Landerren Txokoa



Orain arte argitaratu ditudan albiste, erreportaia eta kazetaritza genero ezberdinetako artikuluak aurki daitezke bitakora honetan. Ingelesez dauden azken hauek Danimarkako kazetaritza eskolan egiten ditudan proiektuak dira.

Temas



Archivos

Enlaces

Euskal Herriko informazioa

Musika

Aldizkariak

Blog-ak

Gazteontzat

Besterik...


Se muestran los artículos pertenecientes a Enero de 2008.

31/01/2008

Bizikidetzarako pausoa ematea erabaki du Australiako gobernuak

20080131192129-bathurst-island-men.jpgBerri ona atzokoa. Australiako gobernuaren izenean barkamena eskatuko die datorren otsailaren 13an Kevin Rudd lehen ministroak bertako indigenei aurreko urteetan “zibilizatu asmoz” indigenei umeak familiei kendu eta 'zibilizaziora' eramateagatik. Mundu osoko indigenek eta hauen alde lan egiten duten erakundeek pozik hartu dute berria, bizikidetza eta errespeturako pausu garrantzitsutzat jotzen baitzuten hau. Hainbeste sufrimendu sortu ostean, barkamena eskatzea erabaki du azkenean “gizon zuriak”.

Hala ere, Bringing Them Home (Etxera Ekarriz) giza eskubideen alde lan egiten duen taldeak Australiako gobernuari eskaera egin zionetik pausoa ematera ausartu den arte hamar urte baino gehiago igaro dira. Christine King, Stolen Generations Alliance (Lapurtutako Belaunaldien Aliantza)ko kideak ezin omen zuen sinetsi ere barkamenerako data behingoagatik jarri dutela. Negarrez hitz egin zuen King andereak: “jende heldua sinetsita zegoen ez zutela egun hau inoiz biziko, oso hunkigarri eta garrantzitsua da guretzat”.

Oposizioaren eskaera baten karietara erabaki du Kevin Rudd lehen ministroak eskaria egitea eta australiar guztiak “harro sentitzeko unea” dela adierazi du, iraganean egindako akatsak onartzen ari direlako. Parlamentu berria otsailaren 12an osatuko dute, eta Welcom to Country (Ongi etorri herrialdera) aborigenen ongietorri tradizionala egingo dute. Hurrengo egunean, otsailaren 13an, Camberran burutuko duten legebiltzarreko saioan eskatuko die barkamena formalki lehen ministroak.

1998an Kanadako Gobernuak antzeko barkamen eskaera egin zien bertako jatorrizko biztanleei. Indigena eta inuit gazteak hartu eta gurasoengandik urruntzen zituzten betirako, eta politika hori zela eta barkamena eskatu zieten.

XVIII. mendearen amaieran

... (... jarraitzen du)

Etiquetas: , , , , , , , ,

31/01/2008 19:21 Autor: Lander Arbelaitz. #. Tema: Albisteak No hay comentarios. Comentar.


Blog creado con Blogia. Derechos de autor con . Estadísticas. Suscribir RSS. Admin.
Blogia apoya: Fundación Josep Carreras, y Evento Blog España. Vota en los Premios Bitacoras.com [Blog Oficial en LaInformacion.com]