen lekura grabatzen nuela, gainean nuen 'shock'-ak pentsatzen ez baitzidan uzten. Ez dut sekulan hain giro biolentorik ikusi inon, eta argazkilari baten kamera lurrera bota eta zapaltzen ikusi nuen errusiar bat, horrek ikaragarrizko tentsioa sortzen dizu gorputzean, eta hare gehiago lau pertsonak edo nire kamera kendu nahi izan zidatenean. Ikusiak ikusi, kamera etxean utzi eta argazki kamerarekin bertara hurreratzea erabaki nuen. Tropelaren erdian joan nintzen eta noizean behin argazki batzuk atera nituen. Hor ere, behin baino gehiagotan haserretu zitzaidan jendea eta ateratako argazkiak ezabatu behar izan nituen. Hala ere, batzuk salbatzea lortu nuen, baina onenak ezabatu egin behar izan nituen.

Dokumentala bi hilabetetako lanaren emaitza da eta espero dut jendeari gustatuko zaiola. Eskerrik asko.

pd: saiatu naiz bideoa hemen ikusteko aukera jartzen, baina zerbait gaizki egin bide dut, ez baitut lortzen. Argiako webgunean ikusgai dago, hemen jarriko dut lotura zuzena dokumentalera, bertara sartzea nahikoa da ikusteko.

(... jarraitzen du)

Etiquetas: , , , , , , , , , , , ,

09/07/2007 17:28 Autor: Lander Arbelaitz. #. Tema: Erreportaiak No hay comentarios. Comentar.


Blog creado con Blogia. Derechos de autor con . Estadísticas. Suscribir RSS. Admin.
Blogia apoya: Fundación Josep Carreras, y Evento Blog España. Vota en los Premios Bitacoras.com [Blog Oficial en LaInformacion.com]