Landerren Txokoa |
![]() Orain arte argitaratu ditudan albiste, erreportaia eta kazetaritza genero ezberdinetako artikuluak aurki daitezke bitakora honetan. Ingelesez dauden azken hauek Danimarkako kazetaritza eskolan egiten ditudan proiektuak dira.
|
|
|
Se muestran los artículos pertenecientes a Marzo de 2008.
Daniar guztiek dute hezkuntza eta osasunerako zaintza osoa doan izateko eskubidea. Gazteek 18 urte egitean gurasoen etxea uzten dute, eta beren independentzia bermatzeko, Gobernuak hilean 680 euro ematen dizkie. Gizarte eta ingurumen politiketan munduko aurrerakoienetakoa da. Mathias gaztearen ohiko egun bat oinarri hartuta, Danimarka eta Euskal Herriaren arteko ezberdintasunak agerikoak dira. Mathias Stigsgaard daniarra da. 22 urte ditu eta kazetaritza ikasketak medio 300.000 biztanleko Århus hirian bizi da. Hala ere, jatorriz Hørlshomgoa da, Kopenhagetik iparrera jo eta kilometro gutxira dagoen herrikoa. 29 urteko arrebak arabieratik daniar eta ingelesera poesia itzuliz bere kasa egiten du lan. Aita negozio gizona du, ama irakaslea eta duela bost urtetik bananduak daude. Eguzkiak gortina meharreko leihoa topatu aurretik jaiki ohi da Stigsgaard eskolara joateko. Danimarkako Kazetaritza Eskolan bigarren maila egiten ari da, eta etorkizunean prentsa idatzian lanean ikusten du bere burua. “Unibertsitateko ikasleak noiz hasten diren ikusita, nik gazte ekin diet goi mailako ikasketei”. Egia da. Danimarkan gazteek eskola amaitu ostean urte batzuk hartzen dituzte beste gauza batzuk egin eta etorkizuna nola bideratu ondo erabakitzeko. Batez beste, 23 urterekin hasten dute unibertsitatea, presarik gabe. Stigsgaardek 18 urterekin eskola bukatu eta sos batzuk aurreztu asmoz, lan egitea erabaki zuen. Sei bat hilabete beharra bilatzen eman, eta beste horrenbeste egin zituen supermerkatu batean jardunean. Soldaduska egitea egokitu zitzaion urtebete geroago. Azterketa fisikoa gainditu ostean, zozketa bidez erabakitzen dute nork joan behar duen –normalean joateko gai direnen hirutik bat–. Norbaitek ez badu zerbitzu militarra egin nahi, suhiltzaile edo gizarte-lanak egiteko aukera du soldata baxu baten truke, baina urtez urteko datuak ikusita, inor gutxik egiten du aukera hori. Soldadugaiei zenbait abanta Margaret Thatcherrek behin Ó Fiaich kardinalari galdetu omen zion nola ote zen posible Britainia Handia bakean izatea Alemania eta Frantziarekin, eta gatazkan oraindik irlandarrekin, hainbeste urteren ostean. “Beno, madam –hasi omen zen elizgizona begirada makurtuta, erdi lotsatuta–, kontua da ez daukazula oraindik Alemaniako Ruhr lurraldea okupatuta”. Egun, Ostiral Santuko Akordioaren hamargarren urteurrenean, bakea da nagusi Irlanda iparraldean. Ostegun gaua Belfasten. Bakarlari gaztea, gitarra eskuan, Maddens tabernan giroa berotzen. Jende andana mahaietan eserita, eta beste horrenbeste tabernari lanpetuaren begiradarekin bat egin nahian, garagardo eske. Ostalariaren bizkarrean, Ernesto Che Guevara, Nelson Mandela eta Bobby Sandsen aurpegiak “Askatasunaren Gudariak” dioen danborrean marraztuta. Jendea sartu-aterean ari da. Irteteko ez da arazorik; sartzeko, ordea, txirrina sakatu behar da. Barruan, Tom ilehoria arduratzen da segurtasunaz. Aldamenean duen monitoreari so egin, eta atea ireki. “Aspaldiko gerra garaietan” –eurek dioten bezala– taberna errepublikarrak paramilitar loialisten eraso puntu bihurtu ziren, eta oraindik ere, gehienek orduan hartutako segurtasun neurriekin jarraitzea erabaki dute. Hamalau urte daramatza Tomek bertan lanean, eta ez omen dute inoiz erasorik pairatu. “Hori honengatik da –dio hatz erakuslea atearen alboko monitorera zuzenduz–, ziur egon zaitezke”. Bakea sinatu zela hamar urte bete diren arren, oraindik hobe ei da tentuz ibiltzea. Urteak beharko dira, belaunaldiak ziurrenik, Irlanda iparraldean bizi diren bi komunitate nagusiak (irlandar, errepublikar, katolikoak alde batetik; britainiar, unionista, protestanteak bestetik) guztiz adiskidetu eta iraganeko ezin ikusiak guztiz gainditzeko. Hala ere, pixkana garaiak aldatuz doaz, eta egun, zenbait pertsona eta alderdik bakearen alde erakutsitako konpromiso irmo |